Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/10 15:20:00.353 GMT+2

Kultura arteko zubi harrigarriak



Daniel Cassany irakaslea UPV/EHUren udako ikastaroetan izan zen uztailean, eta "Escribir de manera eficaz en una lengua extranjera" ikastaroan parte hartu zuen. Gu ez ginen izan han, baina Cassanyen webgunean aurkitu dugu ikastaroko materiala (PDF formatuan).

Besteak beste, erretorika konparatuaren zenbait adibide eskaintzen ditu, hizkuntza-ikasleek bereganatu beharreko kultura-bereizgarriez jabetzeko.
En una clase de E/LE [atzerriko hizkuntza: espainera] para principiantes, un estudiante chino escribió una pequeña carta para reservar una habitación en un hotel:
Muy Señor mío,
Escribo para reservar una habitación
en su hotel: y una cama y un armario y una mesilla de noche...

Miquel (2004)
El estudiante carecía del concepto español reservar una habitación.
Duela bi urte Leoian ikusi nuen Cassany, Euskara Institutuak antolaturiko terminologiari buruzko jardunaldietan; ordurako irakurriak nituen haren bizpahiru liburu. Plaza-gizon bikaina iruditu zitzaidan, eta uste dut txinatar ikaslearen adibideak hala erakusten duela: atsegingarri bezain harrigarria da (horiek irauten dute luzaroen entzuleen gogoan, barren).

Dakizuenez, hartzaileen aditasunari eustea da komunikatzaile onaren lehenbiziko araua; alegia, aspergarria ez izatea. Cassanyek badaki nola egin, mamizko edukiei ihes egin gabe.

----

URTEBETE DA HASI GINELA BLOGEAN IDAZTEN.

Nork: Block.2009/09/10 15:20:00.353 GMT+2
Etiketak: komunikatzailea atzerriko_hizkuntzak daniel_cassany | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak ba!

Nork: Benito.2009/09/10 16:43:31.543 GMT+2
http://karrajua.org

Urte askorako izan dadila!

Nork: Ricardo.2009/09/10 22:10:45.090 GMT+2
http://www.blogari.net/filoblogia

Urte askotarako! Eta zorionak idazkolako langile berriari ere (eta haren amari)!

Nork: Gidor.2009/09/12 12:51:45.921 GMT+2

Eskerrik asko! Oraindik ez dugu lanean jarriko Martintxu, baina laster egingo diogu lekua idazkolako lanetan, probak zuzentzen besterik ez bada ere, halaxe hasten baitziren inprimerietako semeak (orain alabak ere) aitari laguntzen.

Nork: Block.2009/09/13 19:34:48.007 GMT+2

Zorionak, Iñigo, bi arrazoiengatik. Badakizu: "Nolako zura, halako ezpala", edo "Nolako zura, halako ez dala"... Besarkada bat.

Nork: Patxi.2009/09/14 16:07:16.387 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru