Dena den, gaurko aipamena puntuazioari lotua dago. It´s brilliant.
Puntuazio-markak ez erabili soilik arnasaldiak markatzeko. Irakurlea arnasa egoki hartzeko gai izango da, esaldia behar bezala puntuatua badago; puntuazioa ulermenerako lagungarri da, ez arnasketarako.


Erantzunak
Bai,
puntuazioa garai batean arnasketarako zen, hain zuzen ahozko estadioan, batek irakurri eta besteek entzun egiten zutenean. Arnasketa baina bi gauzokin dago lotuta, hizkuntz zatikia prozesatzearekin eta, hortaz, memoriarekin.
Orain bada, ja ez diogu belarriaren doinuari jarraitzen lan biok egiteko, orain ikusmenaren kaptazioari jarraitzen diogu, eta ikusmenak beste muga batzuk ditu...
Nork: Lost Hawk.2008/10/30 10:07:36.218 GMT+1
http://www.blogak.com/losthawk