Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk ere, partikula horiek nolabait izendatu behar, eta iruzkin-lokailu terminoa aukeratu dugu.
Alde batetik, semantikoki bereizi behar dira iruzkin-lokailuak, denek ez baitute esanahi bera:
- hain zuzen ere (informazioaren progresioa adierazten du)
- hau da (identitatezko erlazioa ezartzen du)
- alegia/hots (aurretikoa finkatzen eta birformulatzen dute)
- batez ere, bereziki, nagusiki, zehazki (semantikoki hain zuzen eta adibidez bezalakoen artean daude)
- adibidez, esate baterako, hala nola, esaterako, kasurako, konparazio batera, besteak beste⦠(multzo aurrekariko zenbait elementu soilik aurkezten dituzte)
Pello Esnalek, berriz, testu-markatzaileen barruan sartu ditu:
- operatzaile argudiozkoak: zehatzaileak [zehaztaile behar luke] (adibidez, esate baterako, esaterako, konparazione, kasu...)
- esplikatiboak (hau da, hots, alegia...)
Terminologiarekikoak eginik eta adibideak adi azterturik, ohartu naiz liburuko adibideetan (oharkabean?) agertzen den puntuazio eredua ikastaro hartan proposatu genuenetik hur dagoela. Lasaitu egin nau horrek.
albiste bilatzailea
Idatzi artikulu bat