Arazoa askotan ageri zaigu, mendeko perpausak aurreratzen ditugunean subjektua aipatu gabe.
Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia. Txanda iritsi zitzaionean, lehendakariak agur-hitz batzuk esan eta zenbait proposamen aurkeztu zituen.Halakoetan, aldi batez irakurlearen buruan elkartzen dira mendekoaren aditza eta aurreko perpausaren subjektua, egiazko subjektua (edo asmozkoa) isilean baitago. Konponbidea erraza da.
Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia. Lehendakariak, txanda iritsi zitzaionean, agur-hitz batzuk esan eta zenbait proposamen aurkeztu zituen.

Idatzi artikulu bat