Gizarte-bizitzan badira adeitasunezko hainbat esapide.
Baten baten ezagubidea egiten duzunean, esaterako, urte asko(ta)rako segurua da. Hiletetan, berriz, atsekabean lagun egiten dizut edo antzeko zerbait hortxe izango da; Azkuek, behinik behin, hala jaso zuen.
Egunokin, beste bat ikasi dut, orain artean oharkabean pasatu zaidana. Umearekin lehenbiziko kale-buelta egin, eta hiru andrek esan digute: Ondo hazi.
Esan beharrik ez dago halako usadioak galtzen hasiak direla, eta gazte-jendeak ez duela horrelakorik erabiltzen. Gaur egun, klixeak ez dira hain eder eta baitaezpadako, eta naturaltasuna da errege eta erregin. Hortik segi liteke gizabidea baztertuxea dugula, baina ez da egia: denborak mudatzen ditu haren adierazmoldeak.
2009/09/15 12:26:43.381 GMT+2
Ondo hazi
Nork: Block.2009/09/15 12:26:43.381 GMT+2
Etiketak:
adietasunezko_esapideak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat