Zerrenda luzea egin liteke debaldeko erlatiboekin. Horietan kuttunena dut
osatzen duten naroa. Nonahi eta nolanahi ageri da.
Egin itzazu azterketa osatzen duten lau ariketetatik hiru.
Ikasgela osatzen duten ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.
Titanioz osaturiko bizikletak arinagoak dira.
Genitiboak edo birdeklinabideak lañotuko lituzkete horiek guztiak.
Egin itzazu azterketako lau ariketetatik hiru.
Ikasgelako ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.
Titaniozko bizikletak arinagoak dira.
Azken esaldian, gainera, uste dut aditzik sartzekotan
egin behar lukeela izan:
titanioz egindako bizikleta.
Idatzi artikulu bat