Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/27 21:02:01.328 GMT+2

Pinker-en sasiadituak


Steven Pinkerren The Language Instinct ezaguna argiratu berri du UPV/EHUk euskaraz, ZIO bildumaren baitan. Hizkuntza-sena izena jarri diote euskaratzaileek itzulpenari.

Gogoeta jakingarri asko aurkituko du hizkuntzalari denak nahiz ez denak liburuan. Niri, nolanahi ere, «Hizkuntzaren sasiadituak» atala iruditu zitzaidan mamitsuena, ingelesez irakurri nuelarik, gure lanbideari hertsiki lotua baitago.

Paragrafo erdi mutildu bat ekarriko dizuet, gogoa kilikatzeko.
[...] Ez zen izan, denboraren hasieran, inongo Ingeles Hizkuntzaren Konstituzio Biltzarrik ere, ez Aita Fundatzailerik. Ingeles zuzenaren araugileak, aldiz, sare informal bat dira, testu-zuzentzaileek, hitzen erabileraren iritzi-emaileek, estilo-liburu eta eskuliburuen idazleek, ingeles-irakasleek, zutabegileek eta adituek osatua. Haien autoritateak, beraiek diotenez, hizkuntzaren estandarrak garatzearen alde eginiko lanean du jatorria. [...] William Safire-k, The New York Time Magazinen astean behin argitaratzen den «On Language» («Hizkuntzaz») zutabearen egileak, «hizkuntz maventzat» jotzen du bere burua, yiddish hizkuntzan aditua esan nahi duen hitza erabilita. Bada, horrek etiketa egokia eskaintzen digu talde osoarentzat.

Nork: Block.2010/09/27 21:02:01.328 GMT+2
Etiketak: bibliografia pinker | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru