Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/01 00:01:17.283 GMT+1

Urte berri, asmo berri

Lehenik eta bat, inork ez dezala pentsa urtezahar gauean idazten ari naizenik: modernitatearen gauzak dira hauek.

Blogerako urte berrirako asmoak:
  1. Etxeko liburuetan markaturiko esapide, hitz eta pasarteak biltzea.
  2. Lagunen ekarpenak jasotzea.
  3. Aditz-elipsiaren ezkutukia argitzea.
  4. Han-hemengo liburutegietako argazkiak erakustea.
  5. Strunk-en estilo-liburukoak amaitzea.
  6. Ikastaroetarako apailaturiko materialak jasotzea.
  7. Orozkoko alkateak "Sustraiak" saioan (2008-12-20) esanikoak hitzez hitz transkribatzea.
  8. Leginetxeren pasarteren bat euskaratuta ematea.
  9. Itzulpen-ariketa batzuk eskaintzea.
  10. Orotarikoan ikusiriko pitxi batzuk agerira ekartzea.
Erdiak beteta, ni pozik.


Nork: Block.2009/01/01 00:01:17.283 GMT+1
Etiketak: asmoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru