Kontuak kontu, askotan azaleratzen dira bilakaera horren erakusgarriak. Esate baterako, har dezagun zuzendu aditza.
- Josebagana zuzendu zen azkenean: "Har ezazu karta bat, nahi duzuna, eta bota mahaira". (B. Atxaga: Soinujolearen semea)
- Hitzik ere ez zion zuzendu. "Jainkoarren, neska honen ederrak ez du parerik, baina ezjakina edo mutua izan behar du", egin zuen erregeak bere baitan. (Anonimoa / P. Zubizarreta: Mila gau eta bat gehiago)
- Eta ez zen ohartu neskak zuzendu zion begirada bitxiaz. (L.N. Andreiev / J. Morales: Zazpi urkatuak)

Idatzi artikulu bat