nuno
tagzania
Luistxo Fernandezek hitzalde interesgarria eskeini zigun duela aste batzuk. Eibartarra da eta Tagzania izeneko web orri ezaguna sortu zuena.
Tagzania eta google map-ez baliatuz, leku polit edo interesgarri ugari bisita daitezke, gehien gustatu zaizunetan etiketak jarri eta goraipatzeko aukera dagoelarik.Gaur egun jende dexentek erabiltzen duen orria da.Aurrez tagzania ezagutzen genuen pixka bat, baina hitzaldia positiboki baloratuko nuke, argibide asko eman baitzizkigun.
Zure kurrikuluma YouTube
" Currículo 2.0" fenomenoa zabaldu da dagoeneko gure gizarte moderno honetan. Jendeak bere trebezia eta ahalmenak bideo batean grabatzen ditu eta gero interneten ipintzen ditu enpresek ikus dezaten, kontratatuak izan daitezen. Negozio tradizionalen porrota ekar dezake honek guztiak modu batean.
Gehienetan YouTuben jartzen omen dituzte, azkenengo urte honetan oso modan jarri den web orri bat baita. Bertan 100millioi bideo inguru daudela diote adituek eta egunero orri horrek jasotzen dituen bisita kopurua millioitik gertu dago.
Sistema berri honek baditu bere alde onak. Enpresa buruak edo kontratatzaileak ordu erdian 10 pertsonen bideoak ikus ditzake, lehengo modu tradizionalean aldiz, 10 pertsonaren kurrikuluma ikusteak 2-3 eguneko lana ekarriko zuen.
Honen guztiaren oinarria Web 2.0 ren sorkuntzan dago, horren ondorioz sortu baitira egun dauden modernitate guzti horiek.
Baina modu berean, baditu bere alde txarrak ere, agian bideo bat interneten jartzen duena barregarri ere gelditu daiteke, bideoaren kalitatearen arabera eta badaude zenbait adibide  hori gertatzen dela adierazteko, bideoa interneten isegi eta kontratatua izan beharrean, jende arruntak hori ikusi eta batak besteari pasatzen hasi omen dira  lotsagarri edo barregarria iruditu zaielako.
Dena dela metodo berri hau geroz eta serioagoa da eta agian etorkizun hurbil batean guztia aldatuko da. Espainian badaude dagoeneko enpresa batzuk langileak modu horren bidez aukeratzen dituztenak. Gehienbat eroso eta aproposagoa delako kontratazio lanetan dabilenarentzat gertatu da hau guztia.
firefox
Joxek joan zen egunean firefox-i buruzko klasea eman zigun, zer zen, bere alde onak eta erabilera azalduz.
Interesgarria izan zen, erabilgarria baita guretzako. Beste batzuekin alderatuz, esaterako explorer-ekin alde positibo gehiago dituela ikusi nuen. Euskeraz badago, eta erabiltzaileari aukera berri eta aproposak eskeintzen dizkio. Azken finean, erabiltzailearen beharretan dago oinarrituta eta ez da negozio sinple bat egiteko helburuarekin sortua izan. Erabiltzaileei lagungarri izan daitezkeen aukera asko dauzka eta merezi du ezagutzea.
Nik ez nuen aurrez ezagutzen, entzunda nuen firefox-ari buruzko zerbait, baina inoiz ez dut erabili. Orain alde positibo horiek dituela ikusirik, aproposa dela uste dut eta guztiontzako oso erabilgarria.
arkada social
Hor behean duzuen bideoa  1997.urtean sortu zen Arrasateko Arkada Social taldearena da. 3.60 aretoan duela gutxi eman zuten kontzertuan azaldu zuten bertara hurbildu ziren guztiontzako.Azken hilabete hauetan kontzertu batzuk eman dituzte, Monterronen, Añorgan, 3.60aretoan, Jam aretoan...eta abesti berriak aurkeztu dituzte era berea<embed src="http://www.youtube.com/v/coZYFdKjyOo" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>n.
interneten jabeak
Hogei urte inguruko gazte talde batek interneteko zerbitzu berriak kontrolatzen ditu erabatean. Gaur egun sarean egoten den jendea aldatu egin da guztiz, orain ez da pasibitate hori nabaritzen, produzitu, erakutsi, kontrolatu…egiten baitute.
Web 2.0-k, internautei beraiek sortutako video, argazki zein ideiak sarean isegi eta konpartitzeko aukera ematen duen sistema berriak, izugarrizko saltoa ekarri du internet munduari dagokionez. Mundu hori martxan dago dagoeneko, Youtuben esaterako100 millioi bideo isegi dira oso denbora motzean, flickerren ere antzera, 150 millioi argazki alegia.
Lehen empresek saldu egiten zuten eta erabiltzaileek erosi, besterik ez. Orain aldiz, erabiltzaileak hartu du hitza eta protagonista sentitzen da, web 2.0 delarik aldaketa horren eragile nagusia.
Zerbitzu horien jabeak pertsonai publiko izatea lortu dute jada eta aberats bihurtu dira bat-batean. (Youtube, Flicker, De.icio.us, Bloger, MySpace…)
Aldaketa bortitz hau oso eraginkorra eta azkarra izan dela diote adituek eta interneten iraultza berri gisa izendatu dute. Dena dela, badago hau guztia kritikatzen duen jendea ere, erantzunik gabeko galdera asko daude airean.
Orain zerbitzu ezagun horietariko batzuen bitxikeria batzuk azalduko ditut:
YOUTUBE: 2005.urtean  jarri zen abian eta urte terdi soil batean millioika erabiltzailek beraien web gunea bisitatzea lortu dute, egunean 100 millioi bideo begiztatzen direlarik gutxi gora behera.
MYSPACE: Gela birtual bat da eta bertan 106millioi pertsona daudela esan daiteke, gehienak nerabeak. Seigarren web gune bisitatuena da eta News Corp-ek erosi zuen 100 millioi dolargatik.
FLICKER: Stewart Butterfield, Flickerren sortzaileak, mugikorrak argazkien munduan izugarrizko iraultza ekarri duela uste du.
Joxek emandako “Los nuevos reyes de internet” artikulua oso interesgarria iruditu zait, oso hurbil dagoen gai bat da eta guztiok erabili ohi ditugun edo laister erabiliko ditugun zerbitzuei buruz hitz egiten du.
nire etxea 2
Beste saiakera egingo dut, ez zaidalako ondo irten , hor dago nire etxeko mapa
tagzaniapaste
Tagzania: maialen
nire etxea
el perfume filma
EL PERFUME FILMA
Bart gauean Gasteizen egon nitzen hain famatua egin den El Perfume filma ikusten. Ez naiz oso zinema zalea, baina noizeanbehin gustatzen zait joatea, atzoko filma oso polita iruditu zitzaidan. Hasieran pixka bat geldoa zen arren, poliki-poliki interesgarriagoa iruditu zitzaidan. Amaiera arraro xamarra izan zen, ez nuen espero, dena dela asko gustatu zitzaidan.
Segidan, istorioa kontatuko dizuet, interesaturik zaudetenok zeri buruz doan jakin dezazuen. Joan Bautiste izeneko mutil batek usaimen paregabea du, izugarrizkoa da bere ahalmena. Hain da berezia, non inguruko edozein objeturen usaina identifikatu dezakeen. Lurrinak saltzen dituen gizon zahar batekin hasten da lanean, hauek elaboratzerakoan aparta baita mutila, hori dela eta kontratatu egiten du. Denbora aurrera doan heinean, usainekin duen itsualdi hori geroz eta indartsuagoa da eta emakumeen usaiarekin obsesio bezelako bat hartzen du. Itsualdi hori nabarmena da oso, emakumeak hil eta bakoitzaren azaleko usaiarekin perfume bat egiten hasten da, 12 bat neska hiltzen dituelarik. Azkenaren bila doan bitartean, harrapatu egiten dute, bere arraztoak topatuz. Baina bera hiltzera doazen momentuan, herri guztia ekintza horren zai dagoelarik, sortutako esentzia paregabe hori ateratzen du eta denei ahazten zaie egin duen guztia, aingerutzat jotzen dutelarik. Botilatxoan duen lurrin guztia burutik behera botatzean…
Film ona delakoan nago eta ikustea merezi du.
BAKE SPAMAK
Bake Spam-ak izeneko artikulu bat irakurtzea proposatu digute, ondoren horren iritzia blogean txertatzeko.
Artikulua Aritz Gorrotxategik idatzitakoa da, 2006ko azaroaren 26an, hain zuzen ere, Diario Vasco-n.
Hasiera batean, idazleak e-postaz mezu misteriotsuak jaso dituela azaltzen digu, dena dela, spam-ak ez diruditela azpimarratzen du.Baketik deritzon erakunde batek bidaltzen dizkio, baina berak ez du erakunde hori inondik inora ere ezagutzen, eta bere datuak horra nola iritsi ote diren galdetzen dio bere buruari, beste gauza batzuren artean.
Aurrerago dio, pixka bat ikertu eta gero, erakunde horren oinarria Elkarrin dagoela, eta modu horretan helduko zirela bere datu pertsonalak horien eskuetara.
Hurrengo parrafoan kritika bat egin nahi digu, bake elkarte eta alderdi politikoetako kideei zuzendua alegia.
Amaitzeko galdera erretoriko pare bat botatzen ditu, irakurleari apur bat pentsarazteko eta nola ez bere iritzia emateko.
Argi eta garbi dago, iritzi artikulu baten aurrean gaudela, une oro bere usteak azaltzen baititu, hau da testuak kritika kutsu bat duela esan daiteke. Birritan irakurri behar izan dut hobe ulertzeko, ezer ez badakizu gai horri buruz ez da oso erraza dena barneratzea, ironia ere erabiltzen baitu gauzak modu bitxi batean adierazteko asmoz.
berris estilo liburua
Atera berri duten Berriaren Estilo liburuaren aurkezpena izan genuen eta horri buruzko iritzia blogean idazteko eskatu digute orain.
Itzaldia astun xamarra egin zidaitzan tarteka, dena dela interesgarria iruditu zitzaidan orokorrean. Liburuaren aurkezpen sakona izan zen, helburu, eduki eta antzeko datuak azaldu zituelarik.Estilo liburuak orokorrean azaldu zituen lehendabizi, zertarako argitaratzen diren, izaten duten informazioa….Aurrerago, Berria aldizkariak duela gutxi kaleratu duen liburuari berari buruz aritu zen sakontasunez. Barnean dituen atalak aurkeztu zizkigun, esaterako gramatika, hiztegia…beste askoren artean. Kazetari edo edozein idazleri zuzenduriko liburua da bereziki, nahiz eta euskera zuzen erabili nahi duen edozeinentzat baliagarria izan daitekeen.Horregaitik guretzat, fakultate honetan gauden edonorentzat, egokia izan daiteke oso, idazteko orduan kezkarenbat sortzen den unean horra jotzeko aukera izango dugulako, azkar asko argituko zaizkigularik gure dudak.
Berria egunkariak liburu hori argitaratzea, ideia aparta izan dela uste dut, arrakasta izango duelakoan nago eta etxean, idatzi nahi dugun momentuan, horrelako laguntza bat izatea ez zaiola inori gaizki etorriko goraipatuko nuke.
Beraz, Estilo liburuari buruz jaso genuen informazio guzti hori interesgarritzat jotzen dut eta aproposa dela esango nuke, idazten jardun behar dugunontzat batez ere.