Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/18 21:47:55.837 GMT+2

(ez dakit izenburua)


Fertxu Izquierdoren poema bat. Erabiltzen dituen irudi eta eskena konplexuen artean hauxe aurkitu nuen. Hitz-segida zuzena eta zehatza, nire bizipenatara iritsi zena. Nork izan du horrelakorik?

Ez zintudan aukeratu

baina arrastiriaren ondoren

gaua datorren bezalaxe

                                 agertu zinen

(ekiditeko modurik ez)


zuretzako poema bat

idaztearen truke

parrandarako gau ugari

                                saldu nituen


eta ahantzi zait jadanik

zure geografia

ezagutzeko asmoz

zenbat poema idatzi nituen


laster nire lerroetako

musa bihurtu zinen

eta agian hori izan zen

nire akatsik handiena:


musa gutxitan oheratzen

baita poetarekin

Nork: joksu.2008/09/18 21:47:55.837 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/10 16:22:38.288 GMT+2

Gau hotzak


Inoiz hotzik sentitu al duzu?
bihotza bera hustu, uhinik txikiena ere gelditzen den arte?
Iluntasuna ezinegon bihurtzen da eta azalak
azalak ausardia guztia galtzen du
Pentsatu ezin, gaixoaren burua
Onik egotea besterik nahi ez duen helburu apala
apala baina benetakoa
Hotza sentitzen duenak bere buruaren zati bat du galtzen une batez
beharrezkoa den hori berreskuratu
behar dena eskuratu, bizi
Jakinik zer den hotza
zailena zera jakitea da:
zer egin asaldatzen zaituenean?

Nork: joksu.2008/09/10 16:22:38.288 GMT+2
Etiketak: poema olerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/27 15:32:34.639 GMT+2

Onera itzultzea: zaila


"Jada ez du zoritxarra besterik ematen; ameskaiztoa!"

"Barreneko guzti hori berari emateak bizitza kendu besterik ez du egiten"

"Sentimendu umil horiek autoestimua kixkaltzen dute"

"Indarra beharrezkoena denean ahultasunera eramaten nau"

"Gorroto dut oraindik ere nire bizitzatik URRUNDU NAHI EZ IZATEA"

"Okerrena bere indiferentzia da, inor ez banintz eta ezer gertatu izan ez balitz bezala egotea eta aritzea"

"Neure buruan behar dut hil, ezagutuz geroztik ikasitako guztia hil gabe, hori bai ezinezkoa..."

"Burutik joatea nahi dut, bizitza kontzientetik botea baitut"

Maitatu gehiago zure burua
nork maitatuko zaitu bestela
esan: "maite zaitut" egunero

Nork: joksu.2008/08/27 15:32:34.639 GMT+2
Etiketak: euskara poema arrangura | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 11:30:18.603 GMT+2

Zertarako?

Ez naiz ziur hau poema bat den, baina nonbait gorde nahiko nuke:

Idatziko nizuke, baina zertarako?

Esango nizukeen ezerk ez ninduke lasaituko

Ezingo nuke adierazi nahi dudan ezer

Kontraesanez beterik egoten naiz beti

Eta lehen ere baldin banituen

Bizitza berauetaz didazu josi

Ezerk ez du konpontzen nire adorea

Ez ote da nahikoa epe luzeegi honetan gertaturikoa?

Zauri batzuek ez dira ixten

Are gutxiago morfina bidez isilarazten direnean

Hala ere, ezingo dut ahaztu

Ez ona

Ez eta okerra:

Buruari emandako milaka bira

Inolako erantzunik lortu gabe

Gertu nuena pixkana zait joan

Eta sufrimendua besterik ez dut agerian

Dudana eta nahi nuena inoiz ez dira bat etorriko

Eta egunak betiko mugan nituzke pasako

Geroan lehenak zeresan handia duelako

Orain inoiz baino gehiago

Ez nintzateke zure ondora gerturatuko

Nork: joksu.2008/07/15 11:30:18.603 GMT+2
Etiketak: agian poema | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2

27

Boteak ditut 27 komun zulotik
denak joan dira, ur zikina besterik ez bailiran  
iragandakoek ez dute ezer balio momentu batzuengatik izan ezik
ikasitako gauzek akats berberak oztopatzen dituzte
eta argitu are gehiago ederrak diren egunak
senti behar dena aprobetxatzen ikasten da
musikak mundua nola biltzen duen ere jakin daiteke
eta alkoholaren eraginpean bada ere norbaiti ere beti esan dakioke maite duzula
Bizitzak gauza asko ematen ditu, denak, bera gabe ez baitugu ezer
eta hemendik aurrere ere berriz damutuko naizena badakit ere, aurrera egingo dut unea gozatuz, aprobetxatuz
eta ametsik gozoenak gustoko baditut ere
horietariko batzuk egi nahi ditut bihurtu,
bestela ez bainaz inoiz neure burua guztiz maitatzera iritsiko
komunetik joan da, eta joanen da aprobetxatu ez dezakedan guztia
bestea nire barruko bihurtuko da, eta berak emango dio
gainerako elikagaiek giharrei bezala
nire arimari behar duen taupada
nahiz eta horretarako beti beste urtebete behar izan

Nork: joksu.2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2
Etiketak: poema urtebetetze | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2

Nik bakarrik


Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:

Nik bakarrik dakit

Zeintzuk izan diren gure arteko bideak

Neronek bakarrik

Okerren pasatako momentuak zeintzuk izan diren

Inori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruan

Altxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,

gerora geldituko zaizkidan momentuak

Nik bakarrik dakit

Zenbat min jasan dezakedan, oraingoz

Neronek bakarrik

Zein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minez

Isurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak diren

Neure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,

dudana baino gehiago merezi ote dudan galdetuz

Nik bakarrik dakit

Eguzkiak zer sentiarazten didan bere argiarekin

Neronek bakarrik

Zenbat kostatzen zaidan jaikitzea eta, batez ere, esnatzea

Ametsik goxoenek zeinen aurpegia duten

Azalean zenbat ile ditudan, denak batera altxatzen direnean eta

zenbat odol gal dezakedan tristezia minutu batean

Nik bakarrik dakit

Sentsazio jalea izatea zer den

Neronek bakarrik

Lau notek zenbateko garra pizten duten ene bihotzean

Tronpeta batek agurrak nola espresatzen dituen

Dakidan modu bakarrean, haizeari abestuz, une batez bada ere

nola esaten diodan barnean dudan maitasunari baietz

Nork: joksu.2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2
Etiketak: poema olerkia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/04/27 15:29:42.275 GMT+2

Basati

Oihan bateko argi diztiratsu zein ikustezina naiz
beti izkutaturik, beti unearen bila...
noiz aterako zain.
Begiak irekirik ditut eta mugimendu guztien jabe naiz.
Gaur ere ez dago harrapakinik,
ezin ahotara eraman ezer.
Erdi erdian nago, basatitasunaren muinean,
baina kate batek du nire lepoa gaztigatzen.
Mundua safari bat da eta bere esklabua naiz
Ez du inork nire beharrik, neronek ere ez biziraun nahi badut
Hori da nire patua: senari eustea; eguneroko bortizkeria
Indar guztiak xahutzen egiari eusteko;
naizenaz harrotzeko, izkutatzen naizen bitartean
Negarra zen haurtzaroko ihesia, hori zen dena
Gaur lepoa bihurrituko nioke baten bati...
bere odola, oraindik epela, nire hortzetatik zehar
eta masailetik behera nola igarotzen den sentitu
Baina esan dut: hau safari bat da, inork ezin ditu begi hauek ikusi
Katea baino okerragoa den iluntasuna jarriko lidakete
Ez; ikusten jarraitu nahi dut, amestu
barrendik ateratzen diren hotsak entzun, sentitu
nire eremua, behintzat, ez didate kenduko
Harraparia naiz, nor naizen ezin ahaztu
esnea edanez irribarre egingo dut
gaua iritsi eta gorroto dudanaren oinazearekin amesteko itxoiten.
mundua aldatzeko; nire mundua, iluna, osatzeko

Nork: joksu.2008/04/27 15:29:42.275 GMT+2
Etiketak: poema olerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/20 09:19:05.332 GMT+2

Gehiago

Helburuak finkatu nahi ditut
bete eta berri batzuetara jotzeko
Hau ez da amaitzen, horrelakoa da:
gizakiaren izaera berezkoa.
Beti gehiago nahi, gehiago behar.
Bai, gehiago eskatzen diot bizitzari; guztiari
nire buruari berari eskatzen diodan heinean.
Gero eta gehiago naiz; gehiago dakit,
eta gehiago egiten dudan biitartean senti dezaket
nahiak ditudala, nonbait nagoela, zerbaitetarako:
muxu gehiago lapurtzeko edertasunari,
musikarekin larrutan egiteko,
gorputz osoaren zein osoen indarra sentitzeko.
Gehiago nahi dut, emateko prest nagoelako.
Gehiago nahi dut, biana inoiz ez hutsaren truk...

Nork: joksu.2008/04/20 09:19:05.332 GMT+2
Etiketak: poema olerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/06 13:49:11.949 GMT+2

Eguraldiari begira

Ilusioak eta ametsak, aldatu egiten dira denboran zehar,
baina nik hemen jarraitzen dut, eguraldiari begira.
Ixilik, itxoiten, begira... noiz benetan ederra den zerbait ikusi
eta sentitzeko esperantzaz.
Sentsazio jale
Asko ikusi eta entzun dut honaino iritsi arte, baina berriz  beharko dut guztia entzun noizbait hau amaitzen den artean

Nork: joksu.2008/04/06 13:49:11.949 GMT+2
Etiketak: poema olerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/02 22:57:49.485 GMT+1

Ameskeriak

 

                   Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naiz

zeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:

hara hona

                   dudana nuena

-------

            Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;

eta ni begira,

inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.

Bidaia ez berezia da, are guttiago gozatzekoa.

                Eguneroko ibilbideen eta kaleen zaporea du.

-------

             Kulunka horretan murgildu naiz

denari begira

ikusiz zeinen urruti dagoen noizbait izkiriaturiko nahia eta bidea.

Jakinik, noizbait jaio beharra dagoela

                      ilargiarekin larrutan eginik,

eguzkiarekin eta bere indarrarekin batera...

leihoa irekiz, sabaia soilduz...

-------

                  Iritsi ote behingoz ahaztu barik, baina,

                 ametsak berritzeko unea?

Nork: joksu.2008/03/02 22:57:49.485 GMT+1
Etiketak: poema olerkia ametsak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)