2007/09/23 12:58:44.123 GMT+2
abes
Belarrietan jaiotzen den sentsazio bat, gorputz guztitik doa
puntu denek erreakzionatu arte, zentzua lortu arte;
ezin dezaket esan zerekin abesten den, dena da bat.
Inoiz baino argiago dut zer naizen eta zer nahi dudan izan
lotura guztiak eten egiten baitira, ez dut beste ezer behar
sentitu, bizi, besterik gabe bizi.
Maitasunik sakonena musikan jaio zen, hori argi dut
bera gabe maitatzea ezinezkoa da.
Ore horretatik gara denok eginak
batzuek, izateari erantzuten diogu
beste batzuek ez, baina badakite zerbait dagoela
Gauza batzuetan sinistea zaila izan daiteke
nik argi dut musikan dudala beti sinistuko
eta ahal dudan bitartean abestuko
Nork: joksu.2007/09/23 12:58:44.123 GMT+2
Etiketak:
abeslari
onartu
izatea
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/09/23 14:52:04.349 GMT+2
http://www.blogak.com/amets