2007/09/03 19:10:59.240 GMT+2
Denbora gehiegi
Itxoiten pasatzen dut denbora gehien
autobus geltokian nagoenean, azokan txandaren zain
ordenagailuari begira, web orri hori noiz kargatukoan...
Ez, gehiago itxoiten dut.
lan hobeago bat lortzeko, eguraldi ederrari
atera berri zaidan granoa sendatu, oporrak iristeari...
Are gehiago itxoiten dut:
noiz izango ote seme-alabak izateko gai
etxe huntatik atera eta bakarrik bizitzen jarri
senideren bat hospitaletik noiz irtengo
amak maite nauela berriz esan...
Itxoitea da nire patua:
agurtzen garen unetik hurrengora pasatzen den tartea
jasangaitza, okerrena
nirekin ez zaudenean zertan ari zaren ez jakitea
zure bizitzan txanda nahiko ez izatea
betirako itxoitea...
Nork: joksu.2007/09/03 19:10:59.240 GMT+2
Etiketak:
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...peak jasotzen Gogorra da luzaroan itxaroten egotea, gogorra eta neketsua. Odolaren Mintzoa blogean joskuk esan bezala, bizitza osoa pasatzen dugu zerbaiten esperoan, eguneroko kontuetan, bizitzan, batz...
Erreferentzia: Kolpeak jasotzen - Ametsen atzetik hegan! 2007/09/04 09:30:42.990 GMT+2
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/09/04 08:51:09.641 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Gainera nire etorkizuna kontrolatu nahi badut ere, besteek ere berena kontrolatu nahi, eta ez dira beti nire esperantzen barruan ibiltzen. Zein zaila den, maitatu, eta batez ere maitatua izatea, jada maitatzen denean.
Nork: Ozly.2007/09/04 14:41:03.333 GMT+2