Isiltasun zabaletik mintzo naiz, gotorleku lasaiegia, ilunegia
argi denaren itxoiten eta usterik zailenak indartzen
zenbait uste ederk urdurituz baina okerrenek dute lekua hartzen
ez baita etsai okerrik, ez gezur handiagorik ezjakintasuna baizik
orduak pasa ditzaket muntaiarik harrigarrienez burua gaztigatzen
ezein zure pausoen hutsa entzun eta hotsa gogoratzen
Dakidana izanik, jakinminak narama galduen bidetik
ez baita adreilu ez altzairuzko oztopo lodi ala gogorragorik
jakituriaren hazi dudan leize honetan sortu eta beragandik erabat aldentzen direnak baino
usteak, bai edozeren usteak, odolhustea ere badakar
odol zikina, baina ene barnean egina, zorionagandik ihesteko
'agian' horrek hainbat arrangura bizi egin ditu eneko
Duenak beti ote du galtzeko beldurra izango?
Maite zaitudala, hortaz bai, gaur ere ziur nago
Zugandik ezer ez jakiteak, horrek noiz nau hilgo?
2007/08/20 17:06:59.269 GMT+2
Ez dakidanean
Nork: joksu.2007/08/20 17:06:59.269 GMT+2
Etiketak:
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/08/20 18:16:05.857 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: ozly.2007/08/21 10:18:34.608 GMT+2