Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/31 18:43:25.822 GMT+1

Euskal Herria 1 - 1 Katalunia

Azkenean berdinduta bukatu dute Euskal Herriak eta Kataluniak gaur gauean San Mamesko lagunarteko partidan: 1-1. Kataluniak sartu du lehen gola, aurreneko zatian: 0-1 (Bojanek). Euskal Herriaren gola Adurizek egin du, bigarren zatian.

Jokalariak: Riesgo; Iraola, Labaka, Amorebieta, Del Horno; Prieto, Orbaiz, Yeste, Aranburu; Etxeberria, Fernando Llorente izan da euskal selekzioaren hamaikakoa. Lehen zatiaren erdialdera min hartu du Etxeberriak -zaintiratua-, eta Aduriz sartu da zelaian. Riesgo, Rekarte, Urzelai, Mikel Gonzalez, Mendieta, Puñal, Gabilondo eta Joseba Llorentek bigarren partean irten dute jokatzera. Labaka eta Aranburuk baizik ez dute jokatu minutu denetan.

San Mames leporaino bete da, eta 'independentzia' izan da jarraitzaileek gehien oihukatu duten leloa.

Kirola ala politika?


Nork: Oier.2007/12/31 18:43:25.822 GMT+1
Etiketak: kirola selekzioa gaurkotasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.