AriketaBlog

Azken sarrera
Hau da blog honen azken sarrera.
Blog hau, unibertsitateko ikasgai baten ariketa giza sortu zen, zeinean astean 3 aldiz idatzi behar genuen aurretiaz erabakitako gai bati buruz.

Lauhilabetea amaitzear da eta laister ditugu azterketak. Gaur Urtarrilak 14, blogean idazteko azken eguna da, eta beraz azken sarrera honekin blog honi amaiera ematen diot.

Nire betekizuna eta betebeharra hemen amaitu egin da, orain nire bidea jarraitu behar dut, eta zuek ere zuena.

Aio eta urrengo baterarte.

Oier Ibarra

Arantzazu aldizkariaren berrikuntza
Arantzazu aldizkaria aro berria hazi du.

Frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen barruan hartu ditu. 1921ean sortu zuten aldizkaria.
Aro berria hasi du gaur Arantzazu
aldizkariak, Arantzazuko (Oñaki, Gipuzkoa) frantziskotarrek
argitaratzen zituzten beste bi argitalpen aldizkariaren barruan hartu
baititu (SAP eta Misiones franciscanas), eta
Donostian aurkeztu dute gaur, Kursaalen. Orain arteko irizipideei
helduta, "arlo berrietara" ireki nahi du, eta "gazteak bildu".

1921ean sortu zuten Arantzazu. Nahiz eta garai berria
hasi, gaur atera duten zenbakia ez da 1.a, baizik eta 888.a, segida
eman diotelako. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainari eman diote
azala.

Hiru aldizkari haiek 26.000 aleko tirada zuten hilero. Arantzazu-k harpidetza kanpainari ekin dio (943 782542, www.arantzazu.org,
aldizkaria@arantzazu.org). Aldizkaria hilabetekaria izango da eta,
elkarrizketa nagusiaz gain, zortzi atal izango ditu (gogoeta, familia,
Arantzazuko santutegia, eliza, Euskal Herria, mundua, natura, barrua).
Iñaki Beristain da zuzendaria.

Samuel Sanchez 2010. urterarte Euskaltelen
Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak
2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara
artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta
pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak.

2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian,
besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz
hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko
hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren
bukatu zuen.

Aurten Frantziako Tourra izango du helburu. "Bete-betean prestatuko
naiz horra begira", esan du Sanchezek gaur. Beijingo Olinpiar Jokoei
ere garrantzia emango die -abuztuan izango dira-.

Oso berri ona euskaldun txirrindula zaleontzat eta Euskaltel-Euskadi taldearentzat.

Bi Donostiar hil dira eskiatzen
Bi donostiar eskiatzaile hil dira Espainian, elur-jausi baten ondorioz.

Espainiar bizilagun lagun bat ere zendu da ezbehar
berean, Formigalen, gaur goizean. Gizonezkoak dira hirurak, 32 eta 37
urte artekoak. Pistetatik kanpo zeuden, Guardia Zibilak esan duenez.

Hiru
eskiatzaile hil dira gaur goizean Formigalgo (Aragoi) eski
estazioan, elur-jausi batek azpian harrapatuta eskiatzen ari zirenean,
eta haietatik bi donostiarrak direla esan du Guardia Zibilak.
Hirugarrena Zaragozako (Espainia) bizilaguna da. Gizonezkoak dira
hirurak.

Donostiar haietako batek 36 urte zituen (Daniel O.E.), besteak
-Gasteizen bizi zen- 37 (Iñigo Enrique Z.G.). Zaragozako lagunak 32
urte zeuzkan (Miguel Angel Rodriguez). Azken hori eski estazioko
langilea zen.

Formigalgo eski gunearen elkarte kudeatzaile Aramon-ek telefono zenbaki
bat jarri du, istripuari buruzko informazioa emateko: 976 229 132.

Fernando Beorlegi margolaria hil da
Fernando Beorlegi margolari Napartarra Irunen hil zen atzo 79 urte zituela.
Fernando Beorlegi margolaria hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela. 1928ko urtarrilaren 21ean jaio zen,
Arrizabalagan (Nafarroa), eta Eibarrera (Gipuzkoa) ezkondu zen 1956an,
Maria Luisa Ereña emaztearekin.

Eibarren Txopitea, Marino Plaza edo Paulino Larrañaga artistekin
hartu-emana izan zuen. 1957tik hainbat erakusketa izan zituen; batik
bat, Euskal Herrian. 1993an zabaldutako erakusketa batean ia bere obra
osoa erakutsi zuen.

Merkealdiak hasi dira gaur
Hasi da, gabon osteko gastuen ostean, gastu gehiago egiteko sorturiko asmakizuna, MERKEALDIAK.

EAE osoan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan
gaur abiatu da beherapen denboraldia. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta
Zuberoan etzi egingo dute.

Gaur hasi dira
merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete
iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko
aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste,
260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek
merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dituzte. Dena
den, etxerako gauzak eta elektro tresnak merkealdietan gero eta gehiago
saltzen direla agertu dute.

Merkealdietan zuhur jokatzeko aholkatu diete elkarte horiek erosleei:
beti eskatzeko erosketa txartela, eta aurreko prezioa zein zen ondo
begiratzeko.

Zoriontasuna erosi daiteke, edo hori dirudi. Jendea txoratuta moduan, korriketan dendaz denda...

Txaden zigortutako 6 Frantziarrak Frantziako bidean
N'Djamenatik atera dira eguerdian Zoeren Ontziko
sei kideak. 103 haur Europara eramateko ahalegina egiten ari zirela
atxilotu zituzten Txaden, bahiketa leporatuta. Pasa den asteazkenean
zortzi urtean gatibu lanak egitera zigortu zituzten.

Frantziara
bidean dira Txaden atxilotu eta zigortutako Zoeren Ontzia Gobernuz
Kanpoko Erakundeko sei kideak -frantziarrak denak-. N'Djamenatik atera
da gaur eguerdian Frantziara eramango dituen hegazkina.

Zortzi
urtean gatibu lanak egiteko zigorra ezarri zien Txadeko Justiziak.

Guztira hamar lagun dira N'Djamena hiriburuko auzitegian epaitu
zituztenak: Zoeren Ontziko sei kide frantziarrak, eta operazioan
laguntzaile izan zituzten Txadeko hiru herritar eta Sudango beste bat.

Atxilotu zituztenean, 103 haur horiek Darfurko gerrako umezurtzak
zirela agertu zuten Zoeren Ontziko kideek, eta euren asmoa Europara
behin-behinekoz eramatea zela, bizitza salbatzeko, Darfurko egoera
konpondu artean.

Gero, ordea, haurretako zenbait ez zirela umezurtzak eta Darfurkoak
ikusi da. Epaiketan eman zuten horri buruzko azalpena Zoeren Ontziko
sei kideek eta, agertu zutenez, Txaden eta Sudanen zituzten
bitartekariek haur guztiak Darfurko umezurtzak zirela sinetsarazi
zieten. Euren asmoa salbamendu operazioa egitea zela berretsi zuten.

Euskal Herrian -Lapurdin eta Nafarroa Beherean- haur horietako batzuk aterbertzeko konpromisoa hartua zuten familia batzuek.

Iurbentia ACBko Lehen postuan
Hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi
egin ditu eta hiru galdu. Vidorreta izendatu dute ACBko abenduko
entrenatzaile onena. Hauek dira talde Bilbotarraren zenbakiak.

Iurbentia Bilbao Basket taldeak, Espainiako ACB Ligan lidergoan lortu
zuelako atzo. Berak irabazi egin zion MMT Estudiantesi -73-67-, eta Tau
Baskoniak DKV Joventut -80-73- mendean hartu zuelako jarri da lider.
Inoiz ez zen izan.

Real Madrilekin batera dago lidergoan. Biek, orain arte hamabost
jardunaldietan, hamabi partida irabazi dituzte eta hiru galdu. Joventut
eta Bartzelona daude ondoren, porrot bat gehiagorekin. Tau bosgarren
dago (10-5).

Txus Vidorreta Iurbentiaren entrenatzailea zoratzen dago. "Atseden
hartzeko eta gozatzeko unea da hau", esan du. "Ez dugu mugarik
jarriko", adierazi du, gainera. "Taldeko dinamika oso ona da".
Vidorreta bera izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena.

Datorren asteburuan jokatuko du hurrengo partida Iurbentiak, Bartzelonaren kantxan.

Euskal Herria 1 - 1 Katalunia
Azkenean berdinduta bukatu dute Euskal Herriak eta Kataluniak gaur gauean San
Mamesko lagunarteko partidan: 1-1. Kataluniak sartu du lehen gola,
aurreneko zatian: 0-1 (Bojanek). Euskal Herriaren gola Adurizek egin
du, bigarren zatian.

Jokalariak: Riesgo; Iraola, Labaka, Amorebieta, Del Horno; Prieto, Orbaiz, Yeste,
Aranburu; Etxeberria, Fernando Llorente izan da euskal selekzioaren
hamaikakoa. Lehen zatiaren erdialdera min hartu du Etxeberriak
-zaintiratua-, eta Aduriz sartu da zelaian. Riesgo, Rekarte, Urzelai,
Mikel Gonzalez, Mendieta, Puñal, Gabilondo eta Joseba Llorentek
bigarren partean irten dute jokatzera. Labaka eta Aranburuk baizik ez
dute jokatu minutu denetan.

San Mames leporaino bete da, eta 'independentzia' izan da jarraitzaileek gehien oihukatu duten leloa.

Kirola ala politika?

88,6 milioi euro utsi ditu loteriak
Bizkaia sarituena

Bilbotik gertu, Arrigorriagan,
Etxebarrin eta Galdakaon 18 milioi euro banatu zituen atzoko zozketak
76.623 zenbakiari eskerrak. Galdakaoko bigarren administrazioak saldu
zituen denak, 900 hamarren guztira, eta hortik alboko herrietara hedatu
ziren. Arduradunak jakinarazi zuenez, saritutako zenbakiaren lau serie
itzuli egin zituen.

Donostiako Urbieta kaleko 17. saltokiak ere 12 milioi euro
banatu zituen zenbaki beraren 600 hamarren salduta. 20.000 euro
eskuratuko ditu erosle bakoitzak eta jabeak azaldu zuen ohiko bezeroen
eta beste batzuen artean banatu zituztela. Arabako Errioxako Oion
herrian 200.000 euro utzi zituen 76.623 zenbakiak. Luis Viana loteria
saltokiaren arduradunak esan zuen saridunak bezero goiztiarrak zirela ,
udan saldu zituelako txartelak.

Bosgarren sariak ere 20.000 euro banatu zituen Bizkaian.
30.504 zenbakiak Bilbon, 5.919 zenbakiak Loiun eta Zornotzan, eta
11.654 zenbakiak Barakaldon. 106.125 milioi euro jokatu zituzten
bizkaitarrek eta 40 miloi jaso zituzten atzo.