Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute, eta, ondorioz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea duela. "Euskal kirolariok naizoarten era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu", irakurri du euskaraz Aranburuk.
Euskal Herriko eraigle politiko eta kirol federazioei, Frantzia eta Espainiakoei eta gizarteari eskaera bana egin diete, baita Euskal Herriko kirolari guztiak batuko dituzten federazioak behar dituztela adierazi.
Azkenik, abenduaren 29an Bilbon Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Euskal Herria-Katalunia futbol partida jokatuko dela-eta, ESAITek antolatu du manifestazio hori.

Idatzi artikulu bat