Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/07 20:33:15.829 GMT+1

Merkealdiak hasi dira gaur

Hasi da, gabon osteko gastuen ostean, gastu gehiago egiteko sorturiko asmakizuna, MERKEALDIAK.

EAE osoan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan gaur abiatu da beherapen denboraldia. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etzi egingo dute.

Gaur hasi dira merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste, 260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dituzte. Dena den, etxerako gauzak eta elektro tresnak merkealdietan gero eta gehiago saltzen direla agertu dute.

Merkealdietan zuhur jokatzeko aholkatu diete elkarte horiek erosleei: beti eskatzeko erosketa txartela, eta aurreko prezioa zein zen ondo begiratzeko.

Zoriontasuna erosi daiteke, edo hori dirudi. Jendea txoratuta moduan, korriketan dendaz denda...


Nork: Oier.2008/01/07 20:33:15.829 GMT+1
Etiketak: gizartea gaurkotasuna merkealdiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.