Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/10 10:09:38.777 GMT+1

Samuel Sanchez 2010. urterarte Euskaltelen

Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak 2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak.

2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian, besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren bukatu zuen.

Aurten Frantziako Tourra izango du helburu. "Bete-betean prestatuko naiz horra begira", esan du Sanchezek gaur. Beijingo Olinpiar Jokoei ere garrantzia emango die -abuztuan izango dira-.



Oso berri ona euskaldun txirrindula zaleontzat eta Euskaltel-Euskadi taldearentzat.

Nork: Oier.2008/01/10 10:09:38.777 GMT+1
Etiketak: txirrindularitza kirola gaurkotasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.