Ziur aski alferrikakoa izango da, baina ni behinik behin saiatu egingo naiz.
Guztiok dakigu, azterketen ondoren gainditu ez dituztenentzat errekuperaketak datoztela.Hauek Oteitza Lizeo Politeknikoan klase orduetan egon ohi dira, beraz, gainontzekoak sarritan ezer egiten ari ez diren sentsazioa izaten dute. Hori dela eta nik zera proposatzen dut. Azterketen ondorengo aste horretan errekuperaketak jartzea baina gainditua dutenek eta nota igotzera aurkeztu nahi ez dutenek klasera joan beharrik izan gabe. Honela, azterketa garaian lanean aritu direnek atseden har dezakete lasai, eta gainontzekoak utzitako ikasgaiak errekupera ditzakete.
Ea nire aldarrikapen honek zerbaitetarako balio duen!
Erantzunak
Nork: iholdi.2007/05/10 08:51:49.830 GMT+2
Ni ados nagu zurekin, azterketak aprobatzea oso gogorra da eta hurrengo astea jai emateak oso ideia ona da eta gainera horrela errekuperaketak lasaiago egongo dira ikasteko klasean errekuperaketentzako.
Nork: allavori.2007/05/16 08:22:03.342 GMT+2