Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/18 11:10:25.349 GMT+2

Almadiaren eguna

Erronkarik duen beste ohitura zaharra oso ezaguna dena, Almadiaren Eguna da. Urtero egiten den ospakizuna da eta maiatza aldera izaten da. Egunean zehar, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago.

Nahiz eta giroa, goizeko lehen orduetatik egon, jaia eguerdiko hamabitan hasten da. Almadiak Eska ibaitik jaisten hasten direnean. 5 kilometroko ibilibidea egiten dute eta Burgiko erdi-aroko zubiaren presan egiten duen jaitsierarekin amaitzen da.

Ondoren, herrian bertan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago: dantzaldiak, erdi-aroko azoka, kirolak, eta nola ez, bazkaria.

Gauean, erromeriarekin dantza egiteko aukera izango duzue. Plazan dagoen tabernan eta Petrotx tabernan dantzatzeko eta jendea ezagutzeko aukera izango duzue.

Urtero, "Urrezko Almadiaren" omenaldia egiten zaio kirol edota kulturarekin arrakasta izan duen pertsonai bati. Horien artean: Miguel Indurain, IƱaki Perurena, Pedro Miguel Etxenike...

Urtero 7500 pertsona inguru hurbiltzen dira Burgira, ohitura honetaz gozatzeko. Beraz, animatu eta aurten maiatzaren 3 an Burgin ospatuko den "Almadiaren eguna 2008" ra etorri eta gozatu!


 

 

Nork: oize.2008/04/18 11:10:25.349 GMT+2
Etiketak: burgi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.