Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/12 13:02:00.326 GMT+1

TORTURATZAILEAK KANPORA!!

OTSAILAK 13, TORTURAREN AURKAKO EGUNA


      1981ko otsailaren 13an, Joseba Arregi euskal gudaria Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz eraila suertatu zen Intxaurrondoko koartelean. 27 urte igaro badira ere, euskal herrian polizi guztiek modu sistematiko batean erabiltzen dute tortura. Ez dago 1981era joaterik tortura kasuak bilatzeko,, hor ditugu pasa den hilabetean LupiaƱez, Sarasolak eta Portuk, Guardia Zibilaren eskutik jasandako tortura salaketak.

     Ez dago Guantanamora edo Irakeko Abbu Graibera joan beharrik torturatuak izan diren pertsonak bilatzeko. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) egiten ari den zentsuan, Ordizian badira 100dik gora torturatuak izan diren bizilagunak.
            Egun seinalatu hori gogoratzeko asmoz eta torturaren berri emateko Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zenbait ekintza antolatu ditu:
 
-Otsailak 12, asteartea: Bideo emanaldia eta hitzaldia, TATeko kide eta preso ohia den Karlos Ioldi ataundarraren eskutik. 19:30tan Barrena kulturetxean.

 
-Otsailak 13, asteazkena: Goizean zehar torturaren inguruko informazioa zabalduko da eskuorrrien bidez. Egun osoan tortura metodo ezberdinak azaltzen duten panel informatiboak egongo dira herriko kaleetan.

 
 
     Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritar guztiak gonbidatzen ditu antolatutako ekintzetan parte hartu dezaten.
 
 

 
Ordizian, Otsailaren 7ean
Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Nork: aldehemendik.2008/02/12 13:02:00.326 GMT+1
Etiketak: tortura eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.