Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/07 22:41:34.862 GMT+2

Añotako sagardotegiko txangoa

Martxoaren 15a, egun seinalatua Urdaibai Kantagunearentzat. Azpeitira autobusez iritsi ginen, eta pintxoen zaporea eta kafearen berotasuna urdaileratu eta gero, kantuari ekin geuntsan, tabernaz taberna, eta baita elizan be. 

 Holantxe, formal-formal kanteu gendun Habanera. Abadeak ez zeuen entzun edo gustatu egin jakon. Aingeruak be seguru pozez gainezka egozala entzuten.

 

Gero sagardotegian ederto jan eta edan gendun: tortilla, makailoa, txuleta, gazta eta intxaurrak ardoz eta sagoardoz ondo bustita.

 Tarteka ez zan falta lagun arteko berbaroa eta txantxetarako gogoa; eta ondoren zelan ez ba, kantu ugari eta era guztietakoak. Ingurukoak be ederto gozeu eben gugaz batera.

 Sagardotegitik irtetzeko sasoia be heldu jakun, baina ez oraindik juergarako gogoa. Bestela ez dago hauen aurpegietara begiratzea baino.

Eta barriro autobusean sartu aurretik, taldeko argazkia. Baina hemen amaitu behar dogu? Hain arin? Bueno, Zarautzera be joan gintezkeen, baina gaurkoagaitik Juantxunean trago bana hartu eta hurrengora arte.  

Guzti hau Alberto Aboitizen begi zorrotzei esker jakin dogu.

Nork: Urdaubaukantagunea.2009/04/07 22:41:34.862 GMT+2
Etiketak: azpeitikotabernetanetaelizan hangoikosagardptegian | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/28 21:18:15.765 GMT+1

Ai ze politte dan Lekeittio

Urdaibai eta Erandioko 33 kantazalek egin eben topo lehengo domekan Lekeittion; goiztiarrenak kotxez, guztiontzat jan eta edan kontuak prestatzeko Insunza txoko dotorean; besteak autobusez Arratzuko, Munittibarko eta gainetiko bihurgune guztiak jasanez.

  

Lekeittioko itsasoa be hasarre antzean aurkitu gendun. Baretuko al eben gure kantuek!

 Guk behintzat politto baretu genduzan gure barruak. Zerez argi dago, ezta!

Gero kantatzera! Itsas ertzeko taberna baten hasi ginen Aberriaren mugen bila, Txuriko txakurtxo finaren laguntzaz.

Handik hona, Lehiope taberna dotore eta jatorrera. Hemen gogotsu eta irripartsu ekin eutsan talde bikain honek. Ez da ba igerten!

Bi eta bi lau, bi Ajangiztar eta bi Erandiotar, nor baino nor gogotsuago. 

Entzuteaz konforme ez eta, Margari be han hasi zan kantari. Gainera Esterrek eta biek abesti polit bat eskeini euskuen. Hurrengora arte, Margari.

Hau Baserri etxean izan zan. Abots goxoak aurrean eta abots sendoak atzetik, guztiak armonian. Hau bai hau baserri giroa!

 

Erandioko Josuri esker jakin gendun kale honeri izena emoten deutson  Buenventura Zapirain nor dan. Eta bere EUSKAL HERRIA kanta ospetsua abestuz omendu gendun.

Iaz be esan gendun, baina antzokitxo honetan ze gustora kantatzen dan! Galarrena tabernak horretan badauka zertaz harro egon.

Bestela beittu beittu neskatil hauei, zelako sentimentuz ari diren! Entzule gaztetxoagoak be adi adi!

Eta gure sukaldariei buruz zer esan! Ez dago gehiago eskatzerik. Hori bai hori entsalada! Begiekin be jan egin leike.

Beste bi hauek esku artean darabilen lebatzak be ze itxura eta usain ederra daukan!

Eta itxura bakarrik ez! Hori jakiteko mahaikede hauei galdetzea baino ez egoan!

Ondo jan eta edan ondoren, eta kafetxoa eta gainetikoak hartuz mahai gaineko alaia eta atsegina izan gendun zazpirak arte.  

Eskerrak eta zorionak guzti hau posible egin zenduen, genduen danoi; eta eskerrak Lekeittio, hain eskuzabalik hartu gintuzulako!

JABIK ATARATAKO ARGAZKIAK

Jabi hemen da. Orduan besteren bat izan zen irudi larpurtzailea.

 

 

 

 

Nork: Urdaibai kantagunea.2008/10/28 21:18:15.765 GMT+1
Etiketak: giroederreankantatu bazkariederrazospatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/16 13:31:31.866 GMT+2

Kontxatik Petritegira

KONTXATIK PETRITEGIRA

Domekan, irailaren 14an, Donostian izan ginen Erandio Altzaga eta Urdaibai kantaguneak. Hara 11:30ak inguruan iritsi ginen autobusez.

Estropadak

Lehenengo estropadak ikusi genduzen zuzenean edo pantaila erraldoietatit, Bermeoko Urdaibai be han zan eta. Han ari ziren lehenengo neskak, eta gero Kontxako ikurriñaren bila zihoazen zortzi txalupak, txanda bitan. Bermeotarrak ohorezko txandan, zelan ez ba!


Itsasoan urak handi dire murgildu nahi dutenentzat…
Antzerki hontan lau jokalari ta irabazle bakarra…
Oraingoan ez dau lortu Urdaibaik, baina datorren urtean egurre!


Bai, bai, bai, Urdaibai.
Bai, bai, bai, Urdaibai.
Bai, bai, bai, Urdaibai.

Danbolin taberna


Bai Urdaibai, bai Urdaibai 
denek zure bihotzean nahi.
Bai Urdaibai, bai Urdaibai 
Zütaz gütützü egarri

Jai giroa ez zen falta Kostituzio plazan eta Danbolin taberna ondoan, Urdaibai zaleak be han ziren eta.


Egidxe da, egidxe da... Isil isilik...


Hegoak ebaki banizkio...


Ez, ez dut nahi... Poliziak nonaitik..
Orain beste leku batera!
Kontuz, kontuz, mugimendu arraroak ikusten dira-ta: gazteak korrika, beltzak tiroka... Guk hantxe egon behar irtetzeko bildurrez, tiroak gogoan. Xiloka beltzian, handik elki nahian…
Topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko.
Gaztetxoago… Errespetoan… Zaharra ez da…
Topa dagigun eta, topa dagigun eta, topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko, betiko, betiko.

Halako baten ingurua baretutxoago zegoela-ta irten gendun handik.

Petritegi
Danok alkartu, sartu autobusean, eta Petritegira bidean jarri ginen. Baina ze bide astuna, misteriotsua eta malkartsua!
Mendian gora haritza, ahuntzak haitzean dabiltza…
Eskerrak txoferrak hiru laguntzaile izan zituela, eta gainera Iñakik mobila be martxan.
Baina azkenean han dago! Hemen gara, Petri Goiko sagardotegian.


Makailo tortilla jan ondoren eta txuleta erdi janda sagardo kupelen artean kantari barriro.


Azken dantza hau maitia zurekin
Greziako itsasontzia


Eperrrak badituzü bere bi hegalak


Topa dagigun eta bakean...


Aberriaren mugak euskararenak...
Zazpiak oihal batetik


Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza...


Adiskide bat bazen benetan bihozbera, poesiaren hegoek...


Amaitzeko postre konpletoa jan gendun, eta gero Rakelek esandako bidetik Petri Bekora iritsi ginen, kale giro alaian. Hango plazatxoan dantzak be ez ziren falta. Geroago eguzkipe dotorean jesarrita kafea hartu patxada ederrean, eta abesti gehiago:


Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Oi ama Euskual Herri goxua...


Oi kanta berri...
Koblakari, koblakari...
Txakurraren partia

Itzulera

Bueltarako gure hegazkin partikularrean sartu ginen eta azafata bizardunak hegaldiaren zehetasunak emon ondoren, bazihoan txori saltaria Erandiorako bidean. Hegoak ebaki banizkio… Bestalde
Algarak entzuten ziren atzeko parte haretan,
Iñakik txiste atseginak kontatzen baitzitun bertan.
Iragarrita zegoen eskala eginez, hegazkina Zornotzan lurreratu zenean, erandiotarrak agurtu, eta azafatari eskerrak emon ondoren, han jeitsi ginen Gernikarantz joan behar genuenok. Besteak Erandio zityra.

Oharra: Argazki batzuk murriztuta, ebagita aurkitzen dira blogean. Osoan ikusteko Klikatu beheko helbidea; eta handitu gura den argazkia klikatu gainean.

Argazkiak


Nork: Kantagunea.2008/09/16 13:31:31.866 GMT+2
Etiketak: urdaibaikantuan baibaibaiurdaibai urdaibaikontxan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/09 23:09:04.997 GMT+2

Dantzan be dotore

Euskal jaian Bengoetxe tabernan, Gernikako jaietan Marijesien plazan eta Arteagako Antoliñape txokoan: dantza eder ugari eskeini euskuezan taldeko dantzariek, tartean Erandiokoak eta Arteagakoak zirela. Dantza horreeek ikusteko klikatu hemen:

http://es.youtube.com/user/anicetojesus

 

Nork: anicetoajuria.2008/09/09 23:09:04.997 GMT+2
Etiketak: gernikajaietan euskaljaian arteagakantuz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/05 06:41:11.668 GMT+2

Arteaga kantuz

Hori agertzen zan Jai programan, eta holan ibili zan kantari kalez kale eta tabernaz taberna Arteaga herri txiki polita, abustuaren 1eko iluntzean. Antoliñape kultur taldeak antolatutako kanta jira benetan be ederra eta hunkigarria izan zan.

Plazan

Hasierako ekitalditxoa hemen egin gendun udaletxeko ikurrinaren begiradapean. Jende mordoxka batu zan bertan, eta arduradun batek  banatutako liburutxoak eskuan, zoli-zoli eta gogotsu hasi ginen kantuan, Josuren esanetara eta soinu joleen erritmora.

Aberriaren mugak euskararenak abestuz hasi ginen,  Xalbador, Urepeleko artzaina be  lagun gendula. Gero beste abesti batzuk aireratu ondoren beste leku batera.

 

Egala taberna

Eskilarak gora, saltoka ta brinkoka kantatuz, iritsi ginen taberna honetara.

 

Ordurako animoak eta jai giroa berotuz joiazan, eta taberna gainezka zegoen. Horrela hasi zan hango kantaldia: Bermeoko potuan, isil isilik…

Gero erromantikoagoak: Baratze bat, Habanera… Eta baita Greziako itsasontzi melodikoa eta gozoa be.

Infernuko auspoa be ederto astintzen eben Anek eta Ikerrek.

Baina han goian zer ikusten ete eben?  Agian inspirazinori tiraka ebizen.

 

Artea herriko taberna

Bueltan barriro plazara. Han txokolate epel-epelaz eta gozo-gozoaz gure barruak poztu genduzan. Gero Topa dagigun eta beste hiru lau kantu bota ondoren, aurrera.

Herriko tabernan ezin izan ziren sartu danak, baina hareek be kanpoaldetik gogotsu jarraitzen  eben kantari eta entzule.

 

- Hori de hori izerdidxe gusture botatie!

Dagoeneko giroa bero-bero egoan, bero kanpotik eta irakiten barrutik, eztarriak sendo eta bihotzak sutan bizturik. Han ziren txori kantaria eta Txuriko ehiztaria be. Han kantatu genduzan Tiriki-tauki, Mors pour la patrie… eta azkenik Euskal Herriko, hango kantu egarria asetu ezinik.

 

Antoliñape

Azkenik ate gainetik ikurriña irripartsuak agurtzen ginduzala, txoko dotore honetara iritsi ginen. Hemen abestiak ez ezik  dantzak be bere tokia izan eben, taldean dantzari abilak be baziren-eta. 

Baina hor ez zan amaitu dana, txoko honetako esku prestuek afari ederra be prestatu euskuen eta.

Horren aurrean soinulariek be gogotsu jo ebezan azken soinuak.

Eta gure sabelak ondo hornitu eta poztu genduzan, kontu kontari eta umore onean hango platerkadakak eta botilak hustuz.

Kantari saiatu honeen atzekaldean ikusten dira gure urdailak ederto baten poztu dabezan sukaldari finak be. Eskerrik asko!

Batean zutunik, bestean jesarrita, baina zertan genbiltzan beti ezagun.

Jose Luis maisua be pozik eta zoriontsu  ikusi gendun, baita gure Iñakiren ama be.

Eta hurrengoa noiz? Josuk emon euskun horren barri pozgarria: Donostian, estropada egunean.

 

 

Nork: anicetoajuria.2008/09/05 06:41:11.668 GMT+2
Etiketak: antoliñapekulturtaldea girobikaina herrikantaria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/08/17 15:20:18.938 GMT+2

Gernikako jaiak 08

KANTATZEKO GOGOA

Izenburu horregaz egin zuen Itsasne Madariagak Urdaibai Kantagunearen  aurkezpena Berriaren gehigarrian; Josuren informazio eta komentario mamitsuen laguntzaz. Eta holan aritu da talde hau aurtengo jaietan be, kantatzeko gogo aseezinaz. Oraingoan gainera programaren barruan.

Gure antzera beste talde batek be ekin deutso herrian zehar kantari, Arrano kantari taldeak. Zorionak!

Andra Mari eguna

 

 Hau izan zan zita lekua, eta berbakoak garenez hemen alkartu ginen 12:30 inguruan. Eta lehenengo tragotxoa Endikan hartu genuen; debalde ganera bertako nagusiaren eskuzabaltasunari esker. Eskerrik asko!

 

Musikuak be han ziren txintxo-txintxo; betikoetatik aparte Carmen eta Jon. Zelan lortu dozuz harri bitxi honeek, Ane?

 

Orain ez dauko astirik horretarako. Orain kanteu egin behar da. Kanteu be gogotsu ganera, inguruko kaleetatik be jentea erruz agertu da-eta: Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik...

 

 

Hurrengo kantaldia Auzokoa aurrean. Kalea estutxoa, konponketa lanetan ei dabiltza-ta; gainera pase handia egoan han. Baina polito moldatu ginen, tarteka gerriak estututa, kanturako laguntza be ugari genduala: Greziako itsasontzia; Ez, ez dut nahi; Ala kinkiri eta txantxibiri nahastuta... Elorrioko kaleak be holakoak ete dira? Eskerrak astoak txiki-txikiak zirela, nahiz-ta gainekoak...

 

Pili be ezin ba falta euskal giroko saltsetan! Eta argazkilari lanetan aritu ondoren, argazkirako ere dotore. Gaztetxo panpoxa hau be kantu lagun izan dogu aurtengo jaietan. Zelako egurra halako zozpala! Gazteak be badatoz urreratuz, eh Josu!

 

Orain hurrengo geltokira hiru hauen erritmo bizi eta alaian.

 

Kaixo esanez hartu gintuzten toki zabal eta atsegin honetan, eta kantazale ugarik egin zuen bat Kantagunekoekaz; liburu erosi berriak eskuan edo albokoari begia luzetuz hainbat abots eta soinu gozo aireratu zen bertan: Iluntzean, Habanera....eta berriz Aberriaren mugak eta Zazpiak oihal batetik, Aberriaren mugak zertan datzan eta zazpi probintziok Aberri bakarra osatzen dogula argi utziz.

 

Eguneko azken ekitalditxoa Arrien tabernaren aurrean izan zen. Hemen Txuriko lagun gendula, Markos eta bere txarridxe ikusteko aukera izan gendun. Eta kantaldia zelan joan zen baloratzeko Urepeleko Xalbador. Hau pozik egoan eta haregaz batera gu ere bai.

Orain aurkezpentxo batzuk, eta bihar arte.

 

Aurreko hau gure erreportari Itsasne da, euskal kasetari gazte fina. Gainera ibilbide guztian kantari izan gendun. Berriz errepikatu behar: zer nolako zura halako ezpala!

 

Hara han pospolintxo haiek be taldea gaztetzera etorrita. Datorren denboraldian gugaz izango zarielakoan agur beroa zuoi!

 

Eta oraindik gaztetxoagoak be bai! Hauen ilusioa biharko etorkizuna! Kontuan hartu honeek danok, eh Josu! 

Gaztetxoago eta haurrago izan gaitezen geroni.

 

San Roke eguna

 

Hau da Marijesien plaza dotorea edozein egunetan, aurrean txori kantarien kaiola duela.

 

Baina atzo ez zen izan gauza bera. Urdaibai Kantagunea, kaiolatik salto egin eta gustora mugitu zen bertan.

Lehenengo hamabietago ederra egin gendun, txorixo, urdai eta errioxar ardoaz gure sabelak ondo hornituz.

 

Bestela galdetu Mariori zelan jaten dan gure artean. Gotzain daroazan hiru hilabeteetan hiru kilo loditu ei da.  

 

Gero Musikuek euren tresnak puntuan jarri eta Aberriaren mugak kantatu gendun, beroketa modura.

 

Elai Alai aretoaren aurrean giroa bero bero eta jan usaina. Ba han bota genduzen lehen kantuak ingurukoekin murgildurik eta danon gozamenerako: Xalbadorren heriotzean, Zazpiak oihal batetik.....

Eta han hustu zuen liburuxkaz betetako motxilakada Denisek. Gero barrien bila joan behar.

 

Handik San Juan Ibarrara. Ha beroa! Gerizpean be gorrituta kantariok! Nok esan zuen eguraldi kaskarra zekarrela gaurko?

Hiru lau abesti kantatu, tragotxoak hartu eta laster baten, Merkatu plazara, bidean Ikusi mendizaleak aireratuz begiraleen txaloen artean.

 

 Talde argazkirako denbora be hartu gendun. Talde ederra ez!

 

Lekua ez zan txarra argazkirako ez kanturako! Abesti gozo eta erromantikoa kantatu genduen hasteko: Baratze bat. Gero beste batzuk. Eta azkenik lege berri bat be martxan jarri gendun: Euskaraz Euskal Herrian! Ea betetzen den, dogun?

 

 

Boliña Zarrean tragotxoaz sabela eta eztarria freskatu ondoren, xuabe-xuabe eta goxo-goxo Eperrak. Eta handik agertu zen Fanfarriaren soinu sendoaz batera kale martxa tarareatu ondoren, Ala kinkiri eta Txantxibiri. Gero Arrano mendira Ipurzuloak itxita eta ahoak zabalik.

 

Han eguerdiko azken kantaldia: Greziako itsasontzia, Txikia, Aberriaren mugak, Azken dantza, Loreak... Hangoa bukoatu ondoren geure mendira, baratzera. Arrano kantariekin topo egiteko toki ederra zen ha, baina haiek beste toki batzuetatik zebiltzan, antza. Hurrengoan!

 

Oi, oi, oi!! Hau holan egoteko baten batzuek behar be egingo eben! 

 

Hara hemen, nortzuk diren mahaikada horren errudunak! Baina... Uuum! Ze ona egon behar dauan estsalada horrek!

Hasteko enekora fresku-freskuek eta entsalada ondo hornitue jan genduzan, eta gero....

 

Ahuntzume gozatsu-gozatsue. Itxura ederra eh tokaio! Hau behintzat ez da Erandiokoa, Ajangizkoa da txo!

 

Betekada ederra, ez neskak! Ezin badozue itxi eh! Bittorren eta Aniren txakurrek jango dabe-ta. 

 

Bikote zoriontsu eta irripartsu hau baietz apuntatu gehiagotan be holakoetara!

 

Kafetxoak hartu eta txurruplin eginez, bazkal osteko tertulia ere lasaitasun  gozoan joan jakun, igerri barik. Eta barriro be kantu ugari aireratu:

Hegoak ebaki banizkio... baina  ez, hegaka ibili zen zuhaitzetik zuhaitzera.

Nere herriko neskatxa. Koblakari. Euskal Herrian euskaraz. Oi kanta berri. Txakurraren partea. Itziarren semea...

Erribera, Euskal Herriaren hegoaldeko muga gogoratuz.

Pottoka ere bai; Erandiokoak egon ezkero ezin ba falta!

 

Asier be ezin itxi aipatu barik, bere kuadrilla itxita gure artean izan gendun gitarrista gazte abil hau. Oraingoan be zelako hazia halako landarea esan behar. Hauxe familia musikaria inon izatekotan!  

 

Txikitok be ba eukan zer esanik, bere gazte sasoiko kantu umoretsu eta barregarriak abestuz.

 

 

Hara hemen Erandioko kasta ere! Josu eta Iñaki, Iñaki eta Josu. Zuen modukoak badira erandiotar guztiak seguru egia dela dinozuena: tomaterik onenak Erandiokoak, piperrik eta indabarik onenak Erandiokoak, Puente colgante Erandiokoa, txiste kontatzailerik onena Erandiokoa, Erandiorik barik ez dago Euskal Herririk.

Amaitu baino lehen gorputza astintzeko dantza eta salto batzuk be egin genduzan; azkenik, 21:30ak aldera, guztia batu, Denisen furgoneta kargatu, eta bakoitza bere bidetik.

 

Txabi Arriagak bialdutako argazkiak

 

 

 

 

 

 

 

 

Nork: anicetoajuria.2008/08/17 15:20:18.938 GMT+2
Etiketak: sanroke kalekogiroberoa andramarieguna bikaina bazkari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/21 17:43:02.520 GMT+2

Euskal jaia 08 Gernika-Lumon

Egitarau zabala egoan antolatuta egun horretarako. Horrelakoekin euskeraren erabilpena bultzatu eta indartu nahi da. Urtean egun bat bakarrik, euskeraz egiteko? Bai zera, ez da horrenbesterako. Orduan zer?

Egitarau honetan tokirik izan ez arren, Urdaibai Kantagunea be ez egoan isilik egoteko eta kalean zehar ibili zen kantari egun horretan, hasi 12:00etan eta 22:00ak arte.

Lehenengo zita Jesusenean izan zan: tragotxo batzuk hartu eztarriak tonuan jartzeko eta ....

Lehen kantak: Xalbadorren heriotzean, Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik .... Urepeleko bertsolari eta poeta hau ez zen gitxi poztuko abesti hauek entzunda.

Hangoa amaitu zenerako prest zegoen Patxikon idi parie burdi eta guzti. Hala, danok burdi ganera eta hurrengo geltokira arte.

Arribaltza eta Endika artean izan zan. Hara hor talde eder hau liburutxoa eskuan eta buru-belarri kantuan: Oi kanta berri. Ez, ez dut nahi. Txikia. Markosen txarridxe.... Eta barriro be Xalbadorren gozamenerako Aberriaren mugak, eukararenak..... Gainera tadera urreratu direnak be hari beretik tiraka.

Eta talde zabal honek badaukaz bere zuzendari eta soinu joleak ere, ez pentsa! Hor dira Josu eta Fernando; eta hor da Ane ere buru-begi-belarri konzentraturik, eta gorputz osoaz auspoari eragiten.

 

Bidean edari goxoari esker onez kantatuz, Boliña Zarrera. Barrura danok egingo dogu lekua- tabernariak. Hemen ere ederto astindu zituen bazterrak kantari taldeak, hainbat abesti polit eta eder aireratuz. Kasu honetan Txuriko be lagun izan eben eta baita Eperrak, Agure zaharra....

Haur Erandioko ordezkari bat be! Iñaki honek be ez dau holakoetan hutsik egiten.

Neskato hau be dirudienez gustora egoan hari eta honi, hara eta hona begira adi-adi. Bihar edo etzi Kantagunean izango da. Seguru! Amaitzeko Carmeni zorionak abestu eta kalera. 

 

Gero Arrien aldapatik gora Arrano mendira. Han Ikurrinaren ongi etorria jasoz etxe barruraino.

Eztarriak apur bat gozatu eta adoretsu kantuan berriro ere: Zazpiak oihal batetik. Txikia. Aberriaren mugak. Amets....

Xabi, Josuren kolega be agertu zan eta kanteu be ederto gero. Gainera gitarrista bikaina dala be frogatu zuen. Horren fitxajea garestia izango da, ez Josu?

Zuhatzpe! Ze haize gozoa eta ze leku politte kanturako, eta baita atseden apur bat hartzeko be. Ezkerreko hirukote horrek gauza biak batera egiten ditu. Habanera ere hankantatu eben Txuriko ondoan eta Xalbador gogoan zituztela.

Eta kantagunekoen inguruan beti egoan entzuleren bat edo beste belarriak zabalik eta begiak zabalago. Mutiko hori ere hor da bere aitagaz, etorkizunaren adierazle.

Ekitaldi luze bezain ederra gernikarrei eskeini ondoren 15:00 inguruan iritsi ziren bazka lekura. Ordurako tripak irrintzeka, baina jaten hasi aurretik Topa dagigun kantatu behar. Gero jan eta edan be politto, kontu kontari eta umore betean. Ondoren kantuak, dantzak eta bestelako komediak, zazpirak arte. Baina hori dana kontatzeak luze joko luke, eta bakoitzak bizitakoa gorde dagiala oroimenaren eta sentimentuen kutxan.

Edozelan ere Erandioko hirukote hau aipatu barik ezin utzi. Erandio Altzaga ur azpitik sortu ei zan, baina arrainak baino bizkorragoak urten dira batzuk.

Bengoetxetik bueltan Pasie-lekura zuzendu zen Kantagunea. Han ezkenatoki erraldoiaren aurrean jende mordoa jesarrita Erramon Martikoren abesti goxo eta armoniotsuak entzuten. Atzeko aldean talde ibiltaria ere adi-adi. Baina nonbaitetik agertu zen kamara izkutua eta zast!

Iparraldeko abeslari bikain horri hiru lau kantu  entzun eta aurrera. Arrien aurrean berriz eta jo eta su, inguruak ketan jarriz. Zer esanik ez, jende ugari izan eben inguruan, paseko lekua baita hau ere.

Hurrengo eta azken ekitaldi luzea Madaridxan. Oraingoan ere euskerari eta Euskal Herriari buruzko abestiak ez ziren falta: Behin betiko. Euskal Herrian euskaraz. Batasuna...Baina jai girokoak eta erritmo biziagokoak ere ez: Ala kinkiri. Saltzen, saltzen. Iluntzean....

Han ere izan zen artista berri bat ezagutzeko aukera, Jose Mari. Fernandori kitarra kendu eta talde animatzaile bihurtu zen. Hau ere fitxatzeko modukoa, nahiz-eta Zorrontzan ere ondo kotizatua izan.

Beste taldetxo bat ere fin-fin aritu zan egun horretan kopla kantari Jon Lopategiren txirularen erritmora, ondorengo mezua zabalduz: Hauxe da geure-geure eguna / berebiziko aukera          aldarrikatuz goraipatzeko / Gernika-Lumon EUSKERA

Badute meritua gaztetxo hauek ere!

 

 

 

 

 

Nork: anicetoajuria.2008/07/21 17:43:02.520 GMT+2
Etiketak: burdian xalbador txuriko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/13 15:11:28.988 GMT+2

Euskal Herriaren Bihotzean

San Fermin jaien aitzakian egun zoragarria pasatu dogu Iruñan. Orreaga taldearen eskutik 400 pertsonak dantzan jarri ditugu hango kaleak eta kaletarrak.

Hau izan da gure abenturaren hasiera: autobusetik jeitsi, komunak bisitatu, zapi gorriak txukun jarri eta...

Txorimaloaren atzetik arin, prisaz, Josu eta Abel gidari. Nora?

Talde nagusira. Han bai, lehenengo abestiak... Erandioko trenean Iruinara iritsi den Lau Haizetara, Bagare....

Gero Barcina anderearen etxe aurretik pasatu gara. Hori bai etxe ederra! Pena bandera gorri-horiaren menpe egotea!

Aurrerago Zapateria kalea. Sasoi baten zapatak izatea lujoa ei zen. Hemen abesti gehiago: Baratze eder bat ( Iruñako kaleak baratze gozo bihurtuta ), Alferraren astea ( baina urtean behin bakarrik )....

Ibanek bikain bete du animatzaile lana, asmatu dozue antolatzaileok!

Comedias kalean ere izan dira komediak: Txoriak txori, Guk euskaraz.... Festa debalde komediante moduan, tragotxo bakar baten truke; eta hori Albertori esker, bestela hori be ez.

Begitu, begitu hiru hauei, hauek badarabilte zeozer. Bueno, honelako ekitaldiak prestatzen badabiltza jarraitu dagiela.

Pablo Sarasate pasealekuko monumentu honen aurrean ere ekitaldi polita izan dogu: Nafarroa zazpietan lehena, Xalbadorren heriotzean ( lotura guztietatik aske sentitu nahirik )...

Monumentu horretan gazteleraz idatzirik zera irakur daiteke, Nafarroa naturaltasun osoz lotu zitzaiola Espainiako Erresumari. Hori horrela al da, Orreagatarrok?

Gure taldea handia zen, baina jende gehiago ere agertu da aurreko kaletik. Hauek beste kolore batekoak direla dirudi. Orreagan izandakoak?

 Ondoren arkupe honetan izan gara. Hemen bizkaitarron abestiak be kantetako aukera izan dogu: Boga boga, Egia da.....

Neska dotore honeek adoretsu ageri dira, gero! Ez dira ba bizkaitarrak izango?

Leku hau topetie kosta jaku, baina askie prest egon da eta azkenien danok konforme.

Ze estanpa polita, ez? Ea non dagoen Urdaibaiko taldea. Badakizuela? Zelan ba?

Hara hemen danak batera! Baina oraindik ez dira iritsi zerbitzariak eta ogia be gozo. Halandabe Eduk astia hartzen dau ardaua zelakoa dan beittuteko eta komentatzeko.

Hemen erandiotarrak be! Hauek tenple hobean daudela esan daiteke. Ustu dituzte platerak, edan be bai zeozer, eta kantetako prest.

Bai, antzematen da, hirukote hau indartsu ageri da kanturako, eta dotore argazkirako.

"Taberna ibiltaria" talde jator hau be tartean izan dogu jaialdia animatzen eta alaitzen,  musika tresnaz ondo hornituta eta abots ederren jabe. Gainera belaunaldi ezberdinez osatuta, geroa gogoan...

Baina neska nafar hauek ere zer esanik eta zer kantaturik badaukate, eta lotsak jarlekuan utzita, hor dira taulatu gainean, taldeari toke femeninoa emanez.

Jarlekuetan ere kanturako gogoa eta kemena ez da falta, eta musikarien esanetara hor ari dira kantuak aireratzen. 

 

Orreaga taldeko batzuk dira hauek: antolaketa lanak txukun egin dituzte, eta kanturako gogoa eta indarra ere gainezka dauzkate.

Xabiertxo ere hor da. Abelek emon deutson txotxongiloa apurtu egin zaio, baina datorren urtean ere gure artean izango da, iaz izan zen bezala. Horretan ziur egon.

Aire, aire! Abestu bakarrik ez, ankak be bizkor daukiez batzuek!

Bi aurrera, orain eskumara, gero ezkerrera eta buelta..... Ahalegindu ezkero torpeenak be lortzen dau. Erandiokoak horretan be jakitun dira eta ez dago euren esanak jarraitu besterik.

 Azken agurra ei da, hori dinoe antolatzaileek, eta musika bandak batu ditu bere tresnak.

Bai zera! Ondino gorputzak gehiago eskatzen dau, antza. Behintzak talde honek ez dauka alde egiteko asmorik, eta hor jarraitzen du jo eta su.

Baina azkenean joan egin behar, aurretiz ordua ipinita euki ezkero.

Autobusa hartu, "Taberna ibiltaria" Iruñara eroan eta Bizkairako bidean ipini gara. Oraingoan Barazarretik behera. Aurrekaldean batzuk lo eta beste batzuk kontu kontari. Baina atzekaldean " algarak entzuten ziren". Bai ba, Iñaki txisteak kontatzen. Zorrontzan Juantxu tabernan koputxua egin tragoaz lagunduta eta azken abestiak bota, oraingoan Pottoka, Aberriaren mugak eta abar. Azkenik agurrak eta batzuk Erandiorantza eta besteak Gernikarantza.

 

 

Nork: anicetoajuria.2008/07/13 15:11:28.988 GMT+2
Etiketak: sanfermin08 euskalkantak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/16 09:06:20.707 GMT+2

Kantagunea 08

Atzo, ekainak 15, jaialdi bikaina izan genuen Euskal Herri guztitik etorritako 200dik gora euskal kantazalek. Lehenengo eta behin kantu liburutxoa eta edalontzi dotorea emon euskuezan, eta ospakizuna 12:00ak inguruan hasi gendun Udaletxeko plazan, Josu Zarateren pregoiarekin. Erandio Altzagaren sorrera eta euren kantagunearena azaldu ondoren, kantatzen jarri gintuen.

Lau haizetara, Erandiotik Euskal Herrira. Hori da gure mezua: euskal kantak eta euskara lau haizetara zabaltzea. 

Gero lorezko farolaz beteriko Obieta kaletik Europa plazara abiatu ginen, gure paseotxoa trikitilariek alaitzen zutela. 

Hemen kopautxu ederra egin gendun eskuzabalek prestatuta: han ez zen ezer falta.

Apetitorik be ez zen falta, ez. Baina zelako komedidxek! Jan be ein gure, kanteu be bai, eta dana batera ezin.

Bittor eta Albertok be zeozertxo jan eta edango zeuen, baina gero kantuari gogotsu ekin eutsen. Hori dok hori abotsa eta paparra!

Tarteka umorerako eta txutxumutxurako denbora be hartzen eben batzuk. Ala indarrak gerorako gordetan?

Metroaren plazan ogi zuria be eskeini euskuen, baina ordurako ez geunkan horren beharrik, baina bai kanturako gogoa. Horko morroskoei begiratzea baino ez dago!

Baina tarteka-tarteka gorputzak mugitzeko eta dantzarako irrika be biztuten zan. Hara hor! Horretan badirudi emakumezkoak trebeagoak direla. Baina kontuz, gizonezkoak be hasten direnean...

Beste toki batera joan orduko bidean be geldialditxoa, ez zegoen denbora galtzerik! Ikusi, ikusi, hiru neskatxa honeek ze gozo kantetan daben!

Hemen be jo eta ke! Tasioren martxa ere ez da makala gero! Hemen ere buru belarri ikusten dugu! Jado jauna ere saltoka hasi zela uste dot, bere kapela eta guzti.

Marta eta Bego gitarrajoleak,  eta Sabin panderrojolea ere ederto aritu ziren, gure kantuak gozotuz eta edertuz.

Eta hirukote indartsu hau? Lehendik be ezaguna da, ez? Hauek ez genduzen Ondorrun be ikusi?

Hauek be kantari finak, inon badira! Eta dantzan eta soinua joten be abilak, geroago ikusi genduzen moduan.

Kalez kale ere ederto ibili ginen Astrabuduako trikitilari fin eta saiatu hauen erritmora. Panderojole gazte hori ere  tartean jarri zitzaien. Ondo, ondo, aittitte!

Barriro be udaletxeko plazara bidean, batzoki aurrean hiru lau kantu abestu genduzen. Gainera gurpiltxodun aulkitik irrintzi zoli zoliaz agurtu gintuen lekeittiar amumak. Hau poza berea, eta baita gurea be berari entzunda!

Beste ekitalditxo bat ere egin genuen arkupe baten, eta neka neka eginda iritsi ginen bazka lekura 15:00ak inguruan. Merkatu zaharra omen dena ondo txukun jantzita aurkitu genuen: janariz ondo hornitutako mahai lerrokadak, ezkenatoki zabala eta hormetatik zintzilik euskal abeslari famatuak: Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Xabier Lete eta abar eta abar. Han asetu genituen gure sabelak, patxadatsu-patxadatsu jan eta edanez.

 Hara hor Urdaibai kantaguneko ordezkariak; eta hara hor Txikitoren fitxaje barria be, aldarte ederrean.

Eta gitxien uste genuenean bete zen taulatua ere musiku eta abeslari profesionalez. Eta berriro be liburutxoak atera eta latigo, euren esanetara eta erritmora.

 Abestu bakarrik ez, jendeak gehiago nahi zuen, eta hasi ziren lehenengo taldetxoak mugitzen. Gero gerokoak: saltoak, dantzak, korruak, eperdikoak... Pena kamara honek ezin izan zuela jaso hango giro osoa: saltaria, alaia, gaztea, osansuntsua, beroa eta eta... Baina bizi genuenok bihotzean eta oroimenean daroagu, eta ez dugu ahaztuko errez.

 18:30etan oraindik hainbat jende gelditu zen han jaiari azken zukua atera nahian edo; beste batzuk etxerantz, astelehena ere urreratzen zihoala-ta. Gernikaratz etorri ginenok oraindik hainbat kantu abestu gendun, lehenengo Txikitoren esanetara eta gero Mirenen aginduetara. Markosen txarriarekin iritsi ginen herrira, baina trenetik jaitsikeran alde egin euskun. Ea nork harrapatzen dauen!

 

 

Nork: anicetoajuria.2008/06/16 09:06:20.707 GMT+2
Etiketak: erandioaltzaga hunkigarria bikaina gogoangarria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/30 14:47:05.105 GMT+2

Antxoa eguna Ondarrun

2008ko maiatzaren 17an izan ginen Ondarrun Urdaibaiko eta Erandioko kantagunekook.

 Ondarruko ekitaldia antolatzen.

Bazkal aurretik mahaia bedeinkatzen abestuz.

 

Ondo bazkaldu dozue eh neskak!

 

Taldeak zuzendaria aldatu egin dau ala?

Antxoarik ez dagoela-ta kexaz dabiltza beste honeek.

Hau be toki ederra tragoak hartuz kantetako.

Josu, Iñaki eta Josu. Hau bai hirukote potentea!

 

Nork: anicetoajuria.2008/05/30 14:47:05.105 GMT+2
Etiketak: antxoarikezdago kantaugari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)