Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/03 09:27:28.253 GMT+1

Errenteritik Ajangizera

Zapatu iluntzean Norte tabernan alkartu, eztarriak berotzeko tragotxoa hartu eta kantakantari hasi zen barriro be Urdaibai kantagunea.

Norteko trena hasi da martxan.

Berrogikotea Ajangizko txoko txukunean, patxadaz jarrita eta  kontukontari, afaltzeko prest.

Benetan be afari ederra prestatu euskuen Ajangiztarrek eta zerbitu be kariƱu osoz.

Hau bai kantatzeko gogoa eta indarra, urdailak janez eta edanez ondo honituta.

Erandioko errepresentazio bikainak ere ez zigun hutsik egin.

Eta honeek zer egiten dabe buru belarri papel artean sartuta? Ez dirudi brometan dabiltzanik gero!

Nork: Ani.2008/03/03 09:27:28.253 GMT+1
Etiketak: berrogeikotea kantatakanta armoniaonean erandiotarrak afariabiaederra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru