Urtero lez kantatu dira aurten be kalez kale eta goizeko ordu txikietan, bederatzi egunez. Txalogarria benetan bakarlarien lana eta adorea, eta baita egunero egunero eta zintzo-zintzo kantari ibili diren guztiena be; kaleak betean hainbeste pertsona seriotasunez eta armonia handiz kantetan ikustea ez da txantxetako kontua. Horrelako ekitaldiek gure herria handi eta ospetsu egiten dabe.

Kantaldia egunero Andra Mari elizako sarreran hasten izan da, belauniko eta izarrei begira, sinestedunek bere jainkoagaitik eta sineste gabeek bere ohoreagaitik.

Hau bai giroa, kaleak betean jende piloa kantari, Iñaki bakarlariaren eta Denis zuzendariaren gidaritzapean.
Erantzunak
Klaseko ariketa bat eitteko sartu eta han nun gernikar baten bloga. Je, eta argazkixen artien nire ama!
Nork: xane.2008/02/18 17:49:27.926 GMT+1
Nork: .2008/10/30 17:49:07.900 GMT+1