Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/29 00:15:07.040 GMT+2

Guztia hasten den bezala, amaiera bat dauka

Azken boladan ez dut ezer idatzi hemen, eta nire bigarren blogean arreta gehiago jarri izan dut. Oso zaila egiten zait batean eta bestean erritmo berdina eramatea eta horregatik erabaki dut Basque in the moon-en zentratzea. Gainera Appleberrin idazteko asmoa daukat eta Anttonekin harremanetan jarri naiz jada. Hau ez da definitiboa, baina talde horren kide izatea ikaragarri gustatuko litzaidake, Apple mundua maite dudalako.

Beraz, hilabete hauetan zehar hemen zerbait irakurri duzuenoi, erantzun dutenei edota nahi gabe iritsi zaretenei, eskerrik asko. Hau izan da nire lehenengo bloga, baina ez azkena.

Nork: gorka_huhezi.2007/07/29 00:15:07.040 GMT+2
Etiketak: ni | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/26 07:58:45.653 GMT+2

Columbia ibaian nabigatzen

Atzo arratsaldea Columbia ibaian pasa nuen. Orain dela bi urte ezagutu nuen familiaren gonbidapena onartu eta beren belaontzian primeran pasatu nuen. Gidatzen utzi zidaten eta guzti! Haize asko egin zuen, beraz eguraldi aproposa belaontzian ibiltzeko. Portura itzulitakoan snack moduko bat hartu genuen, ilunabar zoragarri batekin.

Nork: gorka_huhezi.2007/07/26 07:58:45.653 GMT+2
Etiketak: stories oregon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/16 00:35:47.372 GMT+2

Larunbat arratsaldea

Atzo arratsaldean bi lagunekin arratsaldea pasatzera atera ginen, amerikar erara noski. Egia esan behar badut, aspertu egin nintzen, guk arratsaldea pasatzeko beste ikuspegi bat baitaukagu.

Hasteko merkatal gunera joan ginen, oraindik ez dakit zertara. Dendak ikustera suposatzen dut. Gero kotxea hartu eta fast food batean afaldu genuen, zapiak aldera. Ondoren puro batzuk erosi zituzten eta parke batean eserita hiru orduz egon ginen hitz egiten.

Gero bi neskekin elkartu eta berriro afaltzera joan ginen, oraingoan gauerdia aldera.Amaitzeko etxeko apirikuan eseri eta bertan egon ginen, bideoak ikusten. Ohera joan baino lehen pentsatu nuen: hau al da amerikar gazteek larunbat gau batean egiten dutena?

Nork: gorka_huhezi.2007/07/16 00:35:47.372 GMT+2
Etiketak: stories oregon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/13 20:20:49.445 GMT+2

Nire gosari amerikarra

Urte honetan egunero naranja zukua eta fruta gosaltzen dut. Gaur ordea, kafe on bat hartzeko gura izan dut eta etxe ondoko Starbucks-era joan naiz. Mocha kafe bat eskatu dut: 3.25$. Garestia, oso.

Dena den, kafea ikaragarri ona dago.Etxera itzultzean muffin bat hartu dut, sabela betetzeko asmoarekin. Gauza asko bezala, hemen magdalenak ere erraldoiak dira. Jaten hasi bezain laster bete egin naiz. Ikus ezazue zenbat jan dudan.


Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 20:20:49.445 GMT+2
Etiketak: stories oregon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/13 18:48:55.725 GMT+2

Andy

Andy nire familia amerikarreko amaren anaia da. Orain dela hiru egun bihotzeko bat izan zuen eta atzo joan nintzen bera bisitatzera. Poztu egin zen ni ikusteaz eta hitz egiten egon ginen pixkatean. Tartean, esan zidan miresten zuela guk gizarte segurantza izateak, beraiek ez baitute. Orduan, negarrez hasi zen.

Ospitaletik irteterakoan galdetu egin nion amari ea zergatik zegoen hain triste. Dirudienez, ospitalean 3 egun igarotzeagatik eta egin zioten operazioagatik 30.000$ ordaindu behar ditu. Dirutza hori ordaintzeko seguruenik etxea saldu beharko du.

Kasu hauek hain gertu bizitzerakoan soilik konturatzen gara zenbat sorte daukagun gizarte segurantza izateagatik.

Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 18:48:55.725 GMT+2
Etiketak: stories oregon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/07/13 07:46:00.297 GMT+2

Orain bai, idazteko prest

Hemen naukazue, AEBtan 5 aste zuekin batera igarotzeko prest. Badakit orain dela hiru edo lau hilabete ez dudala idazten, baina tira, inoiz ez da berandu.

Egunero zerbait idazteko asmoa daukat. Hemen gauza bitxi asko ikausten baitira.

Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 07:46:00.297 GMT+2
Etiketak: stories oregon | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/04/18 01:14:38.756 GMT+2

Hasierako gaira, berriro

Aspaldi ez dudala hemen idazten, badakit, atzeratu naiz. Baina banator berriro, gustuko izan edo ez. Atal honetan hasitakoa jarraituko dut soilik, hortik dator eta blogaren izena.

Aurretik idazten nuena gaztelerazko blog honetan idazten dut orain irakurri nahi izanez gero (gazteleraz).

Nork: gorka_huhezi.2007/04/18 01:14:38.756 GMT+2
Etiketak: bloga oregonian the sarea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/03/12 14:17:20.568 GMT+1

Ipod-a bidean jada

Gaur goizean Ipod (PRUDUCT) Red berria erosi dut telefonoz. Erosketaren 10$ ihesaren aurkako Red asoziazioarentzat dira eta aukeran nituen koloreen artean preferentziarik ez nuenez, gorria erostea erabaki dut. Apple store-ra deitu eta 20 minututan eskaria egin dut. Bitxikeri bezala aipatu nahi dut Europar dei guztiak Corck-etik erantzuten dituztela, Irlandan. Apple-ek telefonoz emandako zerbitzua bikaina iruditu zait, erosi baino lehen nituen zalantza guztiak argitu dizkidatelako. Paketea ostegunean iritsiko zaidala aurreikusi dute, ea egia den. 

 

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.

Nork: gorka_huhezi.2007/03/12 14:17:20.568 GMT+1
Etiketak: me | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/11 01:01:01.463 GMT+1

Kriston anuntzioa

Nahiz eta Apple-ek espaniar estatuan publizitatean ez duen ezer inbertitzen, AEBtan sail honetako produkzioa oso eraginkorra da. Ipod iragarki hau ikusi besterik ez dago:


Ez dakit zergatik baina ez naiz nekatzen ikusteaz. Auskalo nik horrela dantzatuko banu... Ez baina orain benetan, koloreak oso ondo erabili dituzte, anuntziatutako produktua (Ipod-a zurian) beti  desberdintzen delako. Gainera, musika eta irudien arteko nahasketa bikaina da.

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.

Nork: gorka_huhezi.2007/03/11 01:01:01.463 GMT+1
Etiketak: iritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/08 01:15:53.794 GMT+1

Horiek bai direla zaleak!

Asteartean Liverpool – Barça partidua ikusi nuen, hasieratik amaieraraino. A ze partidua, orain dela asko ez nuela hainbeste gozatu futbola ikusten. Bistakoa zen Europako bi talde oso onak zeudela aurrez aurre eta asteartean Liverpool izan zen hobeto jokatu zuena eta hurrengo fasera pasa zen, merezia. Esan beharra daukat Barça ez dela orain dela urte batekoa, anbizio falta nire ustez. Baina ez naiz kirol kontuetan asko luzatuko.

Goazen ba harira. Partidua hasi baino lehenago Champions Leagueko betiko formalidedeak egin behar dira, taldeen pasea, argazkiak, himnoa... Txundituta utzi gintuen nire aita eta bioi bertako zaleen jarrera. Gogoratzen nituen Alavesek beraien aurka UEFA finala jokatu zutenetik baina Ainfield Roaden beste dimentsio bat dirudi. You’ll never walk alone zale guztiek abesteak telebistatik ikusten ere hunkitu gintuen. Gero partidu guztian zehar katalanei presioa egiten eta beren jokalariak animatzen jarraitu zuten. Hori bai dela zalego konprometitua, eta pena bat da hemen espiritu hori galdu izana.  

Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.

Nork: gorka_huhezi.2007/03/08 01:15:53.794 GMT+1
Etiketak: iritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)