2007/07/29 00:15:07.040 GMT+2
Guztia hasten den bezala, amaiera bat dauka
Beraz, hilabete hauetan zehar hemen zerbait irakurri duzuenoi, erantzun dutenei edota nahi gabe iritsi zaretenei, eskerrik asko. Hau izan da nire lehenengo bloga, baina ez azkena.
Nork: gorka_huhezi.2007/07/29 00:15:07.040 GMT+2
Etiketak:
ni
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/26 07:58:45.653 GMT+2
Columbia ibaian nabigatzen
Nork: gorka_huhezi.2007/07/26 07:58:45.653 GMT+2
Etiketak:
stories
oregon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/16 00:35:47.372 GMT+2
Larunbat arratsaldea
Hasteko merkatal gunera joan ginen, oraindik ez dakit zertara. Dendak ikustera suposatzen dut. Gero kotxea hartu eta fast food batean afaldu genuen, zapiak aldera. Ondoren puro batzuk erosi zituzten eta parke batean eserita hiru orduz egon ginen hitz egiten.
Gero bi neskekin elkartu eta berriro afaltzera joan ginen, oraingoan gauerdia aldera.Amaitzeko etxeko apirikuan eseri eta bertan egon ginen, bideoak ikusten. Ohera joan baino lehen pentsatu nuen: hau al da amerikar gazteek larunbat gau batean egiten dutena?
Nork: gorka_huhezi.2007/07/16 00:35:47.372 GMT+2
Etiketak:
stories
oregon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/13 20:20:49.445 GMT+2
Nire gosari amerikarra
Dena den, kafea ikaragarri ona dago.Etxera itzultzean muffin bat hartu dut, sabela betetzeko asmoarekin. Gauza asko bezala, hemen magdalenak ere erraldoiak dira. Jaten hasi bezain laster bete egin naiz. Ikus ezazue zenbat jan dudan.

Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 20:20:49.445 GMT+2
Etiketak:
stories
oregon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/13 18:48:55.725 GMT+2
Andy
Ospitaletik irteterakoan galdetu egin nion amari ea zergatik zegoen hain triste. Dirudienez, ospitalean 3 egun igarotzeagatik eta egin zioten operazioagatik 30.000$ ordaindu behar ditu. Dirutza hori ordaintzeko seguruenik etxea saldu beharko du.
Kasu hauek hain gertu bizitzerakoan soilik konturatzen gara zenbat sorte daukagun gizarte segurantza izateagatik.
Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 18:48:55.725 GMT+2
Etiketak:
stories
oregon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/07/13 07:46:00.297 GMT+2
Orain bai, idazteko prest
Egunero zerbait idazteko asmoa daukat. Hemen gauza bitxi asko ikausten baitira.
Nork: gorka_huhezi.2007/07/13 07:46:00.297 GMT+2
Etiketak:
stories
oregon
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/18 01:14:38.756 GMT+2
Hasierako gaira, berriro
Aurretik idazten nuena gaztelerazko blog honetan idazten dut orain irakurri nahi izanez gero (gazteleraz).
Nork: gorka_huhezi.2007/04/18 01:14:38.756 GMT+2
Etiketak:
bloga
oregonian
the
sarea
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/12 14:17:20.568 GMT+1
Ipod-a bidean jada
Gaur goizean Ipod (PRUDUCT) Red berria erosi dut telefonoz. Erosketaren 10$ ihesaren aurkako Red asoziazioarentzat dira eta aukeran nituen koloreen artean preferentziarik ez nuenez, gorria erostea erabaki dut. Apple store-ra deitu eta 20 minututan eskaria egin dut. Bitxikeri bezala aipatu nahi dut Europar dei guztiak Corck-etik erantzuten dituztela, Irlandan. Apple-ek telefonoz emandako zerbitzua bikaina iruditu zait, erosi baino lehen nituen zalantza guztiak argitu dizkidatelako. Paketea ostegunean iritsiko zaidala aurreikusi dute, ea egia den.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Nork: gorka_huhezi.2007/03/12 14:17:20.568 GMT+1
Etiketak:
me
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/11 01:01:01.463 GMT+1
Kriston anuntzioa
Ez dakit zergatik baina ez naiz nekatzen ikusteaz. Auskalo nik horrela dantzatuko banu... Ez baina orain benetan, koloreak oso ondo erabili dituzte, anuntziatutako produktua (Ipod-a zurian) beti desberdintzen delako. Gainera, musika eta irudien arteko nahasketa bikaina da.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Nork: gorka_huhezi.2007/03/11 01:01:01.463 GMT+1
Etiketak:
iritzia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/08 01:15:53.794 GMT+1
Horiek bai direla zaleak!
Asteartean Liverpool – Barça partidua ikusi nuen, hasieratik amaieraraino. A ze partidua, orain dela asko ez nuela hainbeste gozatu futbola ikusten. Bistakoa zen Europako bi talde oso onak zeudela aurrez aurre eta asteartean Liverpool izan zen hobeto jokatu zuena eta hurrengo fasera pasa zen, merezia. Esan beharra daukat Barça ez dela orain dela urte batekoa, anbizio falta nire ustez. Baina ez naiz kirol kontuetan asko luzatuko.
Goazen ba harira. Partidua hasi baino lehenago Champions Leagueko betiko formalidedeak egin behar dira, taldeen pasea, argazkiak, himnoa... Txundituta utzi gintuen nire aita eta bioi bertako zaleen jarrera. Gogoratzen nituen Alavesek beraien aurka UEFA finala jokatu zutenetik baina Ainfield Roaden beste dimentsio bat dirudi. You’ll never walk alone zale guztiek abesteak telebistatik ikusten ere hunkitu gintuen. Gero partidu guztian zehar katalanei presioa egiten eta beren jokalariak animatzen jarraitu zuten. Hori bai dela zalego konprometitua, eta pena bat da hemen espiritu hori galdu izana.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
Nork: gorka_huhezi.2007/03/08 01:15:53.794 GMT+1
Etiketak:
iritzia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)