Orain dela egun gutxi artikulu bat idatzi nuen gai honen gainean, baina arazoak nituen blogean eta ez zen ondo argitaratu. Gauza da, berriro idatzi nahi nukeela gai honen gainean.
Estatu Batuetan egonda nago eta egia esan Starbucks izan da bertako kulturak niretzat asmatu duen establezimendurik onuragarriena. Oso kafe zalea naiz eta kafe denda hauetan ume bat bezala gozatzen nuen. Denda bat ikusi eta tentazioak ezin ninduen geldiarazi, sartu eta beti hartzen nuen zerbait. Mota askotako kafeak, bertan lasai hartzeko edo kalean zehar eramateko. Gosea neukanean, txokolatezko pasteltxoa gerezizko mermeladarekin estalia eta marrubi eta kiwi zatitxoekin erosten nuen. Guatemala, Ekuador, Brasil, Tailandia, Jamaika... Globalizazioaren gauza aizu, ia egunero toki desberdin bateko kafea dastatu dezakezu. Kaputxinoa, txokolatea, batidoak... Ez da merkea, baina merezi du.
Gauza da espainiar estatuan badaudela Starbucks batzuk, baina ez Euskal Herrian. Nola egon liteke Starbucks bat Txinako hiri debekatuan eta hemen ez? Ez dakit zertarako nahi ditugun hainbeste Mc Donal's edo Burger King. Horien ordez gustatuko litzaidake hemen baten bat irekitzea, gustura joango nintzatekeelako arratsalde batzuetan bertara: kafe on bat lasai hartzera liburu bat irakurtzen dudan bitartean.
Oharra: erantzuna idazten baduzu mezua bidali baino lehenago
HTML koadrotxoa klikatu, bestela idatzitakoa ez da agertuko. Dirudienez
blogak.com-ek arazoak ditu eta konpontzen ez den bitartean modu bakarra da
erantzunak ondo bidaltzeko. Barkatu eragozpenak.
2007/01/25 12:03:48.861 GMT+1
Noizko Starbucks bat Euskal Herrian?
Nork: gorka_huhezi.2007/01/25 12:03:48.861 GMT+1
Etiketak:
iritzia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...oizko-starbucks-bat-euskal-herrian">gai honen gainean, baina arazoak nituen blogean eta ez zen ondo argitaratu. G... Erreferentzia: Noizko Starbucks bat Euskal Herrian? - The Oregonian 2007/01/25 12:20:37.18...
Erreferentzia: Noizko Starbucks bat Euskal Herrian? - The Oregonian 2007/01/25 12:23:16.599 GMT+1
Erantzunak
Nork: Josu.2007/01/25 16:42:09.311 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
Nork: Gorka.2007/01/25 19:47:38.320 GMT+1
www.blogak.com/oregonian----www,basqueinmoon.blogspot.com