Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/04/19 20:23:06.773 GMT+2

euskal herriak barneratuta duen hipokresia

Pasa den igandean korrikara joan nintzen lagunekin Donostira. Beti bezala, euskararen alde egin dezakegun guztia egiteko prest. Esne beltzaren kontzertuan geunden halabeharrez gu baino belaunaldi batzuk gazteagoak zirenekin. Halako batean, Xabi Solano Jon Anzaz gogoratu zen eta berari eskeini zion abestia; hor dugu beraz, Euskal Herriak hain barneratuta duen hipokresia. Ez gaizki ulertu, mesedez, ez baitut esan nahi Xabi Solano edo talde osoa ere hipokritak direnik, are gutxiago hori entzutean oihukatu zuen gazteria. Ez dugu nahita egiten, ez da ez dugunik sentitzen, baina hipokrita hutsak gara. Gu festan gaude, edaten, askatasunean, gure birikak aire fresko eta askez betetzen, aire hori bukatuko den beldurrik barik. Eta azkenean geratzen den egia da mutil hori hilda dagoela eta inork ez duela horregatik ordainduko.
Beraz, etxerako bidean honetan guztian hausnartu nuen, pentsatzen ea nola heldu garen egoera honetara, non adiskidetasuna ideologia batek markatzen duen. Eta beraz, nire ondorioa da egoera hau konpondu beharko luketenek ez dutela konpondu nahi edo ez dutela konpontzeko hausardiarik. Gure inguruan dugun guztiaren biktimak eta eragileak gara, eta ez dugu ezer konponduko zendu den mutil bati abesti bat eskaintzearekin. Amek negarrez jarraitzen dute, aitak oraindik kezkatuta daude, Euskal Herriko gazteriak sufritzen jarraitzen du, amorru hori barneratu zaielako, eta inork ez du honekin bukatuko, antza harrokeria nagusitzen delako. Beraz, amaitu dezagun honekin, ez dudalako horrelako abestien eskaintza gehiagorik entzun nahi, edo espetxe, tortura edo hildako bezalako termino hain hedatuak entzuten jarraitu nahi. Eta horrela, behingoz, ez dugu alferriako omenaldirik egingo eta ez dugu gehiago Itziarren semea abestuko.

Nork: tolaitxu.2011/04/19 20:23:06.773 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru