Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/28 22:24:53.363 GMT+1

falta zena

Espainiako saskibaloi selekzioak abuztuan Gasteizen jokatuko duela iragarri dute

Espainiako senior gizonezkoen selekzioak Euskal Herrian jokatuko duela argitaratu du gaur Marca kirol egunkariak. Haren arabera, Espainiako Saskibaloi Federazioak lehengo ostegunean sinatu zuen hitzarmena eta selekzioa Gasteizen ariko da, Bruesa Arenan. Ez dute partidaren egunik zehaztu, baina Marca-k dio 2010eko abuztuaren 7tik 10era artean izan daitekeela.

Lagunarteko partida litzateke, hurrengo urteko Turkiako Munduko Txapelketa prestatzeko. Espainiako saskibaloi selekzioak ez du 1988tik Euskal Herrian jokatu.

Munduko (2006) eta Europako (2009) egungo txapelduna da, eta Olinpiar Jokoetako (2008) txapeldunordea. Jose Manuel Calderon, Ricky Rubio, Juan Carlos Navarro, Rudy Fernandez edota Pau Gasol dira hango izar nagusiak.

Duela egun batzuk Eusko Legebiltzarrak Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak EAEn jokatzeko eskatu zuen, baita Vueltako etapa bat erkidegoan bukatzeko ere.

 

Hau argitaratu du Berria egunkariak... gure egoera, orain dela urte askotatik nahiko kaxkarra zena, hobetzen doa egunero. Aurrera joan beharrean, atzerantza goaz pausu izugarrietan...

Egunero galdetzen didate Euskal Herriko egoera politikoari buruz... Espainiako jendeak ez daki ezer ere ez gure herriaz, eta beraiek gugatik aukeratzea nahi dute? Ulertu dezaket galdetzen didaten frantsesek ideiarik ez izatea... baia espainiarrek ezta? Zenbat egunkaritan idatzi da gutaz? Zenbat albiste eman dira? Nahiz eta gezurra izan... Baia horraino heldu gara? Ezer ez jakitera, bost ajola ematera? Horrelakoa bada egoera, utzi bakean bizitzen... Ez zaituztegu hemen nahi... Ez orain, ez inoiz... 

 

Nork: tolaitxu.2009/11/28 22:24:53.363 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru