Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/04/16 19:10:48.772 GMT+2

vicky bikingoa eta bere abenturak

bueno bueno bueno...
beste egunean orleansera heldu nintzen... 12 orduko bidaian ostean!etxetik 13tan urten nintzen, bilborako bidean. Han autobusa hartu behar neban 14.15tan, baia autopistatik joan beharrean, herrietatik joan zen, ergo, arratsaldeko 16.30tan heldu nintzen hendaiara. TGVa 17.18tan ateratzen zen, beraz igo ta nire lekua hartu nuen. St. Pierre des Corpsera heldu behar nintzen 22.19 tan, 22.30tan orleanserako trena hartu behar nuelarik, noski, karradera baten! TGVa 8 minutu berandu heldu zen, beraz, erridikulua egin ondoren nire maleta hartzen saiatu nintzenean, jeitsi ta nire trena hasi nintzen bilatzen.
Tipo gazte batek esan zidan "barkatu, baina ez dago trenik grebagatik, taxi bat jarriko dizuegu". Hori entzuta, pentsatu nuen ezinezkoa zela Toursetik Orleansera taxian joatea, eta beraz ez nuela ondo ulertu. Bigarren tipo bati galdetu nion, ta harek berdina esan zidan, ta nik pentsatu neban tren mota bat izango zela, hiri berdineko bi geltoki elkartzen dituzten trenak navette direlako, eta ez dira espaziontziak! Baina 12 pertsona elkartu gintuzten, 5 Bloisera joateko ta 7 Orleansera... 15 minutu beranduago, lehenengo tipoa agertu zen, ta azaldu zigun eurek ordaintzen zutela taxia etxeraino! 7 ezezagun furgoneta batetan sartu ginen, nekatuta, etxera bueltatzeko gogoekin, ta benetan jakin barik gidaria emakume bat zela!
280 euro markatzen zuen taximetroak, ordu t'erdiko bidai baten ostean! behin kamioi bat ia gure karrilean sartu zen, ta hala ere ez nintzen beldurtu... etxera bueltatzeko gogoak handiegiak zirelako. Gero pentsatzen konturatu nintzen arriskuaz, ta zein harraroa zen egoera... baia hala ere 00.30tan orleansera heldu nintzen, beste taxi bat hartzeko intentzioarekin. Baia noski, ha ez zen nire gaua... Geltokian ez zegoen taxirik ta telefonoan ez zuen inork erantzuten, ergo, azkenengo tranbian bueltatu nintzen, hemengo gizarteko jende onenarekin! 1tan heldu nintzen nire erresidentziara, lotara joateko kriston gogoekin, ta azkenengo opari lez, igogailua ez zegoen martxan! nire maletoiarekin 3 pisu igo nituen... nekatuta... zikin... ta nazkatuta!
baia azkenean heldu nintzen, ta azkenean, nire urteko azken etapa hasi nuen, geratzen zaizkidan abenturak ezagutu ta bizitzeko gogoagaz!

Nork: tolaitxu.2010/04/16 19:10:48.772 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru