Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/27 19:27:36.687 GMT+1

ez da posible

Lehen munduko pertsona aberastuak dio:
        - Nola da posible, terrorista madarikatuok, egiten dituzuen gauzak egitea? Ez zarete pertsonak!

Zapalduaren erantzuna:
        - Pertsona normalak gara, testuinguru guztiz anormal bat bizitzea tokatu zaigunak, zuk inoiz bizi ez duzuna eta horregatik ezin duzuna ulertu.





irapareta

Nork: beltza.2008/11/27 19:27:36.687 GMT+1
Etiketak: ulermenena gatazka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/27 19:21:38.850 GMT+1

ferekatu entzumena

                Musika gizabanako, jendarte edo herri baten adierazlerik garbiena. Berak pairatzen dituen minen eta dastatzen dituen gozamenen adierazle; daukana eta izan nahi duena sentiarazten duelako.

                Bertan nabaritzen dira ezberdintasunak. Badago hitzekin adierazi ezin daitekeen zerbait zapaltzaileen eta zapalduen doinuak aditzerako orduan; ez da berdina. Ekonomia, politika eta armen bidez mundua zanpatzen dutenek ezin dezakete zerbait garbia, purua eta maitemina helarazi; heien muxuek inoiz ez dutelako zapalduen ferekaren zapore goxorik izango, beharbada.

                Entzun. Itxi begiak eta jarri zeure burua testuinguruan, sentitu azala nola aldatzen doan eta aditu bihotzak zer dioen.  Ez ahaztu: pertsona ausartak bihotzari kasu egiten diotenak dira, ez buruari.

                Altan

                Planxty

                Republican music


 

music

Nork: beltza.2008/11/27 19:21:38.850 GMT+1
Etiketak: eire music fereka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/27 19:06:20.340 GMT+1

izan protagonista

Komunikazioko ikasleak garen legez, guztiari eman behar diogu dauzkagun espezien ukitua.

                Bi komunikazio mota daude gaur egun:

                               Lehena lineala da. Igorle bat existitzen da, mezu bat helarazi nahi duena; eta hartzailea, igorleak zabaldutako mezua jasotzen duena. Igorleak kode eta kanal batzuk erabiltzen ditu, baina hartzaile estilo zabal eta anitza kontutan hartu gabe, guztiak zaku berean sartuz. Hau zaharkituta geratu da eta ez da erabilgarria gaur egungo munduan.

                               Bigarrena da gurea, zirkularra. Igorlearen eta hartzailearen harremana elkarreragilea da, eta bien artean elkartrukatu ditzakete mezuak, kode eta bide ugari erabiliz.

                Komunikatzaileak gara, eta gatazka batean murgilduta dagoen herri baten parte izaki, bi elementuak nahastuta badute zer esana. Blogak eta “Su-etena Belfasten” liburuak jorratzen duten gaia norbaiten interesekoa bada, hona hemen giltza borroka hau lehen eskutik bizi duten pertsonekin harremanetan jartzeko.

                http://www.ograshinnfein.blogspot.com/

                http://www.ross-taylor.blogspot.com/

                Lehena Shinn Fein alderdiko gaztediaren bloga da, eta bertan gaiaren inguruko informazio eta albisteak irakurri eta erantzunak jar daitezke. Bigarrena nire lagun pertsonal baten bloga da, eta aipatutako erakundeko militantea da. Beraz bata mugimendu zabal batekin mintzatzeko, eta bestea zerbait pertsonalizatuagoa aurkitu nahi duenarentzat.

               Garbi daukat ez naizela behar bezain objetiboa unionisten loturarik jarri ez dudanean, eta hortan blog honek badauka berdintasunen bat liburuarekin. Bertan bi ikuspegiak lantzen dira, baina argi geratzen da zeinen aldekoak diren idazleak.

                Ea probetxuzko zerbait irteten den.


murala2


Irudian irlandar errepublikaren aldeko murala derryn.

Nork: beltza.2008/11/27 19:06:20.340 GMT+1
Etiketak: elkarreragile komunikazioa feedback | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/26 19:23:57.362 GMT+1

ilun-ikarako ipurtargiak

   

                   Pertsona da arrazoiaren poderioz asmakizunik handienak burutu dituen izakia, bikainak eta iguingarriak. Kartzela da azken hauetariko bat.

                   Espetxeak ez du gaizkilea zintzotzen, ez eta bortxatzaileari eraso sexualaren gosea kentzen; beraz inondik inora ezin lezake iraultzailearen borroka grina ezabatu. Estatuak zigortu egiten du bere jarreragatik, baina badaki pertsonaren kontzientzian duintasunaren kontzeptua barneratu denean ezin dela ezta atxurrarekin atera.

                 Zein adibide tristea den Long Kesh, H blokeak.


Hblock


          

        

              Zulo beltza. Eguna itzaltzen duen ilun-ikararen moduan itzaldu gura izan zuen zenbait borrokalarien bizia eta izatea; baina ilun-ikarak arratsean agertzen diren moduan ere han zeuden ipurtargiak argi izpiak ateraz. Bizia eman zutenak eta euren alboan iraun zirenak. Hamar gose grebalariak, duintasuna armatzat hartuta mundu osoko inperio handienetako bat jipoitu zutenak euren ziegetako lau hormetatik atera gabe.