Are gehiago, hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da. Hemendik aurrera, bi ikasturteko programazioa izango da, hau da, iraupen luzeko ekimena.
Irteerekin batera, hainbat ikastaro antolatuko da: elikadura, orientazioa, eskalada, botanika, izar-konstelazioak, sukaldaritza eta abar. Bestetik, txango bakoitzarekin txosten bat osatuko da eta ikasleek, bestetik, euren esperientziak kontatuko dizkigute propio egin duten blog-ean. Beraz, oso ekimen osatua izango da.
Ekimen hau Laudioko ikastetxeetan DBH ikasten duten ikasleei zuzenduta dago. Izena ematen animatzeko, hitzaldi batzuk (diaporama batekin) antolatuko dira, urrian zehar, esandako ikastetxeetan. Haiekin batera, goi mendiko materialen erakusketa.
Egitarauaren zuzendaria herriko Julen Reketa mendizale eta
mendi-gidaria izango da eta, lankidetzan izango du Leire Urretxu mendi
gidari eta begiralea. Biek Mendiak eta Herriak, S. L. mendi-gidarien
enpresarekin lan egiten dute. Txangoetako parte hartzaile kopuruen
arabera, bestelako mendi gidariak edo begiraleak kontratatuko dira.
Jarraian,
2010/11 ikasturterako programatuta dauden irteera guztien egitaraua.
"Beteranoak" izenarekin jarri izan dira iaz hasi zirenak eta "Berriak"
aurten hasi eta 2012ko ekainean amaituko dutenak.
Programa:
EGUNA |
TALDEA |
MENDIA |
|
2010-10-24 |
Beteranoak |
ARALAR Txindoki |
|
2010-11-14 |
Berriak |
GOROBEL (Untzaga-Urduña) |
|
2010-11-28 |
Beteranoak |
TOLOÑO |
|
2010-12-12 |
Berriak |
URDAIBAI Atxarre/Ereñozar |
|
2010-12-19 |
Beteranoak |
GORBEIA |
|
2011-01-23 |
Beteranoak |
JOAR |
|
2011-01-30 |
Berriak |
ESKALADA-I |
|
2011-02-20 |
Beteranoak |
ARDOAREN BIDEA |
|
2011-02-27 |
Berriak |
TOLOÑO |
|
2011-03-13 |
Beteranoak |
ESKALADA-II |
|
2011-03-20 |
Berriak |
BERIAIN |
|
2011-04-10 |
Berriak |
AIZKORRI |
|
2011-04-16+17 |
Beteranoak |
GOROBEL Iturrigorri - Asteburua |
|
2011-05-15 |
Beteranoak |
ARALAR Malloak |
|
2011-05-7+8 |
Berriak |
GORBEIA- ORIENTAZIOA |
|
2011-06-05 |
Berriak |
ANBOTO |
|
2011-06-24+ |
Berriak |
PIRINIOAK (Hiru Erregeen Mahaia + Ori) |
|
2011-06-25 |
Beteranoak |
EUSKADIKO ZEHARKALDIA: 1. Arlaban-ANBOTO-Urkiola > Izurtza 2. Izurtza > Urkiola-GORBEIA-Aterpean (Arraba) 3. Arraba-UNTZUETA-Laudio |
Idatzi artikulu bat