Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/05/03 16:04:34.019 GMT+2

Gizartea piano batek deskribaturik.

Gizartea ze nahasmena, euskal gizartea ze eromena... modu zientifikoz hainbeste aldiz definitzen saiatu dira soziologia bidez,  beste hainbeste aldiz literatura erabiliz. Eta musika erabiliz?

Antzoki bat dakusat nahiko modernoa ta esfortsu handiz txukundua, Euskalduna Jauregia datorkit gogora, ikusleen zain dago. Erdian argi indartsu batek argiztaturik, piano xume bat dago. Pianoaren teklak, zuriak eta beltzak.

Pianojolea jotzen hasi bezain laster, pieza zuriak etengabe arituko dira dantzan, hurrengoak, aurrekoa baino nabarmenagoa izan nahian. Eskuinako teklak joko dute lehenik, gero ezkerrekoek jarraitzeko, hurrengoak zentrukoak izango dira eta gero berriz ezkerreko pieza zuriak. Tekla zuriak etengabe....

Tekla zurien soinu uhinak antzokian zehar barreiatzen dira.

Baina pianojoleak badaki bere melodia borobildu nahi badu, klimaxa lortu, orgasmoa... ezinbesteko izango zaiola, erdi ezkutaturik eta gutxiengoan dauden tekla beltz txiki horiek sakatzea.

Ez da "Do" izango, ez eta "Re" ere izango, batzuk "Do Sostenitua" deitzen diote, beste batzuk "Re Bemol", baina beraiek badakite ez direla ez "Do" ez "Re". Baina beltzak edo zuriak diren galdetzen bazaie, Beltzak direla esango dute, eta baten batek, deskuidoan, "Auñamendietako Indioa" dela gehitu dezake.

Eta halako tekla batek behin esan zidan, berak ere nahi zituela jendeak gure herriari buruz zituen ziurtasunak eduki....



Posted by: ozen.2008/05/03 16:04:34.019 GMT+2
Tags: politika narrazioak euskal herria | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/02/28 00:35:33.748 GMT+1

Argien konpainia

Emakume harek goizetik joaten zen lanera, iluntzean berriz bueltatzeko. Gosaldu ta etxetik joan aurretik ez zuen eskatzako argia itzaltzeko ohiturarik.
Sarrerako atea itxi bezain laster, etxea isiltasunak hartzen zuen; arropa garbigailua martxan ez zegoenean.

Horrela, iluntzean etxeratzean, etxeak ez zuen hain hustua ematen. Beste norbaitek pizten zituela iruditzen zitzaion edo argiak indar berezi bat zuelako edo.. dena zela, gustorago sentiarazten zuelako egiten zuen. (Iberdrolako fakturak heltzen ziren arte)

Posted by: ozen.2008/02/28 00:35:33.748 GMT+1
Tags: narrazioak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/02/23 19:17:34.238 GMT+1

Utzi Espainia seduditzeari. Maitatu Euskal Herria independentea

Utzi Espainia seduzitzeari

 

-         Argi dago ez zaituela maite. Onartzeko ordua da, zureganako duen jarrerak argi uzten du ez diozula batere axola. Espainiarentzat kalte, ez zaitu merezi.

-         Orain aurrera begiratzea daukazu, eta pentsatu zenbat gauza egin ditzakezun lehen zeneukan harreman absorbente horren ondorioz, egin ezin zenituenak. Ez genizun esan nahi, baina egia esatera, norbanako moduan anulatzen zintuen, zure izaera mugatzen zizun eta gainera, ez genuen oso begiko.

-         Espainiak, momentu oro nahi zuen jakin non eta zertan zenbiltzan. Behar bazuen, txantajea erabiltzeko prest zegoen zu kontrolatzeko helburuarekin, gainera biolentzia erabiltzera iritsi da. Ohartzen al zara zergatik salatzen genuen egoera etengabe?

-         Ez egin kasurik harremanarekin jarraitzen saiatzera aholkatzen dizutenei. Ziur aski Espainiaren lagunak izango direla eta euren asmoa, zu, berriz ere lotzea izango da. Oraingo erabakiak, zure onerako, behin-betikoa  izan behar du, amaitu dela argi utziozu: ezetz, ez zarela bueltatuko.

-         Zuganako zuen errespetu faltagatik, oihuka hitz egiten zizulako,  faxista hutsa zelako, menpean izan nahi zintuelako, tratu txarrengatik. Zeuk eta ez beste inork, erabaki behar duzu norekin konpartituko duzun zure bizitza.  Utzi Espainia seduzitzeari.

 

Maitatu Euskal Herria

 

-         Ez ezazu gehiago sekretupean mantendu. Betidanik elkar maite izan duzue eta Espainiak bere eskutan zegoen guztia egin izan du zuen bien artean jartzeko. Euskal Herriak, zaren bezala maite zaitu, errespetatzen zaitu, ondo tratatu, dena eskaintzen dizu eta ordainetan ez du deus eskatzen, zintzoa da, baina batez ere, zurekin egoteko gogo itzelak ditu. Zeren zain zaude!

-         Badakizu Euskal Herriarekin ez dituzula jasango Espainiarekin jasan behar izan zenituen une txarrak, itomenak, estuneak, jelosiak. Euskal Herriak badaki benetako maitasuna maitasun askea dela, elkarrenganako errespetuak sortutakoa. Denok gaude Euskal Herriaren alde!

-         Imaginatu elkarrekin egin ahalko dituzuen gauza guztiak. Europara bidaiatu, Hegoameriketara, jende berria ezagutu, gauza berriak probatu. Argi dago biak hizkuntza berean mintzo zaretela.

-         Ez zaitzala baldintzatu jendeak zer esango duen zutaz. Adibidez, Eskozia eta Kataluniak egun dituzten harremanekin haustekotan daude. Kosovok egin berri du. Zure kasua ez da apartekoa.

-         Normala da orain apur bat zorabiatua egotea, lasai hartu. Aurretik izan duzun erabateko dependentziazko harremanaren ondorio da. Ez dago zalantzarik behin zure kabuz urratsa eman ostean, eskertuko duzula independente izateko erabakia hartu izana.

Posted by: .2008/02/23 19:17:34.238 GMT+1
Tags: politika euskal herria | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/02/17 19:25:04.890 GMT+1

NO TIME FOR LOVE, IS TIME FOR PEACE

'THERE IS NO TIME FOR LOVE',  says a famous northern ireland song, there is no time for love neither for hate. IS TIME FOR PEACE, TIME FOR FREEDOM.

Ipar Irlandaren adibidea darabilgu ahotan etengabe, baina hitz mutua da hemen, dirudienez ez digu ezer esaten. Zeozer gertatu dela dakigu, entzun dugulako, hormaren bestaldean platerak erori eta apurzen entzuten ditugun bezala. Elkar hiltzen zutenek, gobernukideak orain, helburu desberdinak dituzten arren, bidea egitera behartuak daude. Denaren gainetik HERRIA egitea dagoelako. Jose Marti kubatar intelektualak zioen, 'Herria eraiki nahi zuenak, lehenbizi, pertsonak egin behar zituela'.

Ipar Irlandan ere IRA-k beregandik sortu ziren eszizioekin sartu zen borrokan, ez soilik ideologikoki, baita armekin. Bertan aurkitu zuten herioa Seamus Costello-k eta Jim Powerrek, biak EILN-ko kideak. Egun, Irlandako arderdi sozialista errepublikanoa. Bertan aurkitzen dugu, frente popular de judea, frente judaico popularren eta union popularraren antzekotasun gordinena.

hemen ere Oinaz eta Ganboa. Agramondarrak eta Bereterretxe, Gebara eta beste hainbat, aipatuko ez ditudanak.

Ez al genuke bidean deskantsatzera gelditu behar, eta taldean hausnartu nora goazen eta biderik egokiena zein den? Mendira goazenean egiten dugu, zergatik ez maizago egin?

Posted by: ozen.2008/02/17 19:25:04.890 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/02/03 23:31:49.068 GMT+1

Gizartearen errudunak

Argi dago gizarteko bidegabekeerien erruduna norbanakoen jarreren metaketaren ondorio dela, baina, erroetara joanez gero, asmo maltzurreko lehen pertsonaren bila, milaka urte atzera heldu naiz eta bi susmagarri aurkitu ditut.

Lehena, 'Hau nirea da' esan zuen lehen pertsona.'

Bigarrena, lehenari hori onartu ziona.






Lehenarena, egia esatera txibatazoa izan zen, baina bakarrik ekin ezin zuenez gero banekien laguntzaileak izan zituela.

Posted by: ozen.2008/02/03 23:31:49.068 GMT+1
Tags: barrenetik | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/01/27 12:41:44.664 GMT+1

izenik gabe, hobe

Txori ezezagunek euren kantu amaigabearekin basoan
 udaberria zaintzen eta biziberritzen duten bezala,
                                              idatzi behar dugu;

Hiritarra gure basora hurbiltzean
 txorien solasaldia entzun dezan nonnahi,
zein baino zein sotilagoa, baina
                                             nor den nor jakin gabe;

Postal bateko irudian , aurkezpenik behar ez duten
alegiazko protagonista ezezagunak.
Urtero-urtero  berritu bai, baina agortezina den
                                             udaberria sortuaz.

Posted by: ozen.2008/01/27 12:41:44.664 GMT+1
Tags: poesia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/11/09 01:30:19.208 GMT+1

BAT

1:16 dio pantailako beheko ezkerreko erlojuak, definitiboki gaurkoan nire kontroletik ihes egin du, saretik paseo soila izango zena azkenean blog estreinaldi batetan eratorri da. Burmuinari kosta egiten zaio letrak izkiriatzea, batez ere zentzuz idaztea xedea dudalako ordu txiki hauetan, eguneko txikienak.

    Egia esan ez dakit zer espero dudan blog honetaz, ez dakit ekarpenik izango den inorentzako, ez dakit ekarpenik egotea merezi duen edo joku bat izatea nahi dudan. Ez dakit Nirea, Gurea edo Zuena den ere ez.
 Ikasleok dinogunaren aurka baina: Nik atzo baino gutxiago dakit.

   Beno, hau da lehen idatzia, ia hau erabiltzen ikasten dudan.

GaBoN

Posted by: ozen.2007/11/09 01:30:19.208 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco