Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/05/03 16:04:34.019 GMT+2

Gizartea piano batek deskribaturik.

Gizartea ze nahasmena, euskal gizartea ze eromena... modu zientifikoz hainbeste aldiz definitzen saiatu dira soziologia bidez,  beste hainbeste aldiz literatura erabiliz. Eta musika erabiliz?

Antzoki bat dakusat nahiko modernoa ta esfortsu handiz txukundua, Euskalduna Jauregia datorkit gogora, ikusleen zain dago. Erdian argi indartsu batek argiztaturik, piano xume bat dago. Pianoaren teklak, zuriak eta beltzak.

Pianojolea jotzen hasi bezain laster, pieza zuriak etengabe arituko dira dantzan, hurrengoak, aurrekoa baino nabarmenagoa izan nahian. Eskuinako teklak joko dute lehenik, gero ezkerrekoek jarraitzeko, hurrengoak zentrukoak izango dira eta gero berriz ezkerreko pieza zuriak. Tekla zuriak etengabe....

Tekla zurien soinu uhinak antzokian zehar barreiatzen dira.

Baina pianojoleak badaki bere melodia borobildu nahi badu, klimaxa lortu, orgasmoa... ezinbesteko izango zaiola, erdi ezkutaturik eta gutxiengoan dauden tekla beltz txiki horiek sakatzea.

Ez da "Do" izango, ez eta "Re" ere izango, batzuk "Do Sostenitua" deitzen diote, beste batzuk "Re Bemol", baina beraiek badakite ez direla ez "Do" ez "Re". Baina beltzak edo zuriak diren galdetzen bazaie, Beltzak direla esango dute, eta baten batek, deskuidoan, "Auñamendietako Indioa" dela gehitu dezake.

Eta halako tekla batek behin esan zidan, berak ere nahi zituela jendeak gure herriari buruz zituen ziurtasunak eduki....



Posted by: ozen.2008/05/03 16:04:34.019 GMT+2
Tags: politika narrazioak euskal herria | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco