Agian Holtzarte inguruan bizi den artzaina naiz, baina ziurrenik Uribe edo Bilboko taberna zuloren batean agertu ohi den ardi beltz galdua izango naiz
Bloga zertarako ireki nuen? Ba tira zuek guztiek bezala egunean zehar pilaka pentsamendu izaten ditut, batez ere, gaztainondopean ardiei so nagoenean, bedatsean daudelarik euren ohiko patxadaz; ta tira ariketa sortzaile moduan idazketa ta iritzia lantzeko hasiko dut.
Beno imaginatzen dut testuren bat edo beste nahiko inpresentablea izango dela baina tira, ausartuko naz. Momentuz anonimatoan, ssssssssss
izan ontsa, banoa bordara ogi puxketak egitera berakatz soparentzako, gaur hotz dator gaua. bufff.
ilgora da. (D)