Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/23 19:17:34.238 GMT+1

Utzi Espainia seduditzeari. Maitatu Euskal Herria independentea

Utzi Espainia seduzitzeari

 

-         Argi dago ez zaituela maite. Onartzeko ordua da, zureganako duen jarrerak argi uzten du ez diozula batere axola. Espainiarentzat kalte, ez zaitu merezi.

-         Orain aurrera begiratzea daukazu, eta pentsatu zenbat gauza egin ditzakezun lehen zeneukan harreman absorbente horren ondorioz, egin ezin zenituenak. Ez genizun esan nahi, baina egia esatera, norbanako moduan anulatzen zintuen, zure izaera mugatzen zizun eta gainera, ez genuen oso begiko.

-         Espainiak, momentu oro nahi zuen jakin non eta zertan zenbiltzan. Behar bazuen, txantajea erabiltzeko prest zegoen zu kontrolatzeko helburuarekin, gainera biolentzia erabiltzera iritsi da. Ohartzen al zara zergatik salatzen genuen egoera etengabe?

-         Ez egin kasurik harremanarekin jarraitzen saiatzera aholkatzen dizutenei. Ziur aski Espainiaren lagunak izango direla eta euren asmoa, zu, berriz ere lotzea izango da. Oraingo erabakiak, zure onerako, behin-betikoa  izan behar du, amaitu dela argi utziozu: ezetz, ez zarela bueltatuko.

-         Zuganako zuen errespetu faltagatik, oihuka hitz egiten zizulako,  faxista hutsa zelako, menpean izan nahi zintuelako, tratu txarrengatik. Zeuk eta ez beste inork, erabaki behar duzu norekin konpartituko duzun zure bizitza.  Utzi Espainia seduzitzeari.

 

Maitatu Euskal Herria

 

-         Ez ezazu gehiago sekretupean mantendu. Betidanik elkar maite izan duzue eta Espainiak bere eskutan zegoen guztia egin izan du zuen bien artean jartzeko. Euskal Herriak, zaren bezala maite zaitu, errespetatzen zaitu, ondo tratatu, dena eskaintzen dizu eta ordainetan ez du deus eskatzen, zintzoa da, baina batez ere, zurekin egoteko gogo itzelak ditu. Zeren zain zaude!

-         Badakizu Euskal Herriarekin ez dituzula jasango Espainiarekin jasan behar izan zenituen une txarrak, itomenak, estuneak, jelosiak. Euskal Herriak badaki benetako maitasuna maitasun askea dela, elkarrenganako errespetuak sortutakoa. Denok gaude Euskal Herriaren alde!

-         Imaginatu elkarrekin egin ahalko dituzuen gauza guztiak. Europara bidaiatu, Hegoameriketara, jende berria ezagutu, gauza berriak probatu. Argi dago biak hizkuntza berean mintzo zaretela.

-         Ez zaitzala baldintzatu jendeak zer esango duen zutaz. Adibidez, Eskozia eta Kataluniak egun dituzten harremanekin haustekotan daude. Kosovok egin berri du. Zure kasua ez da apartekoa.

-         Normala da orain apur bat zorabiatua egotea, lasai hartu. Aurretik izan duzun erabateko dependentziazko harremanaren ondorio da. Ez dago zalantzarik behin zure kabuz urratsa eman ostean, eskertuko duzula independente izateko erabakia hartu izana.

Nork: .2008/02/23 19:17:34.238 GMT+1
Etiketak: politika euskal herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.