Anjel Lertxundi, Berria, 2009-V-27
Aditu gutxik ezagutzen ditu Alfonso Sastrek bezala antzerkigintzako
arkanoak, trepetak eta baliabideak. Baliabide trepetatsuenetako bat, Deus ex macchina
izenekoa: antzerki klasikoan, istorioa asko bihurritzen zenean,
jainkoren bat jaitsarazten zuten, makina batetik zintzilik, zerutik
eszenara, istorioaren korapiloa miragarriki askatzera. Hortik figura
literarioaren izena.
Alderdien legeak politikagintzaren libretoa laburtu zuenetik,
ezagunak dira eszenategitik bota nahi zituzten antzezleen kolpe
eszenikoak, eta halako efektu batez agertu da II-HE ere Europarako
pasaporte eske: sorpresazko Deus ex macchina baten modura.
Farandula politikoko kritika guztiz gehienak estreinatu aurretik
jipoitu du obra. Hala ere, zentsoreek ez dute obraren estreinaldia
debekatzeko moduko hutsik aurkitu libretoan.
Otegik butaka enkargatu du palkoko lehen ilaran. Bertatik ikusiko du kolpe eszenikoaren arrakasta.
2009/06/03 16:09:52.004 GMT+2
DEUS EX MACCHINA
Nork: PAIDEIA.2009/06/03 16:09:52.004 GMT+2
Etiketak:
latinismoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat