Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/28 19:29:27.103 GMT+1

ODISEA ERAKUSKETA

Homeroren Odisea epopeia grekoan oinarrituta erakusketa bat antolatu dute Bilboko BBK-ren aretoan (Elkano 20). Zehaztasun gehiagorako hona hemen Berria egunkarian (2008-01-06) argitaratutako berria: Pasadisoz betetako bidaia artistikoa.

Nork: PAIDEIA.2008/01/28 19:29:27.103 GMT+1
Etiketak: odisea erakusketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ailegatu ginenetik kutsadura nabaritu genuen, baita Bilbok duen mikroklima ere. Athleticeko zelai jokora ailegatzerakoan hotzikarak. Ulisesen bidaian geunden, urrutiko lurraldeetan, bilbotar Polifemo berriak ezagutzen.

 

“Odisea 1, 2, 3 Itaca”ra ailegatu ginenean, itxaron beharra, gero barruan berriro odisearen mundurako bidaia.

 

Itsas lamietatik hasita, han soinu miresgarri horiek entzuteko aukera genuen, ondo lotuta haien bila ez joateko. Bestela, gure belarriak argizariz estali eta ez entzun ezer.

Uliseonista bat ezagutu genuen, honek gure mutazio bat erakutsi zigun, munduak ikusten duen gure kaskoa, ezkutatu eta babesten gaituena.

Peneloperen logela inbaditu genuen, eta han, Ulisesen itxaropenean pasatako egunak kontatzen, itsasoa lagun izanda.

Bidai zoragarri hura, musika erlaxante batekin egin genuen, gorriz jantzitako emakumeen (hilekoa, iragarkiaren moduan) takoneo goxoarekin.

 

Bidai zoragarri honetatik kanpo, Herkules ikusi genuen, lehoi larruz, Sabin etxeko heroiak eta Erzilla kaleko estatua izugarriak.

 

Bueltan aker harrak ikusi genituen, Aix Andros, badakizue, kaskoaren zera hori.

 

Bidaia interesgarria eta ikasteko balio zaigu. Zeren eta:

 

Topau Dodan Guztiaren Zati Bat Naz.

Nork: perikles.2008/02/05 19:34:43.241 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru