Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/18 15:28:30.986 GMT+1

Sexualitatearen bila

Grezia  klasikoaren  garaian  sorturiko  arazo  filosofiko  askok  jarraitzen  dute  egun  ebatu  gabe. Esentziaren  arazoa  ez  da  salbuespena. Horrela, esentzialista  eta  antiesentzialisten  arteko  eztabaidak  darrai. Ika  mika  honek  eragin  zuzena  du, dudarik  gabe, sexualitatean. Homosexuala  jaio  edo  egiten  da? Sexualitatearen  antropologian  esentzialistek  eta  konstrukzionistek  egin  dute  topo  aurrez  aurre.

            Mendeetan  esentzialismo  puritano  eta  falozentrikoak  izan  du  sexualitatearen  hegemonia. Esentzialismo  honek  kristautasunean  edota  biologian  aurkitu  ditu  oinarri  sendoak, zientifikoki  determinismo  biologikoa  aldarrikatuz. Ez zegoen, beraz, sexualitatearen  antropologiarik  diziplina  gisa, sexualitatea  existitzen  ez  zen  medikuntza  edo  biologiako  alor  satanizatu  bat  zelako.


50.ko  hamarkadan, zientzia  sexualitatea  aztertu  behar  delaz  jabetzen  denean, azalpen  biologizistak  dira  nagusi. Garai  honetan, paradigma  biologikoak  orientazio sexuala  geneek  determinatua  dagoela  zabaltzen  du. Ikerkuntza  anitzen  artean  deigarriak izan z iren  Kallman  eta  Hamer-en  experimentuak. Saiakera  ugari  egin  zituzten  bai  bikiekin  bai  homosexualen  zuhaitz  genealogikoa  aztertuz, baina  ezinezkoa  egin  zitzaien  helburua  zientifikoki  demostratzea. Emaitzak  lortu  ez  baziren  ere, paradigma  biologikoak  jarraitzen  zuen  hegemonia  izaten. Gizartearen  zati  handi  batek  ondo  hartzen  zuen  azalpena  homosexualen  senide  puritanoei  errezagoa  baitzitzaien  bertsio  hau  sinistea  esentzian  oinarritzen  baitzen  azalpena, perbertsioak  baztertuz.

Sexualitatearen  antropologiaren  berpizkundea, beraz, sexualitatearen  azalpen  biologiko  hutsa  baztertzean  gertatzen  da. erredukzionismo  biologikoa  baztertzerakoan  esentzialismoari  uko  egiten  zaio, paradigma  aldaketa  gertatzen  delarik. Sexualitatea  gizartearen  parte  bat  betidanik  izan  bada  ere, zientziak  ez  du  benetan  kontuan  hartu  80ko  hamarkadararte, HIESaren  agerpenak  ahalbideturik. 68ko  maiatzararte  ez  da  agertzen  esentzialismoari  aurre  egiteko  adorerik. Esentzialismo  puritano  eta  kontserbadorearen  kontra  agertzen  dira  konstrukzionista  sozial  erradikalak, Michel  Foucaulten  pentsamenduan  oinarriturik. Honen  aburuz, giza  sexualitatea  eraikin  bat  da, sorkuntza  historiko kultural  bat  fenomeno  biologikoa  baino. Paradigma  zaharra  eta  berriaren  arteko  borrokak  iraultza  zientifikoa  eragiten  du, azkenik, paradigma  konstrukzionista  berria  nagusitzen  delarik  mezu  batekin: askeak  gara  nor  nahi dugun  izateko  eta  gure  desio  sexualak  nahi  bezala  aurrera  eramateko. Moral  bikoitzaren  hipokresiatik  pluraltasunera  ematen  da  saltoa, perbertsio  sexualetik  aniztasun  sexualera. Horrela, sexualitatearen  antropologian  berpizkundea  ematen  da.

Erredukzionismo  biologikoari  aurre  eginez  azalpen  kulturala  nagusitu  bazen  ere, konstrukzionista  erradikal  askok  hartu  zuten  erredukzionismo  kulturalaren  bide  arriskutsua. Halperin-ek, beste  batzuen  artean, homosexualitatea  XIX. mendean  sortua  zela, gay  eta  homosexual  terminoekin  batera, mantentzen  zuen: “hitzek  errealitateak  sortzen  dituzte  eta  ez  soilik  kontzeptuak”. Homosexual  askoren  kontra, homosexualitatea  ekintza  politiko  bat  zela, aro  modernoaren  asmakizun  bat, aldarrikatzen  zuten.

Homosexualitateak  determinismo  biologikoa  deuseztatu  eta  kulturaniztasuna  defendatzen  duela  onartzen  baldin  bada  homosexualen  artean, oso  gutxi  batzuk  onartzen  eta  aldarrikatzen  dute  erredukzionismo  kulturala. Homosexualitatea  ez  da  egungo  gauza  berri  bat  historian  betidanik  egon  baita; ideia  hau  defendatzeko  Grezia  klasikora  begiradatxo  bat  baino  ez  diogu  bota  behar. Bertan, gizonezko  helduek  harreman  homosexualak  izaten  zituzten  sexu  bereko  gazteekin  emakumeek  ugalketarako  baino  ez  baitzuten  balio. Gaur  ez  bezala, harreman  sexualak  zuzenak  ziren  gizarteak  horrela  definitzen  zuelako. Gizarteak  definitzen  du  beraz, zer  den  sexualki  zuzena  izatea. Horrela, gizabanakoak  zuzena  dena  bilatzen  du  lehenbizi  bere  ikasketa  aroan, nolabait  derrigorturik  aurkitzen  delarik  gizartearen  aurrean. Badira  beste  kasu  batzuk  non  harreman  homosexualak  derrigorturik  egon  gabe  gertatzen  diren. Ginea  eta  Afrikako  herri  batzuetan  gazteek  sexu  bereko  beste  gazteekin  kontsolatu  behar  dute  poligamiak  beharturik, tribuko  nagusiak  emakumeen  monopolioa  baitu. Ezberdina  da, guztiz, Ginea  Berriko  homosexualitate  erritualizatua  eta  Melanesiako  semen  trantsakzioak. Hemengo  talde  batzuetan  semena  ontzat  hartuta dago, eta  gizon  gazteek  popatik  edo  ahotik  hartzen dute  gizon  heldu  osasuntsua  bilakatzeko. Hego  Amerikako  beste  leku  batzuetan, adibiderako, gizonezko  patriarkalista  eta  matxistek  harreman  homosexualak  izaten  dituzte  homosexualak gorrotatzen  dituztelarik.

Kulturaniztasun  honetan  kultura  ezberdinak  aztertuko  bagenitu  ikusiko  genuke  errealitate  sozial  ezberdinetan  sexualitatea  ezberdin  bizi  dela, ez  dagoela  aktu  unibertsalik. Sexualitatea  gizartearen  barnean  ulertu beharra  dago. Kulturek  forma  eta  edukia  ematen  diote  aktu eta  experientziei. Horregatik, beharrezkoa  da  termino  batzuk zehaztu  eta ezberdintzea; sexu  biologikoak  gizabanako  batek  dituen  atributo  fisiologikoei  egite dio  erreferentzia; genero  identitateak  sexu  biologikoarekiko  gizabanako  batek  duen  identitateari  edo  barne  sentsazioari  egiten  dio  erreferentzia;orientazio  sexualak  gizabanako  batek  sexu  bereko  edo  ezberdineko  gizabanakoekiko  duen  erakarpen  sexuala  edo  erotikoari  egiten  dio  erreferentzia; azkenik, kondukta  sexualak  gizabanako  batek  bere  bizitzan  dituen  ekintza  sexualei  egiten  dio  erreferentzia.

Kolektibo  homosexualak, bisexualak  eta  transgenerikoak  determinismo  biologikoari, erlijioei  eta  informazio  gabeziari  egin  behar  izaten  diote  aurre, baina  hau  ez  da  izan  pairatu  beharreko  gaitz  bakarra, mito  eta  estereotipoek  ere  min  handia  egin  baitiete. Gizartean  afeminatua  izatea  homosexualitatearekin  erlazionatzen  bada  ere, adibiderako, afeminamentuarn  sindromeak  eragin  zabalagoa  du  heterosexualen  artean  homosexualen  artean  baino. Trabstismoa  ere  maizago  gertatzen  da  heterosexualen  artean.

Aurrerantzean, badirudi  paradigma  konstrukzionista  kolokan  jar  dezakeen  bakarra  giza  genoma  edo  genetikan  emandako  iraultza  bat  dela. Egun, argi  dago  ez  dagoela  genetikan, hormonetan  edota  anatomian  homosexualak  heterosexualengandik  ezberdindu  dezakeenik. Uste  dut, jatorria  bata  zein  bestea  izan, homosexualitateak  errespetatua  izan  behar  duela  aukeraketa  pertsonala  balitz  bezala, ezeren  gainetik. Beste gutxiengo  batzuen  sinismen  edo  aukeraketak  errespetatzen  dira  gure  gizartean  bere  jatorri  biologikoari  bueltarik  eman  gabe.

 astrozoro

Nork: astrozoro.2007/03/18 15:28:30.986 GMT+1
Etiketak: homosexualitatea sexualitatea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ona! Egun, gure gizarteak ezarritakoaz kanpo gelditzen dena baztertua da, kakarraldoaren bakardadean aipatu bezala, ero edo gaixo moduan kalifikatua da, guztiek sendatu nahi dutelarik. Gizarte heteronomo eta uniformizatuaren bila.

Pentsatu nahi dugu, homosexualak jada onartuak direla gure eguneroko bizitzan. Inork ez du hasieran ondo hartzen ordea, oso progresista izan arren, seme edo alaba baten homosexualitatea? Gauza txar edo anormaltzat hartzen dugulako? Askotan bai, beste askotan, soilik badakigulako aukera sexual horrek sufriaraziko duela guk maite dugun pertsona hori.

Nork: Sugoi.2007/03/18 22:12:28.512 GMT+1

Inork ez du seme herrena izan nahi. Nahiz eta arazo hori izateagatik ez duen baztertuko eta ahalik eta laguntzarik handiena emango dion. Benetan maite badu behintzat. Baina kalean egongo dira semeari barre egingo dioten beste ume batzuk, muletak kenduko dizkiotenak, jolasten utziko ez diotenak... Ume alfa modeloak, haien ustez, benetan epsilonak ere badirela konturatu gabe. Perfektotasuna, uniformetasuna bilatzen duen gizarte honetan homosexuala izatea putada bat da. Berdintasunean bizi garela pentsatzen duenak, edozein egunetan berriak irakurri baino ez du egin behar. Ez nago homosexualak herrenen maila berean jartzen ari. Bata ez da arazo fisiko bat, bigarrena bai. Baina momentuz biak dira sozialki arazoak.

Nork: opositivo.2007/03/22 20:01:07.747 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.