AURKEZPENA

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-02-22 15:17

Aupa irakurleok:

Bueno hemen daukagu blog berria, Julen Rodriguez naiz eta WEB2.0 klaserako sortutako bloga da hau. Ermuko mutil gazte bat naiz eta HUHEZIko ikaslea naiz, Ikus Entzunezko Komunikazioa ikasten duena. Nahiz eta klaseko lan bat hau izan, hemen mota guztietako artikuluak eta idatziak agertuko dira. Argi eduki blog honetan edozein adineko jendearentzat informazioa egongo dela eta herriko eta mundu osoko gauza interesgarrienak hemen agertuko direla. Gauza batzuk noski, irakasleak bidalitako lanak izango dira, baina komunikazioa ikasten dagoen ikaslea izanda, askoz gauza gehiago agertuko dira. Blog honek daukan helburu nagusiena teknologia berriak ondo menperatzea da baina baita ere komunikatzaile baten lana egitea, hau da, informatzea. Artikuluak ez dira profesionalen modukoak izango hasieran, baina denbora pasa ahala, artikuluak hobetuko dira. Berriak denoi zabaltzeko oso interesgarria izango da.

Historiatxo bat kontatuko dizuet, orain dela gutxi notizia esanguratsu bat jaso genuen komunikabideetatik. Durangoko gaztea kotxe batek harrapatuta hil egin zela, ondoren gidaria familiari diru eske ibili zen. Notizia hau familiako lagun batek argitaratu zuen. Gazte hau bere blogean idatzi zuen informazioa eta hemendik EL PAIS egunkarira heldu eta denok ezagutu genuen. Horregatik medio nagusietara heltzen ez diren gertaerak hemen agertuko dira eta zortea izanda mundu osora heldu ahal izango dira.

Horregatik espero dut eginiko lanarekin konforme egotea, edo bestela nahi duzuena komentatzeko aukera izango duzue. Aurkezpena hau izan da baina lasai egon, hemendik gutxira artikuluak eta idatziak aurkituko dituzue.

 


Utzi iruzkina: