BLOG DESBERDINAK

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-05-31 22:29

Esan behar da mundu osoan milioika blog daudela eta egunero zifra hau igotzen doa. Oraingoan bost blog-en komentario daukazue:

 DJ. BULL eta bakailua sagardotegietan
 Musikari buruzko blog bat da. Beste askorekin konparatu ostean, ikusi dut diseinu desberdina duen blog bat dela.  Kolore gorria oso nabarmena da eta indar handia ematen dio diseinuari.
Albisteak argitaratzen ditu, erdialdean zutabe bat dauka mota desberdineko informazioekin. Presentazio pertsonal bat dauka, emango dituen kontzertuen datak eta argazki bilduma handi bat dauka. Argitaratzen dituen albiste guztiak gordeta dauzka eta hilero ordenatua, bilaketa egiteko metodo oso ona iruditu zait. Erantzunak emateko aukera dago.

Sustatu.com 
Blog grafiko bat da, diseinu sinplea dauka eta dotore itxura ematen du. Albisteak aztertzerakoan ikusten da mota guztiko informazioak publikatzen direla. Kasu honetan, teknologia, ekonomia eta kultura zailak markatzen ditu. Albisteei buruzko informazio laburra ematen du, ondoren, nahi izanez gero, albiste osoa irakurtzeko aukera era badaukagu. Metodo hauek oso onak dira, horrela informazio iturri zuzenetara jo dezakegulako informatzera. Argi dago aurrekoa baino serioagoa dela.

Barnemuinetan
Blog pertsonala
da. Diseinu aldetik oso sinplea da. Eskuma aldean beste blog pertsonal batzuetara jotzeko aukera eskaintzen digu. Horrelako blogak e dira nire gustuak baina hau desberdina da. Kasu honetan literatura asko erabiltzen du eta  artikulu oso politak egiten ditu, irakurtzeko interesgarriak direnak. Eguneroko bizitzako gertaerak modu polit batean kontatzen ditu eta irakurtzerakoan zure bizipenak etortzen zaizkizu burura.

Balbula
Euskara
ri buruzko bloga da. Bost blog hauetatik diseinu sinpleena duena da. Idazterako orduan, hizkuntz maila asko igartzen da. Hainbat gauza ingelesez ipintzen ditu eta argi eduki behar dugu oraindik jendea hizkuntza honetan ez dago oso trebatua eta ulertzeko zaila egin ahal zaie. Arraroa iruditu zait ingelesaren kontu hau. Albisteak hizkuntza desberdinetan idazten ditu. Hau ona edo txarra da? Erantzun bat ematea saila egiten zait baina argi dago eboluzioren alde pausoak ematen dituela.

 Uztarri
Herri bloga
da, Azpeitikoa kasu honetan. Diseinu sinplea baina koloreak erabiltzen ditu ideia batzuei garrantzia emateko. Oso argi ipintzen ditu blogeko sarrera desberdinak, kasu honetan, portada, artxiboa, erabilitako gaiak... Sinplea baina eraginkorra da.
 


Utzi iruzkina: