DANIEL INNERARITY GUREKIN

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-04-28 23:45

Hilabete gutxi pasa dira Mondragon Unibertsitateko 10. urteaurrena izan dela. Ospakizun honekin Daniel Innerarity filosofoa ekarri dute HUHEZIko fakultatera. Daniel Zaragozako Unibertsitateko  irakaslea ere bada eta bere betebeharrak alde batean utzi ditu gure artean egoteko.

Daniel Innerarity.

Irakasle moduan informaziori buruz hitz egin digu. Garai konplexuak bizi ditugula komentatu zuen, informazio gehiegi  daukagula eta guzti hori desinformazioa dakarrela esan zuen. Informazioaren gizartean gaude eta argi ibili behar garela lanean hasten garenean. Informazio guztiak filtro batetik pasatu behar ditugula esan zuen eta garrantzitsua ez dena konparatzeko ahalmena eduki behar dugulu komentatu zuen.

Hitzaldia guztian zehar konparaketak eta adibideak eman ditu baina bera esan nahi zuena argi ulertzeko ondorengoa azaldu zuen: gure aitona-amonek bizi zuten garaiaren eta gar egunekoaren desberdintasunak kontatu zituen. Garai horietan, biztanleak informazio guztiak lehen eskutik jasotzen zituzten, gaur egun aldiz, guri heldu aurretik esku askotatik pasatu dela esan zuen eta notiziak fidagarritasuna galtzen duela azpimarratu zuen.

Informatzaileak garen heinean, hainbat puntu argi eduki behar ditugula komentatu zigun. Laburrak izan behar garela eta ahazteko gaitasuna oso landua eduki behar dugula adierazi zigun. Guzti honekin batera gu geu izan behar garela, munduari buruzko ikuspegi argi bat eduki behar dugula esan zigun.

Argi dago hitzaldia oso baliagarria izan dela guretzako, niretzat behintzat bai. Gauza asko argitu dizkigu eta aholkuak eman dizkigu. 


Utzi iruzkina: