EXPLORER EDO FIREFOX?

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-06-03 20:47

Argi daukat kasu honetan objektiboa izatea erraza ez dela. Betidanik Internet Explorer erabiltzen dut, Mozilla Firefox erabiltzeko ohitura ez daukat. Nahiz eta ordenadorean eduki, egiten dudan erabilera urria da.

Mozilla Firefox sortu den azkena izan da, baina ez da Internet Explorer-en atzean geratu. Kasu honetan gainera, berrikuntza eta hobekuntza askorekin. Azkarragoa da, informazioa galtzea zailagoa da eta gure kasuan garrantzitsua dena euskaraz nabigatu ahal dugu.

Argi dago erraminta hau erabili behar dugula, abantaila asko dituelako. Nire kasuan klasean ezagutu eta erbiltzen hasi naiz. Web 2.0ko irakaslearekin Firefox erabiltzen dugu berak gomendatu zigulako.

internet_explorer_vs_firefox


Utzi iruzkina: