IBAN ARANZABAL ETA PATXI TRAPERO

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-03-14 22:30

Martxoaren 14an hurbildu ziren HUHEZIra, Iban Aranzabal Goienako web zuzendaria eta PatxiTrapero, blogaria.


Ibanek oso ongi ezagutzen du Goienaren funtzionamendua, horregatik bertan egiten den lanaren inguruan azalpenak eman dizkigu eta honekin batera hainbat aholku. Bloglines-aren inguruan hitz egin du,  bat egitea garrantzitsua dela esan du. Bertan azken momentuko albisteak, blogetan gehitzen diren artikuluak eta nahi duzun guztiari buruzkoak agertzen dira. Gure lanerako euskararen  erabilera oso garrantzitsua dela esan du eta multimedian adituak izan behar garela, oso garrantzitsua baita gaur egun.

Ondoren, Patxi Trapero hitz egiten hasi da. Guztion atentzioa erakartzeko bizipen batekin hasi du hitzaldia. Denon adi geundenean berak egiten zuen lanaren inguruan hitz egin digu. Profesioz udaltzaingoa da baina ahal duen momentu guztietan bere bloga kudeatzen ziatzen da. Berak oso argi esan zuen, blog hauek fama txarra dutela, baina berdin jarraituko zuela bloga lantzen. Blog adiktoa dela esan zuen eta pantailaren aurrean orduak eta orduak igarotzen zituela komentatu zigun. Gure menderako blogen kontua beharrezkoa dela esan zuen.


Utzi iruzkina: