WIFIA KLASEAN

pantxo 1456152139111 PANTXO | 2008-06-03 20:02

Aste batzuk pasatu dira sustatun agertu zela artikulu interesgarri bat. Kasu honetan hitz egiten zen wifia klasean erabiltzea egokia den edo ez. Argi dago mota askotako iritziak egongo direla.

wifi

Ikasleok ordenagailua klasean edukitzearen alde nago. Gure arreta ez da zertan aldatu behar ordenagailua daukagunean. Argi dago, ez egitearen errua gurea dela, ordenagailua askorentzat aitzaki bat besterekin ez da. Kasu egin nahi badugu, egingo dugu. Aspertuta gaudenean, askotan izaten dela, "txipa aldatu" eta beste gauza batean hasten gara.

Askorentzat aldiz, ordenagailuarekin  klasean egotea oso erabilgarria izango zen, apunteak hartzerako orduan adibidez. Gainera informazio falta daukagunean internetera jo eta apunteak osatu ditzazkegu. Erudu hau unibertsitate askok erabiltzen dute. Gure kasuan HUHEZIN, infogelan ditugun klasetan bakarrik erabiltzen ditugu. Kasu honetan interneten ibiltzea ez da erraza, teoria praktikan ipini behar delako, arreta galtzea ezinezkoa da.

Klasean Wifia eta internet erabiltzearen alde nago. Horregatik unibertsitateak aukera hau dagoela eta erabiltzen usten dutela esan behar zuen, ondoren bakoitzak nahi duena egiteko.


Utzi iruzkina: