Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/06 11:47:29.840 GMT+2

Wifia bai baina...

Sustatu.com-en klasean Wifia izatearen inguruko eztabaidak sortu ziren denetariko iritziak partekatuz.

Egia esan, ez dut iritzia guztiz garbi. Batetik, oso erabilgarria ikusten dut Wifia edonon dagoelako, bizkorra eta erosoa delako zerbait edozein momentutan interneten bilatzeko. Erreminta ederra da  klasean zehar zalantzaren bat izanez gero, kontsulta berehala egiteko.

Baina bestetik, asko errazten ditu lanak baina hau irakasleak ere egin dezake ikasleak egin beharrean. Ikasleak/ikasleok internet-a eskura izan da tentazioa sartu eta klasetik desbideratzen gara, inguruko ikaskideak edota irakaslea bera deseroso senti araziz.

Horrela, aldeko eta aurkako aldeak ikusten dizkiot. Baina uste dut arazoaren erroa ikaslearen jokabidean dagoela. Internet, klasean behar bezala erabili behar delako, hau da, informazio bilatzaile gisa.

Nire iritzi, wifia bai baina zentzuz eta behar bezala erabiltzeko bada.

Nork: ilunabar.2008/06/06 11:47:29.840 GMT+2
Etiketak: klasean wifia sustatu eztabaida | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 20:29:58.442 GMT+2

Kazetaritza tradizionalaren gainbehera?

Albiste kezkagarriak dakartza youtube-ko bideo honek kazetaritza eta egunkarien inguruan. Internet eta teknologia berrien gorakada eta azkartasunak  eragindako ahulduraz ari gara. Datuak hor daude: interneteko edizioak etengabe haziz doaz eta egunkarien tiradak murriztu egiten dira.

Gero eta zailagoa suertatzen da gizartean, erosotasunari aurre egin eta egunkaria erostera jaistea etxean internet konexioa izanda. Bestalde, abantaila du sareak, dohainekoa da eta bizkorragoa. Ekologikoagoa ere bai, nahi izanez gero.

Arerio handia du prentsa tradizionalak aurrez aurre. Berritu ala hil. Horixe dio behintzat esaerak. Egunkarien itxieraren edota krisiaren aurrean berritu behar da, hau da, zerbait berria eskaini, freskoa, ikuspuntu ezberdin bat, plus bat azken finean. Ez dakit euskal prentsak konkretuki zein eragin jasan dituen baina espero dut, momentuz behintzat, soka luzea izatea.

Egia esan, nik ez daukat antidotoa nire eskuetan baina buruari buelta batzuk eragin araztea lortu du bideoak. Interesgarria oso.


Nork: ilunabar.2008/06/05 20:29:58.442 GMT+2
Etiketak: egunkariak youtube kazetaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 20:05:50.609 GMT+2

Mina

Hona hemen Ikus-Entzunezko Komunikazioan, argazkigintzaren historian oinarritutako argazki baten azterketa.

Mina

Mendiak izan ditzakeen aieneak eta minak dira argazki honetako protagonistak. Harrobi bat ageri da irudian, berriz ere Abadiñon, Atxarte bezala ezagututako haitzartean. Orain dela urte mordoska, herritarren presiopean abandonatutako harrobiak dira eta Urkiolako Parke Naturalaren atarietako bat dira.

Berriz ere piktorialismoa azaltzen da. Irudi tristea, iluna, misteriotsua nahi baldin bada baina aldi berean Ansel Adams-ren kutsua ageri da, parke natural ondoan izanagatik.

Untzillaitz da irudiko mendia. Abadiñoko harrobia geldirik dagoen arren, Mañariak badu mendi hau beste aldetik jaten duen harrobi bat. Egun, zurrumurruak airen daude harrobi hau berriz irekiko ote den.

Argazkiak, mendiko harrobietako batek eraginiko mina azaltzen du, dolua, harrobiak eragiten dituen zuloak, kalteak. Mendien mina.


Nork: ilunabar.2008/06/05 20:05:50.609 GMT+2
Etiketak: harrobia mina untzillaitz abadiño atxarte | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 18:22:06.625 GMT+2

Xabier Letona: “Fraide kaputxinoen hilabetekaria izatetik, kooperatiba astekaria izatera pasatu gara”

ARGIA astekariko zuzendaria den Xabier Letonak hitzaldia eman zuen azaroaren 14ko arratsaldean Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI). Astekariaren historia, lanak eta arazoak izan ziren hizpide aipatutako hitzaldian, 1919. urtean astekaria sortu zenetik gaur egunera arte. Urteetan zehar ARGIAk “hainbat aldaketa” jasan dituela azpimarratu zuen Letonak: “Fraide kaputxino batzuen erlijio gaiak kontatzen zituen hilabetekari batetik, era guztietako gaiak jorratzen dituen kooperatiba astekarira pasatu gara”. Halaber, zuzendariak, Zeruko argia izatetik ARGIA izaterako aldaketak, magazine izateko formatu aldaketak, Susa argitaletxearen eta Apika informatika bulegoaren sorrerak ere izan zituen solasgai.

 

Arazoen gainetik

ARGIAk, urteetan zehar hainbat arazori aurre egin behar izan zizkiola nabarmendu zuen Letonak. “EUSKALDUNON EGUNKARIA sortzeko prozesuan parte hartu genuen eta hau oso positiboa izan zen arren, arazoak jasan behar izan genituen, izan ere, kazetari askok EUSKALDUNON EGUNKARIAra joatea erabaki zuten”. Bestalde ARGIAren koloreztatze prozesua ere aipatu zuen “koloretan inprimatzea oso garestia zenez, 1991an azala soilik ateratzen genuen koloretan, baina 1997az geroztik astekari osoa koloretan inprimatzeko erabakia hartu genuen”. Hitzaldiaren azken partean Xabier Letonak, teknologia berriei buruzko aipamenak egin zituen: “aitzindariak gara Euskal Herrian astekariak sarean jartzerako orduan eta nahiz eta bere garaian kontrajarriak izan genituen aldaketak zirela eta gaur egun Sareko argia dugu interneten”.  

Nork: ilunabar.2008/06/05 18:22:06.625 GMT+2
Etiketak: huhezi albistea letona argia xabier teoria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 18:15:58.144 GMT+2

Liburu handi bat: Koaderno handia

        

1935. urtea. Hungariako hiri batean Agota Kristof jaiotzen da. Gaztaroan Bigarren Mundu Gerra zela eta Suitzara erbesteratzen da ahizparekin. Frantsesez ikasten du  Agotak. Frantsesez idazten ditu Agotak bere idazle obrak.

Testuinguru honetan ekiten dio Koaderno handia bere lehendabiziko eleberria idazteari. Horregatik harritu gaitzakete istorio honetako hainbat gertaerek. Eta horregatik suma dezakegu gertaera hauek Agotak berak bizitakoak edo ikusitakoak direla. Beraz, autobiografia ukitu bat duela esatea ez legoke soberan.

Gerra, bi anaia biki, ama, aita eta amona. Horiek dira Koaderno handia  nobela mardul honetako abiapuntuak; egoerak behartuta, amak, bere bi semeak amonarenean aterpetzea erabakitzen duenean. Gogorra da amona. Etsipengarria da amonaren etxean bizitzea. Krudela da gizartea. Berehala jabetuko dira gaztetxoak egoeraren gogortasunaz eta adore handiz, irmoki ekingo diote beraien burua hezteari, buruaskitasunean eta biziraupenean oinarritutako auto-ikaskuntzan.

Inguruko pertsonengandik eta inguruko gertaerek bultzatuta, bikiek, gerraren aurpegi gogorrenak jasateko prestatzen dituzte beraien buruak. Horretarako ordea, eguneroko bizipenak eta ikasketa metodoak koaderno handi batean bilduko dituzte, nobela honi izenburua ematen dion koaderno handian alegia.

Hau guztia gaztetxoen begietatik kontatua izango dugu. Zehaztasunez. Objektiboki. Gordintasunez. Era inuzente batean.

Bestalde, oso erritmo bizkorra erabiltzen du Agotak, esaldi laburrak, iritzi gutxirekin, jazoerei sinesgarritasun maila handiagoa eman nahian. Oro har, sarritan lor dezake idazleak irakurleak txunditzea liburuan aipatzen diren jazoerak direla eta.

Liburu interesgarri baten aurrean gaude. Alde batetik duen kutsu autobiografikoak erakarri egiten dituelako irakurleak eta bestetik, erritmo biziaren laguntzaz oso azkar irakurtzen delako eleberria. Ia-ia ohartu gabe.

Mutikoen jarrera ere, zalantzan jartzekoa da. Izan ere, batzuetan ezin da bereiztu zuzentasunez jokatzen ari diren ongia egin nahian ala gaizkia egiten ari diren. Harridura une bat baino gehiago helaraziko dizkigute bi gaztetxoek.

Zinez, gomendagarria dela uste dut batetik gerraren aurpegi latzak ezagutu eta imajinatzeko, eta bestetik ez delako batere aspergarria egiten.

Nork: ilunabar.2008/06/05 18:15:58.144 GMT+2
Etiketak: koaderno agota erreseina kristof handia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 18:06:16.857 GMT+2

Mendeberriko aurkezpena

Hona hemen Mendeberriko proiektuan erabili genuen aurkezpena. Google docs-en burutu genuen lana eta Powerpointen aurrean abantaila nagusiak, azkartasuna eta elkarlanerako aukerak dira.

Nork: ilunabar.2008/06/05 18:06:16.857 GMT+2
Etiketak: docs google mendeberri aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/05 17:45:56.994 GMT+2

Pertsonak ez dira argazkietan azaltzen

Louis-Jacques-Mandé D’Aguerre euskalduna izan zen argazki honen egilea, eta irudi honekin historian lehendabiziko aldiz pertsona bat erretratatzea lortu zuen. Horregatik, blog honetan tarte bat eskaini diot bere omenez, merezi du eta.

Irudian, Parisko kale bat ageri da eta beran zapata garbitzailea eta bezeroa azaltzen dira.

Momentu hartan, XIX. mendearen bukaeran argazkiak ateratzeko esposizio denbora oso luzea zen, horrexegatik bi pertsona hauek azaltzen dira baina kalean zehar dauden arrastoak gurdienak eta paseatzen zegoen jendearena zirela pentsatzen da.


Nork: ilunabar.2008/06/05 17:45:56.994 GMT+2
Etiketak: paris argazkia historia argazkigintzaren pertsona daguerre | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 21:26:47.836 GMT+2

Digna dignidad

Los analfabetos y los más inocentes también tienen dignidad al igual que algunas otras personas. Eso demuestra pues, el libro Los santos inocentes. Ese libro que lo tenía en casa muerto de risa durante años, sin haberlo leído nunca, desde que mi hermano se encontraba en el instituto.

En mi opinión, se trata de una obra que de la misma manera puede resultar ser un utensilio para reflexionar o para dar vueltas al coco sobre la vida de los que están pisoteados por los “grandes”.

Esta obra de Miguel Delibes describe un relato sobre una familia campesina la cual vive a las órdenes de los señores adinerados y poderosos. Diría que estamos ante un libro con mucho ritmo, dinámica y crítica. Un libro que utiliza de manera muy acertada el estilo cercano al habla campesina, llegando en ocasiones al analfabetismo. Es por ello que la novela no tiene ningún punto salvo el punto final. Toda una curiosidad.

El papel de Azarías es la clave del libro. Es Azarías, un hombre no del todo normal pero que a lo largo del relato Delibes demuestra que el personaje tiene sentimientos, dignidad y amor a pesar de ser sucio y desgarbado. Es sobre todo en el desenlace cuando Azarías expulsa todos los sentimientos y deja claro que tiene valor, fuerza y dignidad. Toda una lección, todo un libro.

 

Nork: ilunabar.2008/06/01 21:26:47.836 GMT+2
Etiketak: crítico santos delibes los miguel inocentes comentario | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/25 21:53:24.813 GMT+2

¿Esclavitud? No, gracias

La esclavitud, a pesar de estar “oficialmente prohibida” en todo el mundo, aún se mantiene presente en la sociedad. Lo único que han cambiado durante la historia han sido las formas o métodos de esclavitud.  Por lo tanto, la esclavitud debería de ser abolida en todo el planeta.

La primera constancia documental de la esclavitud se hace presente en Mesopotamia, en el Antiguo Egipto donde los esclavos procedían de las conquistas. Sin embargo, es en la época del Imperio Romano y de la Antigua Grecia, donde la esclavitud coge fuerza dado que estas sociedades utilizaban el esclavismo como base de su sistema económico por lo cual se denominaban como las primeras sociedades esclavistas. A todo esto le ha seguido el comercio negrero de África, el cual esclavizó entre 10.000.000 y 28.000.000 de personas.


Así pues, la esclavitud es una injusticia que debe de ser erradicada dado que los esclavos viven en una catastrófica situación mientras las multinacionales se frotan las manos viendo cómo se les llenan los maletines de dinero. Es más, en el artículo nº4 de la Declaración de los Derechos Humanos se dice que “Nadie estará sometido a esclavitud ni a servidumbre, la esclavitud y la trata de esclavos están prohibidas en todas sus formas”. Por otra parte, según la Organización Internacional del Trabajo, 12.300.000 de personas están esclavizadas en todo el mundo, siendo vulnerados y pisoteados los derechos individuales como la libertad y el derecho a una vida digna. De la misma manera, algo similar ocurrió/(ocurre) con la marca deportiva Nike, que tuvo bastantes más problemillas que unos simples dolores de tripa a consecuencia de tener en sus manos una fábrica de niños esclavos en Pakistán. Todo un ejemplo de la injusticia y las garras sin corazón de la esclavitud.

Con todos los argumentos expuestos, queda claro que la esclavitud tiene que ser abolida en todo el mundo para que así, todas las personas del mundo tengan derecho a una vida digna junto a un trabajo digno.

Nork: ilunabar.2008/05/25 21:53:24.813 GMT+2
Etiketak: lengua texto esclavitud argumentativo | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/25 20:15:42.859 GMT+2

Los siervos y la servidumbre

El siervo es una persona, normalmente un campesino, el cual se encuentra a la disposición de un señor feudal y al señorío de éste.

Desde la Edad Media, el siervo servía al noble en las condiciones que éste último exigía, por lo tanto hoy en día la servidumbre se encuentra a la altura de la esclavitud. El noble que estaba al mando del siervo tenía la libertad de decidir en varios asuntos de la vida de los siervos así como de sus posesiones. De todas formas, el estado de siervo se diferenciaba del esclavo básicamente en el que el primero era considerado una persona libre, el cual no podía ser vendido y separado de la tierra para la que trabajaba.

Algunas de las características de la servidumbre eran fundamentalmente la imposibilidad de comprar o vender los bienes cedidos por el señor, la obligación de cumplir el servicio militar y la entrega parcial del trabajo o de los productos. La servidumbre era hereditaria y los siervos no podían abandonar la tierra a menos que no tuvieran permiso del señor.

En los tiempos en que la servidumbre predominaba en la sociedad, la tierra no podía ser comprada o vendida pero sí que podía ser transferida a consecuencia de las guerras.


 

Historia de la servidumbre

La servidumbre se ha conocido desde el Imperio Romano, a consecuencia de que muchos campesinos vendieron y dejaron sus tierras, en la propiedad de otros. Por lo tanto, los nuevos propietarios convirtieron estas tierras en latifundios y empezaron a trabajar las tierras con arrendatarios. Los arrendatarios trabajaban las tierras para sacar lo suficiente como para vivir y para pagar las deudas y alquileres.

En el año 322 se establecieron las características de la servidumbre. Así pues, el trabajador no podía irse sin el permiso del señor y además los niños de los siervos eran considerados propiedad del señor. Por otra parte, el señor no tenía potestad para incrementar arbitrariamente los alquileres.


Nork: ilunabar.2008/05/25 20:15:42.859 GMT+2
Etiketak: siervos lengua servidumbre expositivo texto | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)