Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/04 15:34:45.069 GMT+2

Patxi Trapero eta Iban Aranzabalen hitzaldia

Patxi Trapero eta Iban Aranzabalen hitzaldia

 

Lehengoan Patxi Trapero blogaria eta Iban Aranzabal, Goienako hedabideetako zuzendaria izan, genituen Eskoriatzako Huhezi fakultatean, hain zuzen web 2.0 ikasgaian. Hauek bertara etortzearen arrazoia, interneten nabigatzeko eta idazteko hainbat gomendio ematea zen, asko dakigula pentsatzen badugu ere, oraindik ikasteko asko dugula konturatu baikinen.

 

 

Interneten idaztea ez dela paperean idaztea modukoa esan ziguten eta sortu berri dugun blogean zuzen idazteko hainbat gomendio eman zizkiguten.

 

Era laburrean azaltzekotan, Goiena hedabideetako zuzendariak, Iban Aranzabalek, animazio eta argazkiak sartzearen garrantzia goraipatu zigun.

 

Beste alde batetik, Patxi Traperok, bere blogean azaltzen zituen gaiekin eta adibidez, marihuanaren misterioarekin, guztion arreta eta barreak sortarazi zituen.

Nork: pellus.2008/04/04 15:34:45.069 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.