Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 17:21:20.215 GMT+2

Bukatu da funtzioa!

Unibertsitate proiektu honen amaierara iritsi gara. Bide oparoa egin dugu lanez eta buruhausteez osatua, baina teloia behin betiko ixtekotan aurkitzen gara.

Honenbestez, mila esker ikus-entzule guztiei. Laster arte!

 

Nork: titiriteros.2008/06/04 17:21:20.215 GMT+2
Etiketak: bukaera mendeberri | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 17:19:38.835 GMT+2

Aurkezpena

Nork: titiriteros.2008/06/04 17:19:38.835 GMT+2
Etiketak: google mendeberri docs aurkezpena huhezi antzerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/25 22:42:04.375 GMT+2

Kontxu ala Maria Luisa?

                                   

 

Antzerkiari buruzko lanean zer hobeago antzerkia bizi duenari galdetzea baino. Eta ez gainera edozeini. Hau ezaguna da. Are ezagunagoa bere fikziozko pertsonaiaren izenarekin. Kontxu Odriozolari, Maria Luisa Goenkalen, egindako elkarrizketak benetan miresgarria egiten du emakume honen lana eta maitagarria bera ere.

1.      Aktorea, antzezlea... Zelan aurkezten duzu zure burua?

a.      Aktoresa izena gustatzen zait.

2.      Kontxu ala Maria Luisa? Dagoeneko ezagunagoa da zure fikziozko izena benetakoa baino. Nola daramazu hori?

a.      Aurrena Kontxu. Fikziozko izena? Kasu honetan eta ofizioan oso gustura hartzen da. Arrakasta badu behintzat.

3.      Telebista ala antzerkia? Urteak pasatu dituzu pantaila txikian. Oholtza gainean ere ez zara berria. Zer nahiago?

a.      Biak konplementarioak dira, ofizio bera lantoki desberdinetan.

Bakoitzak baditu bere berezitasunak, adibidez telebistak popularitatea ematen du eta baita soldata on bat. Gaur egun oso beharrezkoa. Antzerkia berriz, publiko aurrean edukitzeak bizitza ematen du nahiz eta askotan militantziarekin lotuta egon antzerkigintza.

4.      Badira urteak antzerkiak ez duela bizi loratze momentua. Ez dira bere urte onenak.

a.      Antzerkia ez da inoiz izan jendetza mugitzen duen ekitaldi horietakoa. Nahiz eta salbuespenak egon: Kutsidazu bidea Ixabel, El florido pensil,  Ama begira zazu

Baina badira antzerkia gustuko duten pertsonak eta guk, aktoreak, horien beharra dugu, baitik bat gustura egiteko gure ofizioa. Zaletasunak gehiago landu beharko lirateke.

5.      Antzerki topaketak, kultura edo antzerkiaren egunak... geroz eta maizago ikusten dira horrelako ekintzak herrietan. Udal asko gehitu dira horrela antzerkiari bultzada bat ematera. Zein efektu dauka honek?

a.      Benetan txalogarria iruditzen zait udal askoren jarrera topaketa hauek antolatzearekin. Ondo iruditzen zait. Ongi funtzionatzen dutela esango nuke, lekuko naiz gehieneta eta partehartzaile askotan. Zeresana izango du telebistako aktore izateak.

6.      Antzerki topaketak aipatuta, nola ez gogoratu zure herrikoak; aurtengoan XXVI. aldiz ospatzen den Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak.

a.      Harro sentitzen naiz. Azpeitiarra izanda txiki-txikitatik ikusi nituen antzerkiak, horrek eraman nau naizena izatera.

7.      Euskal Antzerki Topaketak. Baina benetan ba al dago ba euskal antzerkirik? Edo euskal antzerkia euskaraz egiten dena da?

a.      Nire iritziz euskaraz egiten den guztia ez da euskal antzerkia, ez zinea ere, ez futbola…

8.      Zer karakteristika ditu edo izan beharko lituzke euskal antzerkiak?

a.      Egilea, testua, aktoreak…ezaugarri batzuk izan beharko lituzke. Labela izan beharko luke.

9.      Nolako etorkizuna ikusten diozu antzerkiari?

a.      Ez dago jakiterik. Beste arloetan bezala zaila da norabidea asmatzea. Merkatuan horrenbeste aukera egoteak badauka zeresana.

10.  Zure gomendioa antzerkiaz gozatzen eta antzerkia berpizten dabiltzanei.

Antzerkiaren alde, egiten den guztia ondo dago. Ez da alferrik galduko. Gozatzen antzezten dena, gozatzen ikusten bada, helburua lortuta. Bidea gogorra izan arren.

 

 

Nork: titiriteros.2008/05/25 22:42:04.375 GMT+2
Etiketak: marialuisa kontxu antzerkia elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/24 13:49:29.456 GMT+2

IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO KALEAK UMOREZ JANTZIRIK

teatro_callerjo1

Antzerki obrak eszenatoki edo oholtza gainetan soilik burutzen direla uste dugu. Baina badira gertutasuna eta ikusleekin hartu-eman edo feed backari garrantzi gehiago ematen dieten beste antzerki mota batzuk, maskarada edo kale antzerkia ditugu horren adibide.

Pasa den larunbatean Krixkitin iruñear antzerki taldeak kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zuen Iruñeko alde zaharreko kaleetan. Urte pila daramatza Krixkitin konpainiak kale ikuskizunak sortzen eta sekulako esperientzia du kalean ustekabean ikusle bilakatzen den jendea bereganatzen. Aktore hauek, gizarteko arazo eta jende gaztearen bizipen eta esperientziak transmititzen saiatzen dira beraien obren bitartez, eta beraien helburua primeran betetzen dute.

Beraiek sortutako ikuskizunen artean “ Zangalatraba”, “Alkilerrean” eta larunbatean estreinaturiko “Pipazalak” ditugu. Azken horrekin, izugarrizko giroa jarri eta asko alaitu zuten hodeiez estaliriko arratsalde gris hura; eta ordu eta erdiko ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan zuen bertaratu zenak.

Lehenik, taldeko beteranoa den Ander Iturriagak publikoa “manifestazioan” eraman zuen lelo berdina errepikatuz, Estafeta kaletik auzoko San Nikolas plazaraino eta bertan hasi ziren antzezlanarekin. “Manifestaldi” horretan, bidean topatzen zuen oro bereganatu zuen bere oihu, txiste eta kantuekin. Publikoa asko inplikatu zen eta horrek asko lagundu zuen antzezlanaren garapenean eta ikusle berriak bereganatzerako orduan. Berezitasunen artean, azpimarratzekoa da antzerkia aurrera joan ahala, beraiek ere ibilbide moduko bat jarraituz ia Alde Zahar osoan zehar ibili zirela. Estafetatik, hasita Mercaderes pasa eta udaletxe aurrean geldialdi bat egin ondoren, Gaztelu plaza eta Sarasate pasealekuan barna barre algara ugari eragin zuten lekukoen artean.



krixkitin taldeak eginiko ibilbidea Iruñeko alde zaharrean zehar map

Ezin da aipatu gabe utzi, kale ikuskizuna izanik aktoreen energia eta presentzia, eszenatoki bihurtzen den asfaltuaren gainean. Krixkitinekoek jakin dute azken urteotan baldintza horiek betetzen dituzten antzezleak aukeratzen eta larunbateko emanaldia horren isla ere izan zen, aktoreen energiarena hain zuzen. Gainera, erraz gal daitekeen ikusleen arreta mantentzeko mekanismoak ongi ikasi eta barneratuak dituztela ere argi ikusten da.

Txalo bero bat kaleak bizirik mantentzeko apustua egiten duten artista talde guzti hauentzat!

* kronika hau klaseko ariketa bat izan da eta hemen ipinitakoa asmatua da, barkatu eragozpenak.

Nork: titiriteros.2008/05/24 13:49:29.456 GMT+2
Etiketak: krixkitin zaharra kronika alde teoria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/09 14:46:42.525 GMT+2

Animatu bezain interesgarri

Ortzai antzerki laborategian egunak beti dira desberdinak. Ezerk ez ditu beldurtzen etorkizuneko Shakespeare hauek.

Eguna argitu du. Gasteizko alde zaharrean ikaragarrizko mugimendua nabari da. Egunero bezala Ortzai antzerki eskolak ateak ireki ditu eta lanean hasi dira. Ikasleak ahal duten momentuan iristen dira, tantaka. “Klaseak ikasleei moldatzen dira”, adierazten du Iker Ortiz de Zaratek, akademiako zuzendariak.

                   

Ortzai antzerki laborategia 2003.urtean sortu zen Gasteizko alde zaharraren bihotzean. Konkretuki Pintoreria kalean. Iker Ortiz de Zarate da bertako zuzendari eta interpretazio irakaslea. Laborategi hitza erabiltzea ez da kasualitatea. Eskolatik laborategirako ordutegi eta ikasleekiko harremana desberdina da. Hemen bakoitzak jartzen du bere ordutegia eta klaseak eta irakasleak ikasleengana egokitzen dira. Tratua oso zuzena da. “Erlazio hori mantentzeko talde txikitan egiten dugu lan”, adierazi zuen zuzendariak.

Lehenengo eta behin aldageletatik pasatzen dira ikasleak, interpretazioarekin hasiko dira. “Luzapen eta lasaitze ariketekin hasten gara beti, hori da oholtzaren gainera igo aurretik ere egiten duguna”, adierazten du Ethel Collado, bertako ikasleak. Gaurko zatiak errealitatean geroz eta maizago gertatzen den egoera bat irudikatzen du: homosexual baten adierazpena. Carlos Koster, berrogeitaka urteko ikasle argentinarra, aukeratu dute. Ez dute arazorik. Taldean denak laguntzen diote elkarri, Kosteren hitzetan, “talde lana da konpainiaren zutabe nagusietakoa; ezinbestekoa da besteen laguntza”.

                          

Bizitza antzerkia da. Egunero egin behar ditugu aukeraketak. Hautatzerakoan ezinbestekoa da pertsona bezala zein ekarpen egiten dizkigun baloratzea. Itziar Atienzak, Ortzaiko ikasleak, garbi dauka ideia hau.Biotzari segituz matrikulatu zen akademian. Ez dago adinik hemen egoteko, inoiz ez da berandu, gogoa izanez gero, frogatzea da onena. “Benetan ez zen aurrez planteatutako zerbait, kartelak ikusi eta apuntatu egin nintzen”, onartzen du Maite Urrutiak, ikaslerik gazteenak. Orain bere barnean zituen tximeletak kanporatu eta gustura egiten duela interpretazioa azaldu zuen. 

Operación Triunfo (T5), Tienes talento (cuatro) edo antzerki komertziala ezin dira aipatu akademiaren barnean. Horietan ez da seriotasuna eta benetako lanketa erakusten. “Hiru hilabetetan ahotsa duzula konturatzeko besterik ez dute ematen, ezin da denbora horretan formazio osoa jaso” esan zuen ahotseko maistra den Puri Santamariak. 8 urte darama klaseak ematen Santamariak eta 15 jasotzen. Momentuz ez du amaiera ikusten. Guztiz beharrezkotzat ikusten du maisuen birziklapena eta formazio jarraitua. Reality show horiek asko lagundu dute jendearen iritzia aldatzen. “Orain hamar urte artista izatea ez zegoen ondo ikusita. Egun, hori gainditu da”, azaltzen du zuzendariak.

                           

Eguneko klaserik deigarri eta ikusgarriena da esgrimakoa. Momentu batez XVII.mendera bueltatzen gara. Floreteak, maskarak eta dueluak eszenatokira igotzen dira. Ariketa hauek barneko indarra ateratzeko eta bakoitzaren konfiantza sendotzeko balio dutela sinesten du Iker Alejok. Alejo maisurik gazteenetakoa da, berak esgrima irakasten du. Ikusminak bultzatuta hasi zen arte martzial hau ikasten, egun, guztiz maite du eta bai kirol arloan zein interpretazioan irakasten du.

                                    

Antzerki laborategiko ikasleen bataz besteko adina ikusita, ezin daiteke esan antzerkia gain-bera dagoenik. Urteetan ziurtaturik egoteko aukera, behintzat, badu. Bitartean hauek guztiek ez diote utziko lanari.

 

Nork: titiriteros.2008/05/09 14:46:42.525 GMT+2
Etiketak: ortzai antzerkia gazteiz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/25 14:36:50.853 GMT+2

Artea teatrok Los Naribol aurkeztuko du Mundumiran

Titiriteroak - Artea teatro antzerki konpainia aragoarrak Los Naribol antzezlana aurkeztuko du Bergaran ospatuko den munduko kulturen festan, Mundumiran. Ekainaren 7an, larunbatean, eguerdiko 13:00an antzeztuko da ikuskizuna Bergarako kaleetan zehar.

Artea teatro konpainia osatzen duten artista aragoarren hitzetan, “zeinuzko kale antzerkiaren proposamen ikusgarria”  eta “musika eta kalejiraren arteko uztarketa berezia” izango da Los Naribol ikuskizuna. Erabiliko dituzten baliabideen artean, “ikusleen gozamenerako auto zoro eta koloretsuak” nabarmenduko dira eta  Bergarako kaleak alaitasunez josiko direla bermatu dute. Bestalde, 6 artistaz osatua egongo da ikuskizuna eta clown eta akrobazia teknikak erabiliko dituzte Zaragozarrek mezu bat transmititzeko: “gertutik ikusita inor ere ez da normala”. Hizkuntzari dagokionez, mimika eta keinuak erabiliko direla azpimarratu dute.

 

los naribol

Laugarrena Bergaran

Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bergaran izango da Mundumiraren laugarren edizioa eta aurrekoetan bezala, munduko hainbat herrialdeetako ikuskizunak eta ekintzak bilduko dira. Antolatzaileen esanetan, “eskaintza zabala eta gustu orotarikoa” izango da eta “musikak protagonismo handia izango du”.  Besteak beste Irak, Grezia, Brasil eta Euskal Herriko kulturek egingo dute bat aurtengo edizioan. Festako antolatzaileen arabera Debagoiena eskualdea “leku ezin aproposagoa da horrelako festa bat ospatzeko”. Aurreko urteetan Arrasate, Oñati eta Aretxabaletan ospatu izan da Mundumira.

Nork: titiriteros.2008/04/25 14:36:50.853 GMT+2
Etiketak: naribol mundumira teatro los artea bergara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 18:19:47.306 GMT+2

MASKARADA: AN EXAMPLE OF A BASQUE CARNIVAL THEATRE

Maskarada is the popular theatre that takes place in the streets of villages of Soule (Basque Country) every year in carnival and sprint. It represents an example of traditional street theatre in the Basque language.

It is the most representative work of  Basque folklore. Every year, a town of Soule is the one that is responsible for preparing the maskarada. This street theatre combines drama, music and Basque traditional dances and it becomes a show that is prolonged during a day. In the morning, people do roadblocks in front of the village in which is going to be represented the spectacle. So the actors can´t to go on, but this is part of the show; in this moment the actors dance roadblocks dance for open the way. After that they move to the town square. In the afternoon the show continues with many other dances.

 The members of the maskarada are divided in two groups: “the red” (they are the ones who represent the good) and “the black” (who represent the evil). Those two sides have different roles: “the red” try to dance while “the black” bother them all the time. There is a main character named Pitxu (the black side) which is funny in the theatre because he is a drunk and womanizer. In addition there are other characters as Txerrero, Zamaltzain, Gatüzain

Nork: titiriteros.2008/04/17 18:19:47.306 GMT+2
Etiketak: mendeberri maskarada text huhezi expository english | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 17:03:06.809 GMT+2

EL TELÓN SE CIERRA

El teatro se está perdiendo: cada vez son menos las interpretaciones artísticas teatrales que se representan en los escenarios de aquí y allí. En consecuencia, también se están perdiendo los verdaderos valores que transmite esta disciplina. Esa parte de la cultura que se ha mantenido viva durante miles de años se encuentra hoy en decadencia y parece que nadie puede frenar su desaparición.

 

Prólogo

La penosa situación del teatro se evidencia más al contemplar algunos datos. En 1996 había 247 compañías de teatro en el País Vasco, mientras que en la actualidad existen tan solo 193. Esto supone un descenso de %21,82. Por otro lado, la afluencia del público era mucho mayor que la actual. La sociedad del siglo XXI ve el teatro como algo muy culto, casi siempre superior a su nivel. La aportación económica por parte del Gobierno Vasco destinada a la promoción del teatro fue de 150.177 euros. Así pues, el teatro no está como para lanzar cohetes.

 

Acto1º

Según un informe del 2003 publicado por el Consejo Vasco de la Cultura, el teatro es un bien público que debe ser preservado, ordenado y promocionado por las instituciones al igual que se hace con otros ámbitos: salud, educación, sistemas de comunicación y seguridad. Asimismo, el Consejo Vasco de la Cultura considera muy necesaria y urgente la creación de una Escuela Superior de las Artes Escénicas en donde se impartan carreras regladas en Teatro y Danza. De la misma manera, Carlos Panera, director de la compañía teatral Maskarada, explica que el teatro tiene que integrarse en la enseñanza.

teatro arriaga  

Acto 2º

Por otra parte, el número de espectadores del Teatro Arriaga de Bilbao ha descendido significativamente: durante el año 2005, el porcentaje de público de la sala bilbaína fue del 48,21% mientras que en 2007 ese mismo porcentaje descendió hasta 44,63%. Por ello, las salas teatrales reclaman más patrocinio a este arte con el fin de obtener una mayor afluencia de espectadores.

 

Acto 3º

Además, la opinión pública ha desarrollado prejuicios negativos sobre el teatro: la mentalidad de la sociedad alberga la idea de que el teatro es aburrido. Está visto como algo para ricachones, cultos o “artistas locos” pero en realidad, el teatro ha servido de entretenimiento durante cientos de años. De hecho, los pilares de la cultura europea se han basado en el teatro y nombres como Eurípides, Shakespeare y Lope de Vega permanecen vivos en nuestra memoria.

hamlet  

Acto 4º

La industria audiovisual ha contribuido a la desaparición del teatro, acto en el que el cine y la televisión son cómplices de toda la trama. El Gobierno Vasco por su parte destina 1.540.000 euros a la producción audiovisual mientras que para la producción del teatro se destinan  tan solo 48.000 euros.

 

Epílogo

La obra llega a su fin, pero para que la vida del teatro no acabe en tragedia, es necesario que no sean los espectadores quienes hagan mutis por el foro y así se pueda recuperar el valor que este bello arte siempre ha tenido en la sociedad.

Nork: titiriteros.2008/04/16 17:03:06.809 GMT+2
Etiketak: lengua telón cierra texto argumentativo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/04 16:18:50.765 GMT+2

Ireki berri da gure teloia!

Aupa! HUHEZIko Ikus-Entzunezko 1. mailako ikasleak gara eta Mendeberri proiektua dela medio blog hau abian jarri dugu. Gure xedea antzerkiaren inguruko gaiak jorratzea izango da ikuspuntu ezberdinetatik so eginda.

Ibilbide honetan Alexander Silva, Eider Madina, Pello Baños eta Ekaitz Herrera abiatu gara. Espero dugu bertan murgildu eta baliagarria egingo zaizuela.

Besterik gabe, HAS DADILA IKUSKIZUNA!

 

 

telón

Nork: titiriteros.2008/04/04 16:18:50.765 GMT+2
Etiketak: huhezi antzerkia mendeberri aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)