Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/12 20:57:39.300 GMT+1

Psikologiako klaserako ere zirriborroak

IGZ (Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria) ikasten ari naiz, euskaraz. Egunen batetan, ikastetxe publiko batean irakasle izango naiz (Iupi!). Talde lan batentzako komiki bat egingo dugu. Nerabezaroen psikologiari buruzko lana da. Asko gustatzen zait gaia, nerazebarotasuna bizitzaren arorik flipanteena dela uste dudalako, distiratsuena eta nazkagarriena, biziena eta suizidena... Komikia kutre xamarra da, baina aizue, oso denbora gutxian eginda dago, eta, honetan bai, inportantea kontzeptua da. Hona hemen kanpoan gelditu den zirriborro bat:

Nork: Pernan.2006/11/12 20:57:39.300 GMT+1
Etiketak: irakaskuntza euskara kontzeptua talde-lana igz umorea zirriborroa nerabezaroa psikologia komikia biluzik kutre | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2006/10/26 19:39:42.278 GMT+2

christine weber

Kill Billen eszenak pintatzen dituen artista: Christine Weber. Zoragarria deritzot. Maite dut! Eta hau da bere galeriaren webgunea. On egin!


Nork: Pernan.2006/10/26 19:39:42.278 GMT+2
Etiketak: garaikidea gustukoa christine_weber kill_bill galeria artea alemania pintura | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/10/13 21:49:09.736 GMT+2

Txapelpixel gure laguna da

Webgintzan ari direnen artean, Bilboko estudiorik kreatiboena, aktiboena eta oparoena Vudumedia da. Bost lagunek osatzen dute 2000. urtean sortutako estudio hau: Karramarro, Paulo, Romerales eta Emilio errobota (beste egunen batetan arituko gara hauei buruz); eta jadanik sariren bat irabazi dute. (Bilatu "papel continuo"). Neurri batean beraiei esker bilbotarrok hiri moderno batean bizi garela uste dugu, zeren eta beraien aktibitatea ez da mugatzen sareen sarera, kalea ere bihurtu dutelako beraien artelanen euskarria.

Vintage kutsua dute egiten duten geiena, estetika retroa aukeratu dute, umore kontuagatik, eta birziklapen grafikoaren militantziagatik. 50. eta 60. hamarkadetako irudietaz baliatzen dira arras, gehienak ilustratzaile publizitarioen estilokoak. Baina niri pertsonalki asko gustatzen zait  Txapelpixel, 80. hamarkadetako bideojokoen estetika duena, hau da, pixel gutxi eta potoloak, eta koloreak ere lauzpabost besterik ez.

Txapelpixelen laguna da Captain Low Rez, eta flash animazio ederrak bezain minimalistak ditu hemen. Deskojono hutsa dira animazio hauek. (The pixel of destiny, oilaskoen tamainako pixelak, Zientzi fikzioa, orain dela 30 urtetako ordenagailuen errobot hotzak...)

Txapelpixel askoz ere botxeroagoa da, eta Bilboko tranbia ere hartzen du, eta pin eta kamisetetan agertzen da, eta muñekito asko ere badaude txapelpixelenak, eta batek tatoo bat ere egin zuen bere besoan txapelpixelena, eta, eta ... eta gure maskota sekretua da, eta bere abenturak jarraituko ditugu Superblogan!

Txapelpixelen diseinadorea Karramarro dugu. Gora Txapelpixel!


Nork: Pernan.2006/10/13 21:49:09.736 GMT+2
Etiketak: estetika web pernan vintage flash umorea blog saria kamisetak diseinua bilbo karramarro txapelpixel vudumedia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/10/09 01:28:43.505 GMT+2

The Baskis (aurrerapena)

The Baskis komiki bat izango da. Laster azalduko da, Saioa Olmok prestatzen ari den liburuan, Euskadi Trade Mark delako proiektuan.

Pertsonai ieratikoak irudikatu nahi nuen, oso sinpleak, eta hala ere barregarri. Asko dira, ez soilik hemen ikusten dituzuenak. Kolore askotakoak. Euskaraz eta gazteleraz.


Nork: Pernan.2006/10/09 01:28:43.505 GMT+2
Etiketak: ilustrazioa pernan umorea the_baskis karikaturak topikoak komikia euskadi_trade_mark koloreak saioa_olmo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/10/05 22:13:06.692 GMT+2

Superman Gorria

Zer gertatuko luke Kriptonetik habiatutako superumea Lurrara 12 ordu lehenago helduko balitz? Rantxo batean ez, eta Kolhos batean eroriko litzateke. Stalinen zerbitzari izango zen! Hauxe da oinarrizko planteamendua. Superhoeroien komikiaz gain, nobela grafikoa ere bada, umore finaz zipriztindurik, eta baita ere etika eta moralaren klaserako baliogarri. Kritika ere badu, Gerra Hotzaren erregimen totalitaristei. Biei. Eta bai, antiutopiaren kutsua ere bai. Orwelli gustatuko litzaioke komiki hau.

Nork: Pernan.2006/10/05 22:13:06.692 GMT+2
Etiketak: superheroia gorria fikzioa umorea antiutopia etika kripton morala grafikoa nobela komikia superman | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/10/04 09:25:47.381 GMT+2

Website as graphs

Interneten zehar galduta, noraezean, ematen dut denbora dexente,  gustoko linkei sakatuz, askotan aurkitzen dut nire burua ezezagun batzuen famili argazkiak ikusten, edo kode informatiko ulertezinaren kontra burua nekatuz.
Gaurko pasioan Mozillaren Firefox logotipoaren diseinadorea ezagutu dut. Jon Hicks deitzen da eta hona hemen bere weba.
Beste gauza grazioso bat ere aurkitu, nahi duzun webgunearen tag graph sortzaile dinamikoa! saiatu hemen eta ikusiko duzu... halako zerbait:


Nork: Pernan.2006/10/04 09:25:47.381 GMT+2
Etiketak: web bolak kodea graph mozilla hicks tag design diseinugilea diseinua internet denborapasa jon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/10/03 20:57:20.195 GMT+2

Kaixo!

Kaixo, Pernan Goñi naiz eta, azkenean, Superbloga idaztera animatu naiz. Aurkezteko esango dut Bilbon bizi den tipo bat naizela, Oñatin jaio eta hezi nintzela ... (betiko datu ergelak, zeren eta ez naiz Oñatin agertu orain dela urteak... Ez da harro sentitzen naizenik herrira ez joateaz, ez ez... Kontua da beti iruditu zaidala pixkat baliogabeko datuak "Nongoa zara?" horren erantzunak. Hala ere, ni ere hasi naiz jaioterriarekin... En fin, gaur, Oñatin, Errosaixo Bixamonaren Bixamona izan da. Gorantziak!), eta, aurkezpenarekin jarraitzeko, beti marrazkilari sentitu izan naiz. Hasteko, horra hor orain dela urte pare bat edo egin genuen animazio baten fondo bat. Ea gustatzen zaizuen!


Nork: Pernan.2006/10/03 20:57:20.195 GMT+2
Etiketak: marrazkiak kaixo pernan berria bilbo oñati umorea blog aurkezpena | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)